miércoles, 1 de octubre de 2014

Gizon arruntaren koplak (Xabier Lete)

Gizon arruntaren koplak

Kantatzera noazu
bertso bat edo bi
herenegun jarriak
gizona arruntari.
Antoniyo, Lorentzo
edo Joxe Mari,
gauza ederra denik
ez ukatu neri.
Goizean jeikitzean
lehenbiziko gauza,
aba zabaldu eta
jazten ditut galtzak,
muturra garbitzean
nolako zalantzak
ezin kendurik nabil
loaren orratzak.
Kafesnia hartuta
horrekin batera
ahal baldin badet
behintzat
noa komunera:
aurrian papera ta
atzian papera,
periodikua letuz
ilustratzen gera.
Etxetikan lanera
noa nahiko mantso.
Realak kuatro-uno
galdu zuen atzo,
kalian bi zakur ta
beste hiru atso,
egun on don Pepito
eta don Alfontso.
Gauzak gaizki dabiltza,
hau da komeriya,
Afganistan-en gerra
piztu zuten iya,
tokatzen baldin bazait
aurten loteriya
erosiko beharko der
zitroen berriya...
ongi egon omen zan
Tolosan feriyan.
Ongi ikasi nuen
gaztetan baltsian,
karterari kontutzen
txamarra galtzian:
Artxandako haiziak
beruak baizian,
ederki egoten zen
ohearen atzian.
Ni lana egina naiz
semiak hazteko,
haiek eskola ona
xuxen ikasteko,
ikasi eta gero
lanian hasteko,
ez ditezela izan
bazterrak nahasteko.
Semeen semetatik
baidatoz semiak,
batzuek arrak eta
bestiak emiak,
batzuek loiyak ta
beste batzuk miak:
honel jarri zuen
Jaunaren legiak.
Gaurko eguna ere
bota dugu, bada
gizon okupatua
gauza ederra da.
Asko gustatzen baitzait
oiluaren salda,
Mugairen hasten baita
Belateko malda.
Ez naiz ni gizon txarra,
baina, zer arraio,
Fidek Castro izateko
ez bainintzan jaioi;
musian egiten det
makina bat saio,
andriaren onduan
afaldu det aio,
orain ohera noa
bihar arte aio.


Violetaren martxa (Oskorri)

BALDINTZA eta KONTRASTEA

Hiztun batzuek kontrastea adierazteko erabiltzen dute baldintza. Ez da egokia halako erabilera:
Gaur eguraldi ona egin badu, bihar eguraldi traketsa izango dugu.

Kontrastea adierazteko halakoak erabil ditzakegu:
Gaur, eguraldi ona egin du; bihar, (aldiz,) eguraldi traketsa izango dugu.

Beste adibide batzuk:
Gasteizko biztanle-kopuruak gora egin badu, Donostiakoak behera egin du.
Gasteizko biztanle-kopuruak gora egin du, eta Donostiakoak (, berriz), behera.
Gasteizko biztanle-kopuruak gora egin du; Donostiakoak (, berriz), behera.

Lehen politikak agintzen bazuen, orain merkatuak agintzen du.
Lehen politikak agintzen zuen; orain (, ostera), merkatuak agintzen du.

SINONIMOAK eta ANTONIMOAK


Sarrera honetan sinonimoak eta antonimoak landuko ditugu; horretarako hurrengo ariketa egingo dugu:

1.Hasieran barrabaskeria bat egitea otu zitzaidan, baina bi aldiz pentsatu eta atzera egin nuen. Barrabaskeria hitzaren baliokidea.
a) Erokeria / b) Lelokeria / c) Bihurrikeria

2.Zein da guztiahaldunak hitzaren baliokidea?
a) Ahalgabea / b) Prakazabalak / c) Ahalguztidunak

3.Azken bolada honetan ondoezik nabil. Zein da ondoezik hitzaren baliokidea?
a) Makal / b) Pozik / c) Gaixorik

4.Honako bikote hauetan zein dira sinonimoak?
a) Garbitu-ikuzi / b) Eragotzi-onartu / c) Ausart-koldar

5.Zer da zinez?
a) Biak daude ondo / b) Egiaz / c) Benetan

6.Zer da aldiz?
a) Bider / b) Asko / c) Inoiz

7.Zein da ezinbestekoak hitzaren sinonimoak?
a) Nahitaezkoak / b) Beharrezkoak / c) Ezinezkoak

8.Antonimo bikote hauetatik bat oker dago. Zein?
a) Azkarra-geldoa / b) Lizuna-argia / c) Urduria-lasaia

9.Hau eromena! horrela ez dago lan egiterik. Eromena hitzaren sinonimoa, zein da?
a) Zoramena / b) Irudikapena / c) Gozamena

10.Zein da arin hitzaren parekoa?
a) Gaizto / b) Ertain / c) Bizkor

11.Antonimo bikote hauetatik bat oker dago. Zein?
a) Amatatu-piztu / b) Bihurritu-okertu / c) Ihardetsi-galdetu

12.Zein da noranahi hitzaren baliokidea?
a) Edonora / b) Nolabait / c) Norabiderik

13.Maindire zuri-zuriak eraman zituen ezkontzara, ilusioen antzera, amak erosiak. Maindire hitzaren sinonimoa?
a) Izara / b) Manta / c) Estalkia

14.Bronkitisa da tabakoak eragindako gaixotasunetako bat. Zein da eragindako hitzaren sinonimoa?
a) Ekoiztutako / b) Gertatutako / c) Sortutako

15.Zein da egokia pilotariak huts egin duela adierazteko?
a) Kalera bota du / b) Kale egin du / c) Poto egin dio

SAN MIGEL (MIKEL DEUNA)




San Migel iraileko jairik handienetakoa dogu. Irailaren 29an ospatzen da, hego-haize sasoian, halakoai sanmigelhaizeak be esaten jake eta.

San Migel gurtzen daben ermitak harri edo meteorito antzekoen esaundakaz lotuta dagoz kasu askotan. Euskal Herrian ospetsuena Aralarkoa da.

Bizkaira etorrita, ostera, Ereñozarrekoa eta Arretxinagakoa ditugu ezagunenak. Lehenengoan harrizko sarkofago bat dago, alderdi baten ganean hiru harri dituena. Arretxinagakoan hiru harri dagoz, bitarte bat itxiten dabenak. Handik igaroten dira neska edo mutil-lagun bila dabilzanak.

Folkloreagaz zerikusia dauka Iurretako dantzarien jardunak be. Iurretako dantzariak entzute handia dauke antzina-antzinatik. Herriko zaindaria San Migel da Iurretan, eta orduko jaietan Bizkaiko dantzak eta erregelak egiten ditue. Fama hori Durangaldeko beste leku batzuetan be badauke, Garai eta Berrizen kasurako. Baina hainbestekoa da Iurretakoen entzutea dantza-kopletan be aitatzen da. Hona errepertorioko batzuk, Azkuek Euskalerriaren Yakintza lanean batutakoak (IV alea, 50. or.):

Aita San Migel Iurretako
Zeru altuko lorea
Agura zaharrak dantzan ikusi
Ta hak egiten jok barrea.

Garaiko plazan otea lore
Ermuan asentzioa
Dantzan ikasi gura dabena
Barruetara beihoa.

Aita Juaniko, seme Periko
Zer dogu aparitako?
Orio-aza gozo-gozoa
Arto beroaz jateko.

Kazuelatxoan intxaur-saltsea
Txarra morkoan txunpletin
Eragin eta beti eragin

Atsoak bauke zer egin.

UMEA IZAN NAHI DUT



Abestia entzun-ikusteko sakatu HEMEN

Ohartu naz gaur / nagusi egin nazela / eta beldurtzen hasia naz
mundua ez da / pentsatzen nuen modukoa / Dibertigarria
zenbat aldatzen ari garen
Eta nik umea izan nahi dut / edozein ordutan libre egoteko
Eta zu Son Gokuren / pare ibiltzeko. Eta oin...
Ez dago haren moduko / lasaitasunik
Bide berriak hartzeko / garaia heldu da / erabakitzeko maitasuna
non gelditu da etxeko / lanak arazotzat / hartzen zen garaia
Zenbat barre txabola hartan
Umea izan nahi dut / edozein ordutan libre egoteko
Eta zu Son Gokuren / pare ibiltzeko.

Eta oin... / Ez dago haren moduko / lasaitasunik

Ezeizu ahaztu / umea izan zinela / eta guraso maiteak / beti alboan dituzula

Umea izan nahi dut / edozein ordutan libre egoteko
Eta zu Son Gokuren / pare ibiltzeko.

Eta oin... / Ez dago haren moduko / lasaitasunik

Haren moduko / lasaitasunik

"WILHELM SCREAM"

Egun on!



Zinema edo telebistaren munduan aditua bazara entzungo zenuen “Wilhlem oihua” delakoa zer den eta ziurrenik film batean entzuten duzun bakoitzean algara txiki bat sortuko dela zure barnean. Baina…zer da WILHELM OIHUA? eta nola sortu zen?

HASIERA
Ikus (edo entzun) ezazue “Distant Drums” filmaren 33 segunduko zati hau, gizonaren garrasia bereziki: HEMEN

Sheb Wooley aktorearei loturiko deiadar arrunt hau, Warner Brosen soinu fitxategian gorde zuten, urte batzuk beranduago “The Charge at Feather River (1953)” filmean berriz ere entzungai delarik eta momentu horretatik aurrera WILHELM izenarekin ezagutu zena.

Momentu horretatik aurrera, oihu xelebre honek, bere egileak sekula susmatuko ez zuen ospea lortzen hasi zen, ekoizketa ugarietan behin eta berriz erabiliaz.

IRAKURRI OSORIK HEMEN