martes, 23 de junio de 2015

BEGIRATU DUT / DIOT

BEGIRATU aditzak bi erabilera dauzka:
1. NOR-NORK motako aditz laguntzailea hartzen badu, "zaindu, jagon" esan nahi du.
2. NOR-NORI-NORK motako laguntzailea hartzen badu, ordea, "ikusi" ("so egin") aditzaren parekoa da. Beraz, "begiratu dizut" eta "begiratu zaitut" biak ondo egon daitezke, baina esanahi desberdinekoak dira.

Hemen, BEGIRATU aditzak “SO EGIN” esan nahi duen kasua hartu dugu kontuan. Beraz, ez ahaztu: kasu horretan NOR-NORI-NORK aditz laguntzaileaz baliatzen da.

Futbolariak lurretik haserre begiratzen zuen epailea.
Futbolariak lurretik haserre begiratzen zion epaileari.

Ikaslea aurpegira begiratu behar duzu, ea ulertu duen edo ez jakiteko.
Ikasleari aurpegira begiratu behar diozu, ea ulertu duen edo ez jakiteko.

Mirespenez begiratzen zaitu horko gazte horrek.
Mirespenez begiratzen dizu horko gazte horrek.

Mutilak maitemindu-aurpegiarekin begiratzen zuen bere andregaia
Mutilak maitemindu-aurpegiarekin begiratzen zion bere andregaiari.

Ariketa gehiago HEMEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario