jueves, 25 de septiembre de 2014
lunes, 22 de septiembre de 2014
martes, 16 de septiembre de 2014
viernes, 12 de septiembre de 2014
ZELAN IKASI?
1. Aurreirakurketa: Apunteei edota ikasteko dozun material horri irakurketa azkarra egin eiozu. Lehenengo irakurketa honetan hiztegian bilatu beharko zeunkez ezagutzen ez dituzun hitz hoiek.
2. Irakurketa ulerkorra: Arreta handiz irakurri, guztia ulertu eta aurrekoetan ikasitakoarekin erlazionatu behar dozu oraingoan. Ondo eginez gero, ez dozu behin eta berriro egin beharko.
3. Notak marjinean: Irakurketa ulerkor hori egiten dozunean, idatzi marjinetan paragrafo eta atalen ideia orokorrak.
4. Azpimarraketa: 2 kolore ezberdin hartu eizuz, bat ideia nagusientzat eta bestea bigarren mailakoentzat. Ez guztia azpimarratu! Ideia nagusiak, bigarren mailakoak eta hitz espezifikoak, besterik ez!
5. Eskema: Aurreko urratsak eman ostean, gaiaren estruktura egin eizu. Begirada bakar batekin gai guztia ikusi beharko zeunke.
6. Laburpena: Orain, eskemari jarraituz, laburtu atal bakoitza.
* Eskema on bat egin badozu eta ideiak fotografikoki buruan gordetzen ona bazara, ez duzu atal hau egin beharrik.
7. Buruz ikasi: aurreko urratsetan asimilatutako guztia buruan gorde eizu.
miércoles, 10 de septiembre de 2014
AHOZKO ERDERAKADAK
Da nirea / Nirea da.
Nago egiten lanak / Lanak egiten nabil (ari naiz)
Daukazu hemen / Hemen daukazu;Badaukazu hemen.
Nahi duzu etorri nirekin? / Nirekin etorri nahi duzu?
Nahi dut joan / Joan nahi dut
Ez dut nahi joan / Ez dut joan nahi
Da benetazkoa / Benetakoa da
Ahal dut erabili boligrafoa? / Boligrafoa erabil dezaket?
Esan du ze nahi ditu egin ariketak / Ariketak egin nahi dituela esan du
Hasten naiz irakurtzen? / Hasiko naiz irakurtzen?
Azpimarratzen dut, andereño? / Azpimarratuko dut, andereño?
Hau non uzten dut? / Hau non utziko dut?
Zer ipintzen dut hemen? / Zer ipiniko dut hemen?
Sartzen naiz? / Sartuko naiz?; Sar naiteke?
Ekartzen dizut bihar / Bihar ekarriko dizut
Agur, joaten naiz etxera / Agur, banoa etxera
Zuk zer esaten duzu honetaz? / Zuk zer di(n)ozu honetaz?
Egunero noa eskolara / Egunero joaten naiz eskolara
Beti egin behar dut / Beti egin behar izaten dut
BE BAI JOAN BEHAR DOT
Deba Ibarreko euskalkitik jasotako adibideak dira gaurkoak:
Be bai juan bihar dot nik ➜ Nik be juan bihar dot (1)
1.- be (ere) lokailuaren erabileran akats ugari egin ohi dira, gehienetan, “be” ez dagokion tokian jartzearen ondorioz. Adibidez:
*Mikel hemen dago be.→ Mikel be hemen dago.
*Bihar joango gara be bai.→ Bihar be joango gara.
*Be bai Mikel etorriko da.→ Mikel be etorriko da.
Kontuan hartu be lokailuak beti joan behar duela erreferentziako osagaiaren atzean eta ondo-ondoan. Ahoskatu ere enklitiko gisa egiten da, erreferentziazko osagaiari lotuta. Hortaz, ezin da hasieran edo bakarrik joan.
Adibidez:
Josuk ekarri dau. *Be bai Jonek.→ Josuk ekarri dau. Jonek be (Jonepe) bai.
Ana joan da. *Eta be bai ni.→ Ana joan da. Eta ni be (nipe) bai.
2.- Kontu handia izan behar dugu erreferentziazko osagai hori egoki aukeratzearekin:
• Guk goian afalduko dogu. Eta zuek?
• *Goian be.
• Guk be (gupe) bai / Guk be (gupe) goian.
3.- be ez da aditz jokatu atzizki gabe baten ondoan jarri ohi.
*Mikel etorri da be.→ Mikel be etorri da.
Hitzik gabeko pentsamenduak
Egun on ikaskideok!
Hitzik gabeko pentsamenduak
Ez da egia zernahi izendatzeko hitzik denik. Ez eta beti hitzen bidez pentsatzen dugunik ere. Nik oraindik hitzik gabeko pentsamenduak izaten ditut; ez dut hitzik aurkitu ez herriko alemanean, ez hiriko alemanean, ez Alemaniako alemanean, mendebaldekoan nahiz ekialdekoan. Ez ezein liburutan. Barneko zokondoak ez dira bat etortzen hizkuntzarekin; herrestan eramaten zaituzte hitzik izan ez litekeen lekura.
Herta Müller
Ondo pasa!
EURIA BOTA AHALEAN BADA BE [eurie botalean bada be]
2014-2015 ikasturtea hasi da
Kaixo lagunok! 2014-2015 ikasturtea hasi da. Irakasle berriak ditugu eta 3. ziklora heldu gara. Ikasturte honetan gauza asko ikasiko ditugu eta ondo pasatuko dugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)