domingo, 14 de diciembre de 2014

ETEN PUNTUAK "..."

NOLA ERABILI ETEN PUNTUAK? “…"

- Hiru puntuz osatutako marka da: Orain oso gutxi irteten gara; lehen ordea

- Esaldia amaitu gabe utzi dela adierazteko erabil daiteke: Ez du ezer faltan: autoa, etxebizitza, motorra

- Zalantza, beldurra, lotsa, misterioa, eta abar adierazteko ere erabiltzen da: Bat-batean leherketa bat entzun zen eta

Puntuen ostean, maiuskulak edo minuskulak?

Etenaldia esaldiaren amaieran egonez gero, ondoren maiuskulak:

Bat-batean leherketa bat entzun zen eta…Begiak ireki zituenean ospitaleko gela batean zegoen.

Etenaldia esaldiaren erdian egonez gero, ondoren minuskulak:

Ikertzaileek hezurrak, tresnak…aurkitu zituzten.

Haren aurrean ez da komarik jartzen

Bat-batean leherketa bat entzun zen eta,…

- Estilo-gomendioa: zerrenda perpausaren bukaeran doanean baino ez erabiltzea gomendatzen da. Esaldiaren erdian baldin bada, hobe da “eta abar” erabiltzea.

Ikertzaileek hezurrak, tresnak, eta abar aurkitu zituzten.             

No hay comentarios:

Publicar un comentario