Mostrando entradas con la etiqueta hausnarketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hausnarketa. Mostrar todas las entradas

miércoles, 6 de mayo de 2015

2. Izaro Borao: Nur eta Dortokaren Uhartea



Liburuaren izenburua: Nur eta Dortokaren Uhartea
Idazlea: Toti Martinez de Lezea
Argitaletxea: Erein
Saila: Miru
Urtea: 2010


Laburpena: Oraingo emanaldi honetan Nur eta lagunak, Yi-Yi, Yidan, Hidehiro eta Ander Txina hegoaldeko Hainan uhartera joango dira. Han, dortoken ospitalea ezagutuko dute eta abentura berri zirraragarriak asko biziko dituzte, itsas-izarren, marrazoen, izurdeen, dortoken eta koloretako arrainen artean.

Asko gustatu zait, Nuren ipuin guztiak bezala gogoko ditudalako eta gainera, dortoka ospitale bat sortzea gustatuko litzaidake. Toti Martinez de Lezearen ipuinak asko gustatzen zaizkit eta gehienak euskaraz idazten ditu. Idazteko modua eta erabiltzen duen egitura asko gustatzen zait. Irakurtzeko errazak dira eta haria jarraitzeko arazorik ez. Beste Nurren ipuin batzuk: Nur eta kobazulo liluragarria, Nur eta denboraren liburua, Nur eta haize arroza, Nur eta alfonbra hegalaria… Eta askoz gehiago.

jueves, 26 de marzo de 2015

HIZKUNTZA EKOLOGIA

Egun on!



Eta, hizkuntzak tximeleten truke aldatuko bagenitu?

Hau da, zein tximeleta aukeratuko zenukete munduko tximeleta bakarra izateko? Azken batean, tximeleta guztiek funtzio bera betetzen dute. Orduan, zertarako behar ditugu horrenbeste tximeleta desberdin?

Hizkuntza ekologia kontzeptua: Hizkuntza guztien iraunkortasuna lortu nahian, hizkuntza ikuspegi ekologikotik ikustea.


Hizkuntz aniztasunaren garrantzia azpimarratu behar dugu, eta, halaber, hizkuntza bi edo hiru bakarrik izateak, maila sozialean zein kulturalean pobrezia handia ekarriko luke…