Zuri-gorriek bosgarrenez irabazi dute Liga txapelketa, Bartzelonak Atletico Madrilen aurka galdu ostean. Larunbatean, bilbotarrak 3-0 irabazi zioten Oviedo Modernori.
Athleticek bosgarrenez irabazi du emakumezkoen Liga Txapelketa, denboraldia amaitzeko jardunaldi bakarra falta denean.
Larunbatean Oviedo Modernori 3 eta 0 irabazi ostean, bilbotarrak Bartzelonaren emaitzaren zain zeuden. Kataluniarrek igande eguerdian jokatu dute Atleticoren aurka, etxean, eta aurreikuspen guztien kontra, galdu egin dute, 0-1. Kataluniarrek denboraldi osoan galdu duten lehen partida izan da.
Athleticek, gainera, Txapeldunen Liga jokatuko du datorren denboraldian.
Joseba Agirrreren jokalariek bosgarren liga txapelketa irabazi dute, 2002/03, 2003/04, 2004/05 eta 2006/07 denboraldietan irabazi ostean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario