Mostrando entradas con la etiqueta hiztegia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hiztegia. Mostrar todas las entradas

martes, 23 de junio de 2015

MIZKINA edo MIZKEA

Pertsona bat mizkea edo mizkina dala dinogunean, edo mizkatuta dagoala edo bizi dala, batzuetan jateko kontuagaitik esaten dogu, janari gozo guriak baino hartzen ez dituanagaitik, “Delicatessen” deritxegun horreetarikoak.

Baina mizkea, ondo baino hobeto biziten ohituta dagoanagaitik be esaten dogu, berak gura dauen guztia egiten dauenagaitik: “Mizkatuta bizi da hori”. Edo “Mizkerian bizi da” edo “Mizkeriazerreta dago hori”. Mizkaz bizi be esaten da: Jentea mizkaz bizi da gaur –esaten eban gerra denporako eztasunak ezagutu zituan batek, eta ganeratzen eban: gaur mizkaz, eta lehen, ostera, pobreto.

Gehiago irakurtzeko klikatu HEMEN

martes, 14 de abril de 2015

Hiztegi proba

Hiztegi proba: zenbat hitz ezagutzen dituzu euskaraz?

Zenbat hitz ezagutzen dituzu euskaraz? Proba honetan 4 bat minutuan zure hiztegi maila gutxi gorabehera nolakoa den jakingo duzu eta gainera ikerketa zientifikoan aurrera egiten lagunduko duzu. Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroaren eta Euskara Institutuaren (UPV/EHU) erreminta da.

PROBA EGITEKO KLIKATU: HEMEN