Mostrando entradas con la etiqueta gramatika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gramatika. Mostrar todas las entradas

lunes, 29 de junio de 2015

DIPTONGOEN DEKINABIDEAZ

Arauak lantzeko ikastaroarekin jarraituz, oraingoan diptongoz bukatzen diren izenen deklinabideaz mintzatuko gara.

- Diptongoz bukatzen diren hitzak, oro har, bokalez amaitzen diren gainerako izen guztiak bezala deklinatuko dira: uztailaren lauan, zenbait kristauk, zelaitik, jaitik, garaian, e.a.

- Salbuespenak:
gau hitzaren kasu hauetan: gauez, gaueko, gauean;
lau izenordain bezala jokatzen denean: laurak etorri ziren. Lauretan joango gara, e.a.;
monosilaboek instrumentalean (-z) honela egingo dute: edozein gaiez mintzatu. Jaiez jai ibili,

Araua osorik HEMEN

Ariketak egiteko klikatu HEMEN1 eta HEMEN2:

DATA nola adierazi

Data ondo adierazteko:

a) Toki- eta denbora-marka osorik ematen denean, bi idazkera hauek aukeran uzten dira, hau da, inesibo edo non marka erabil daiteke edo ez:

· Galdakao, 2015eko ekainaren 24a.
· Galdakaon, 2015eko ekainaren 24an.

Kontuan izan ondorengoa: zenbakia kontsonantez amaitzen bada, -ean erantsiko diogu (bat>batean); bokalez edo diptongoz amaitzean, ordea, -an (bi>bian). Baztertu, hortaz, hain ohikoak ditugun: 4ean,6ean eta horrelakoak.

1ean, 2an, 3an, 4an, 5ean, 6an, 7an, 8an, 9an, 10ean, 11n, 12an, 13an, 14an, 15ean, 16an, 17an, 18an, 19an, 20an, 21ean, 22an, 23an, 24an, 25ean, 26an, 27an, 28an, 29an, 30ean eta 31n.

b) Denbora zenbaki hutsez ematen denean, idazkera hauek ematen dira aukeran:
· 1995/03/07; 1995-03-27; 1995/III/07; 1995-III-27;

Deklinatzerakoan: 1993/03/07ko Euskaldunon Egunkarian; 1993/11/23ko bilera agiriak dioenez… 

c) Ez da ontzat ematen, data arrunta emateko, urtarrilak 20 bezalako formarik. Forma hau aposizioetan bakarrik erabil daiteke. Adibidez:

٭ Ongi esana dago: Datorren urtarrilaren 20an bilduko da epaimahaia.
٭ Gaizki esana dago: Datorren urtarrilak 20an bilduko da epaimahaia.
٭ Baina ongi esana dago: Datorren ostegunean, urtarrilak 20, bilduko da epaimahaia.

ARIKETAK EGITEKO KLITATU HEMEN1, HEMEN2 eta HEMEN3

martes, 23 de junio de 2015

MIZKINA edo MIZKEA

Pertsona bat mizkea edo mizkina dala dinogunean, edo mizkatuta dagoala edo bizi dala, batzuetan jateko kontuagaitik esaten dogu, janari gozo guriak baino hartzen ez dituanagaitik, “Delicatessen” deritxegun horreetarikoak.

Baina mizkea, ondo baino hobeto biziten ohituta dagoanagaitik be esaten dogu, berak gura dauen guztia egiten dauenagaitik: “Mizkatuta bizi da hori”. Edo “Mizkerian bizi da” edo “Mizkeriazerreta dago hori”. Mizkaz bizi be esaten da: Jentea mizkaz bizi da gaur –esaten eban gerra denporako eztasunak ezagutu zituan batek, eta ganeratzen eban: gaur mizkaz, eta lehen, ostera, pobreto.

Gehiago irakurtzeko klikatu HEMEN

BEGIRATU DUT / DIOT

BEGIRATU aditzak bi erabilera dauzka:
1. NOR-NORK motako aditz laguntzailea hartzen badu, "zaindu, jagon" esan nahi du.
2. NOR-NORI-NORK motako laguntzailea hartzen badu, ordea, "ikusi" ("so egin") aditzaren parekoa da. Beraz, "begiratu dizut" eta "begiratu zaitut" biak ondo egon daitezke, baina esanahi desberdinekoak dira.

Hemen, BEGIRATU aditzak “SO EGIN” esan nahi duen kasua hartu dugu kontuan. Beraz, ez ahaztu: kasu horretan NOR-NORI-NORK aditz laguntzaileaz baliatzen da.

Futbolariak lurretik haserre begiratzen zuen epailea.
Futbolariak lurretik haserre begiratzen zion epaileari.

Ikaslea aurpegira begiratu behar duzu, ea ulertu duen edo ez jakiteko.
Ikasleari aurpegira begiratu behar diozu, ea ulertu duen edo ez jakiteko.

Mirespenez begiratzen zaitu horko gazte horrek.
Mirespenez begiratzen dizu horko gazte horrek.

Mutilak maitemindu-aurpegiarekin begiratzen zuen bere andregaia
Mutilak maitemindu-aurpegiarekin begiratzen zion bere andregaiari.

Ariketa gehiago HEMEN

lunes, 22 de junio de 2015

TRIBUAL

Trivial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Tribual, Android plataforman garatua eta gailu mugikorretan erabiltzeko aproposa. Dagoeneko badira hilabete batzuk Tribual jokoaren lehenengo bertsioa sareratu genuena. Harrezkero 2000 lagunek jaitsi dute, eta ia-ia 300.000 partida jokatu dira. Jokoak, gainera, GipuzkoaApps saria ere irabazi zuen. Oraingo honetan, jokoaren bigarren bertsioa aurkezten dugu: teknikoki hobetua, galdera gehiagorekin aberastuta, eta eleanitz bihurtuta. Izan ere, hemendik aurrera, euskaraz ez ezik, gaztelaniaz eta ingelesez ere jokatu ahal izango baita Tribualen.




Informazio gehiago HEMEN

martes, 16 de junio de 2015

LOS AITAS

Euskarak ez du generorik; beraz, normalean ez dugu zertan sexistatzat jo gure hizkuntza. Baina gaztelaniak badu, eta “desegoki” ez gertatzeko badituzte estrategia batzuk: bikote astunak (amigos y amigas, los/las funcionarios/as interinos/as); abstrakziora jo eta multzokari baten barruan genero biak sartu:alumnado, electorado; a bildua: trabajador@s...

Generoaren kontu honetan ere, arazoa guk geuk sortzen dugu, zergatik? Euskarak berak dituen baliabideak erabili beharrean, gaztelaniari orpoz orpo jarraitu eta, esate baterako, berak bezala multzokariak erabiltzera jotzen dugulako: el alumnado esango dute los alumnos ez esatearren, eta guk itsu-itsuan ikaslegoa; bada guk baditugu hori esateko bideak: ikasleak, ikasleria, ikasle jendea:

La clase trabajadora ⇓langilegoa. Hobeto, langileak, langileria
El profesorado ⇓irakaslegoa. Hobeto, irakasleak edo maisu-maistrak
La ciudadanía ⇓hiritargoa. Hobeto, herritarrak
La población ⇓bizlanlegoa. Hobeto, biztanleak

EDO…

Los aitas reclaman voz en las aulas

Gaizki dago kalean erabiltzea, baina egunkari baten azalean agertzea… negargarria da.

Agian, luzeegia irudituko zaie “Los padres y las madres reclaman voz en las aulas”.

Euskal gaztelaniak hibrido bat asmatu du genero biak hitz bakarrean elkartzeko: LOS AITAS

sábado, 6 de junio de 2015

HIRU KILOKO/KILOTAKO HAURRA

"-ko" eta "-tako" atzizki-formak aipatu behar ditugu gaur. Nola esan?

"hiru kilotako haurra" ala "hiru kiloko haurra"
"Lau hankatako mahaia" ala "lau hankako mahaia"?

Begira, zenbatzaileak zehaztuak edo zehaztu gabeak izan daitezke. Eta oinarrizko izena, berriz, adina, prezioa, neurria, pisua, tamaina edo denbora adierazten duena izan ohi da, gehienbat.

Beraz, hori horrela, Euskaltzaindiak "-ko" atzizki-forma hobesten du, eta ez "-tako".

Alegia, "hiru kiloko haurra" eta "lau hankako mahaia" esan behar dugula!

Halaxe da; "nolako" galderei erantzuten dien sintagmetan, adibidez, edota, oinarrian zenbatzaileren bat ageri denean, beti "-ko" erabili!

Adibide eta zuzenketa batzuk:
"bi urtetako umea" "Bi urteko umea".
"Zazpi segundotako aldea" "zazpi segundoko aldea".

Azken bi adibide:
"lau astetako oporrak" eta "hamabost milioitako etxea".
"lau asteko oporrak" eta "hamabost milioiko etxea".

EUSKALTZAINDIAREN ERABAKIA:
Nolako galderari erantzuten denean, -ko hobesten da, tradizioak erakusten duen eta idazle gehienek segi duten bidetik, eta ez -tako. Oinarrian zenbatzaileren bat ageri denean eta adina, prezioa, neurria, pisua... adierazten duten izenlagunak osatzen direnean ere, -ko hobesten da. Idatz bedi, hortaz, bi urteko umea, hiru kilometroko bidea.

ATHLETIC

Mezu hau eman nahi dute egunotan Athletic zaleek:

Athleticek galdu egin du. Hala ere, pozik gaude.

Lagunduko diegu hainbat eratan ematen:

Athleticek galdu ARREN, pozik gaude.
Athleticek galdu dueN ARREN, pozik gaude.
Athleticek galdu ARREN ERE, pozik gaude.
Athleticek EZ irabazi ARREN, pozik gaude.
Athleticek irabazi EZ ARREN, pozik gaude.
NAHIZ ETA Athleticek EZ irabazi, pozik gaude.
NAHIZ ETA Atheticek EZ DUEN irabazi, pozik gaude.
Athleticek galdu BAdu ERE, pozik gaude.
Athleticek galduTA ERE, pozik gaude.
Athleticek galduAGATIK ERE, pozik gaude.

ADITZA, akats ohikoenak.

GRAMATIKA: EGAn egiten diren akats ohikoenak. ADITZA.

Komunztadura
Erosketak egiten duena amona da…… Erosketak egiten dituena amona da
Ez daude libururik….. Ez dago libururik
Jende askok uste dute…. Jende askok uste du
Gozoki batzuk eman dit… Gozoki batzuk eman dizkit

Aspektua: geroaldia
Hasten gara?... Hasiko gara?
Geroago azaltzen dizuet…  Geroago azalduko dizuet
Ziur bihar jakiten dugula…  Ziur bihar jakingo dugula

Hainbat aditzen erregimena
Zuengana eramaten digu…   Zuengana eramaten gaitu
Afaltzera gonbidatu zidan…   Afaltzera gonbidatu ninduen
Atzo kalean ikusi nizun…   Atzo kalean ikusi zintudan
Asko kostatzen du…   Asko kostatzen da / Asko balio du
Loditu/argaldu egin dut…   Loditu/argaldu egin naiz
Maite ziren / Maitatzen ziren…   Elkar maite zuten
Hori gustatzen nau…   Hori gustatzen zait
Etxebizitzek asko garestitu dute…   Etxebizitzak asko garestitu dira

lunes, 1 de junio de 2015

EMAN aditza gehiegi

Komeni da zaintzea ohiturazko gertatu, izan, egon aditzak, horrelako edukiak adierazteko, erdara kaxkarraren morrontza itsuan tonto-tonto erori gabe. Izan ere, gehiegi erabiltzen dugu EMAN aditza.

Erdarazko “producir, ocurrir” eta holakoak, gertakarien berri emateko erabiltzen direlarik, erdara ez dotorean batzuetan “dar” aditzaren bidez adierazten dira. Erdaraz ere erabilera arrunta dela esan daiteke, baina euskarara kalkatua igaro da hainbat hiztunen jardunetan, erabilera guztiz neutroan, edo, are okerrago, erabilera “jaso” moduan.

Arazo hori asko ematen da gaur egungo gizartean.
Arazo hori askotan gertatzen da gaur egungo gizartean.

Kolaborazioan aritzean ondorio onuragarriak ematen dira.
Kolaborazioan aritzean ondorio onuragarriak izaten dira.

Baina ikasmailen artean eman daitezkeen konbinazio bereziak ere kontuan hartu behar dira.
Baina ikasmailen artean egin daitezkeen (gerta daitezkeen) konbinazio bereziak ere kontuan hartu behar dira.

Ariketak HEMEN

jueves, 28 de mayo de 2015

ODOLA



Odola botaten hasten danean bat, odoletan dagoala, edota odola dariola dagoala esaten dogu.

Zauri edo kolpe bat dala-ta odolez beteten jakunean arpegia edo gorputza, arpegia odoldu jakula edo berna odoldua daukagula esaten dogu. Eta odol-jarioa mozten ez bada, odolutsitu edo odolustu egin daiteke personea eta bertan hil.

Behinolako barberu, edo erdi-medikuai, odol-ateratzaileak deitzen eutsen Mogel idazleak; gaisoak osasunera ekarteko erremedioetariko bat, sangria edo odol-ateratea zalako. Gaur egun odola ateraten deuskue eta gero analisia egiten, zelan daukagun jakiteko.

Gehiago irakurtzeko klikatu HEMEN

MEREZI DU / PASARTEA

MEREZI DU

Merezi izan/ukan aditzaren osagarria aditz izen bat denean (joatea, ikustea, egitea) NOR (absolutiboa) erabiliko da, eta ez NORK (ergatiboa):

Joatea merezi du (zuzena). Joateak merezi du (okerra).
Ikastea merezi du (zuzena). Ikasteak merezi du (okerra). 

PASARTEA

(…) Gaur autobusez joan naiz ospitalera. Aurikularrak konektatu, eta leihotik begira eman dut bidaia: zeinen politak diren euri tantak euren artean lehiatzen, bata bestearen atzetik kristalean zehar korrika. Semaforo gorri batean geratu, eta kamioi gidari baten begiradarekin egin dut topo. Ez dut inoiz ikusi; ez zen inor gure begiradak gurutzatu diren arte. Momentu horretan lotura magiko bat sortu da gure artean, begirada bat partekatu duten ezezagun parea gara orain.

Jostailu hautsiak. Maria Oses

EHUNEKOAK NOLA IDATZI

Eskaera bati kasu eginez, gaur saiatuko gara ehunekoak nola idatzi behar ditugun adierazten.

1. Nola idatzi behar ditugu?
- Digituz idazten da.
- % sinbolaren eskuin aldean, eta bien artean hutsunea utziz (nahiz eta IVAPeko estilo liburuan kontrakoa adierazi, ematen du zabalduena hutsunea dela): % 8 ; % 78,20
- Ehunekoa dagokion hitzaren ondoren idatziko dugu:

Botoen % 48 lortu du hautagaiak / % 48 boto lortu du hautagaiak

2. Nola deklinatu? Kasuan kasuko atzizkia erantsiko diogu zenbakiari, marratxorik gabe.
Kutxak % 13ko hazkundea izango du / Prezioak % 5 igo dira

3. ZENBAT? galderari erantzuten diote, eta ez dagokie artikulurik…
Deitutakoen % 10 etorri zen batzarrera / Deitutakoen % 10a etorri zen batzarrera
Telebista-kateen % 25 euskaraz da / Telebista-kateen % 25a euskaraz da
Inkestatuen % 7k uste du ona dela / Inkestatuen % 7ak uste du ona dela
Langileen % 10ek istripuren bat izan du / Langileen % 10ak istripuren bat izan du

... salbu eta, aurretik emandako ehuneko kopuru(ar)en osagarri delako, mugatu singularrean jokatzen den kasuan. Esaterako, aurretik gainerako edo beste badute:
Gastuen % 89 udalena da; %8, mankomunitateena, eta gainerako % 3a, kontzejuena.
Auzokoen % 25 alde dago, eta beste % 75a aurka

4. Ehunekoak singularrean egiten du aditzaren komunztadura:
Zuetatik  % 8k erantzun du ongi (ez da gomendatzen pluralean jartzea: Zuetatik % 8k erantzun duteongi).

5. Aldea adieraztean, zenbat eta zenbatez erabiliko ditugu, eta ez zenbatean:
Prezioak % 5 igo dira / Prezioak % 5ez igo dira / Prezioak % 5ean igo dira.

Egokia da zenbatean kasu honetan: Arropa %50ean jarri dute merkealdian

Iturriak: 
- EHULKU (hor dauzkazue EHUk jarritako aholku guztiak).
- PETRIRENA, Patxi. Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz, 2011

EGAKO AKATSAK / PSIKOANALISIA

EGAKO akatsak (II)

Posposizioak
Astearen zehar / Astean zehar
Biok artean / Bion artean
Arauen kanpo / Arauetatik kanpo
Zer moduan / Zeren moduan
Diruaren esker / Diruari esker
Txorien buruz / Txoriei buruz

Instrumentala
Nesketaz, futbolataz / Neskez, futbolaz

Noren / nongo
Ekainaren azterketa / Ekaineko azterketa

Nori / Zertara
Bizimodu onari ohitu dira / Bizimodu onera ohitu dira

Norentzat
Gurentzat / Nirentzat ez da ona / Guretzat / Niretzat ez da ona

Norentzat / zertarako
Oporrentzat gordetzen dut / Oporretarako gordetzen dut
Jokoentzat dirua ematen dute / Jokoetarako dirua ematen dute

AKATS GEHIAGO HEMEN

IRITZIA (psikoanalisia)

Jendeak uste du ez dagoela ezer zailagorik nork bere burua engainatzea baino. Psikoanalisiak, ordea, frogatua du ez dagoela ezer errazagorik nork bere burua engainatzea baino. Geure gezurrak sinesten ditugu, ez dakigulako gezurrak direnik. Horrek ez du esan nahi, ordea, egia direnik. Egia eta gezurra norberaren esperantzen arabera dira neurtzen eta norberaren izuen kariaz epaitzen. Esperantzatik esperantzara bizi dena ametsetan bizi da. Izutik izura bizi dena amesgaiztotan. Bateko eta bestekoak engainatuak dira, baina ez dakite. Batekoek eta bestekoek sentimenduzko fikzioa eraiki dute, arrazoimenaren eremuan.

Felipe Juaristi