Euskaldun askok zenbait esapide adierazteko erdarakada itzelak botatzen dituzte. Hona hemen bat: "a ke ez dator!".
Ez hori bakarrik: "a ke bai!" edo "a ke ez!". Bistan da molde gaizto horiek guztiak baztertu, eta euskarak bere-bereak dituenak erabili behar ditugula, euskara ahalik eta txukunena izan dadin.
Beraz, ez dezagun esan "a ke ez dator Patxi!", baizik eta...
- "Ezetz etorri Patxi!".
- "A ke bai!" esan ordez?
- "Baietz!", "baietz, ba!".
Eta, azkenik, "a ke ez!" esateko partez...
- "Ezetz!", edo, bigarren aldiz esateko, "ezetz, ba!".
+ "Ezetz etorri Patxi!"
- "A ke ez dator Patxi!"
HABEko Ikasbiletik jasoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario