Mostrando entradas con la etiqueta ikt. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ikt. Mostrar todas las entradas

viernes, 15 de mayo de 2015

Google classroom tutoriala euskaraz

http://www.maitego.com/2014/09/05/google-classroom-tutoriala-euskaraz/

“Google apps for education” erabiltzen dugun ikastetxeek berri ona jaso dugu abuztu honetan; izan ere, Google Classroom delako aplikazio berria integratu baitute “Google aplikazioak hezkuntzarako” erreminta-kaxaren barnean. Labur esateko, aplikazioak taldeak edo gelak sortzen utzi, eta talde horiekin lan egiteko hainbat erraztasun ematen digu: gela osoarentzat zereginak diseinatu eta horien kudeaketa ahalbidetu, notak ipini, feedbacka eman… Horiek dira funtzio nagusienak, baina baditu beste batzuk. Gehiago jakin nahi baduzu edo abian ipintzeko bultzadatxo bat behar baduzu, hementxe uzten dut euskaratu eta moldatu dudan oinarrizko tutorial bat. Jatorrizkoa, ingelesez, Aaron Svobodarena da.
- See more at: http://www.maitego.com/2014/09/05/google-classroom-tutoriala-euskaraz/#sthash.XwOkIkOv.dpuf

jueves, 23 de abril de 2015

#selfieIKT kanpaina: Euskaldunon komunikabideekiko harremana ikertzeko

Euskaldunok komunikabideekiko dugun harremana ulertzeko ikerketa #selfieIKTtraolarekin abiatu dute EHU, MU eta DUko hiru ikerlarik, Hekimen elkartearekin elkarlanean.
#selfieIKT kanpaina
Xabier Landabidea (DU), Gorka Salces (EHU) eta Koldo Diaz Bizkarguenaga (MU) ikerlariak audientzia ikerketa kualitatiboak egiteko proposamena lantzen ari dira euskal hedabideen elkartearekin, eta ikerketa horren lehen urrats gisa abiatu dute, aste honetan bertan, #selfieIKT kanpaina, kanpaina berritzaile eta irudimentsua.
Euskarazko komunikabideen kontsumoa asko aldatu dela begi bistakoa da, eta aldatzen jarraitzen du oraindik ere. Hori dela eta, 2014an, eta Behategirako lortutako diru laguntza bati esker, “Euskarazko komunikabideen kontsumoa eta internet” ikerketa abiatu zuten hiru ikerlariek, Hekimen elkartearekin elkarlanean.
Ikerlarion ustez, Interneten agerpen eta garapenak hartzaile/kontsumitzaile/erabiltzaileen ohitura eta esperientzietan eragin ukaezina izan du, eta egun, euskarazko komunikabideen kontsumoa eta kontsumitzaileak ulertzeko “hurbilketa modu berriak” saiatu behar ditugu ezinbestean.
Horretarako, eta ikerketaren lehen urrats esperimental bezala, norberaren eta ingurukoen komunikabideekiko harremana eta hedabideen kontsumoa erretratatzeko eskatu diote twitterrreko euskal komunitateari, #selfieIKT kanpainaren bidez, “selfie katea” sortzeko asmoz.
Honako hauek dira kanpainan parte hartzeko arauak:
1. Norberak edo ingurukoek Informazio eta Komunikazioaren Teknologia (IKT)-ekin duen harremana deskribatzea da helburua. (Mezuak umorezkoak ere izan daitezke).
2. Argazki, bideo, irudi, pantaila-argazki, testu idatzi edo beste edozein formato bidali daiteke.
3. Twitter bidez jasoko dira selfie edo ussie edo theysie hauek #selfieIKT traolarekin
Dagoeneko hainbat txiolarik haien mezuak helarazi dizkigute. Besteak beste, hauxek:
@EuskalSM (https://twitter.com/EuskalSM/status/589020831742832640)
@Txapisotegi (https://twitter.com/Txapisotegi/status/589060507941920768)
@joxe (https://twitter.com/joxe/status/590039821537542144)
Hurrengo pausua adin, bizi-toki zein Interneteko erabilera ezberdinak dituzten pertsonekin sakoneko elkarrizketak burutzea izango da: Internet aroko euskal gizartearen hedabideen kontsumo motak ezagutzeko eta sakontzeko, hain zuzen ere. Beraz, hasi berri den ikerketa berritzaile honi laguntza eskaini nahi badiozu, badakizu, #selfieIKT bat bidali eta ikerketa honen berri zure senide eta lagunen artean aditzera eman.
Zu baitzara ikerketa honen protagonista.

Hekimen
EUSKAL HEDABIDEEN ELKARTEA

viernes, 23 de enero de 2015

Haurrak eta irakasleak tekonologia berrien aurrean


Ez dago dudarik, gure gizarteko arlo askotan Teknologia Berriek duten garrantziaz hitz egiten dugunean. Beraz, ezin uka daiteke, eskolan, beste arloetan bezala, Teknologia Berri hauek transmititzeko beharra dagoela. Teknologia hauen bidez, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak hobetu daitezke eta eskolaren gestio eta gurasoen komunikaziorako tresna ezin hobea dira.
Baina, klasean ordenagailu bat pizturik egoteak, ez du esan nahi hau behar bezala erabiliko denik, nahiz eta eskaintzen dituen aukerak amaigabeak izan. Izan ere, batzuetan, teknologia huts-hutsean hartzen baita prozesuen gidari bezala, eta ez da teknologia hau, hezkuntzaren zerbitzura jartzen.

Arazo hau enfokatzerako orduan sortutako akatsak bi norabide ezberdinetatik sortuak dira: irakasleak batetik eta ikasleak bestetik. Alde batetik, irakasleen prestakuntza kaskarra eta aldaketa metodologiko kontenporaneoago bat egitearen ukapena, eta bestetik; ikasleak internet eta ordenagailua aisialdirako tresna gisa ikusten dute, ez baitute lanerako tresna gisa erabiltzen, nahiz eta orokorrean “cibernetikoki” irakasleak baino trebeagoak izan. Bi kasuek, alfabetizazio digital orokor eta sakon baten falta dagoela adierazten dute eskola eremuan.
Honek guztiak, ondorioztatzen duena, zera da, internetekin klaseetan lan egiteak aldaketa metodologiko sakon batez gain, klase erritmo berri bat eta irakaslearen paper aldaketa bat dakarrela. Hortaz, teknologia berri hauek benetan eskolaren menpe egon daitezen, iraultza teknologikoak aldaketa edo eboluzio pedagogiko batez lagunduta joan behar du.
Honetarako proposatutako metodologia berriak teoria konstruktibistetan oinarriturik daude eta hauetan ikaslea bere ikaskuntzaren agente aktiboa da. Pedagogia tradizionaleqan irakasleak dauka erantzuna eta ikasleak hau erreproduzitzen du, baina, orain, ikasleari bultzatzen zaio bere kabuz erantzuna aurkitzera. Honela, ikasleak ikasgai berriak produzitu ahal izango ditu etorkizunean modu autonomo batean, hau da “ikasten ikasi”-ko du.

jueves, 15 de enero de 2015

Labar pinturen aurkikuntza Zestoan

18.000 urte baino gehiago dituzten labar pinturen aurkikuntza egin dela Zestoan baieztatu dute @upvehu-ko ikerlariek.
Twitter
 

miércoles, 14 de enero de 2015

TELEFONO-TABLETA



Phablet neologiaren ordain gisa proposatu da telefono-tableta, maileguarekin batera, sinonimo gisa, telefonoaren eta tabletaren artean dagoen gailu berria izendatzeko. Neologia, jakina, ingelesez sortua da: phone eta tablet hitzak elkartzearen ondorioz.

Ez dakit gailuak zenbaterainoko arrakasta duen edo izango duen baina gailua izendatzeko terminoari dagokionez, Google-en bilaketa eginda, euskaraz dabilen forma phablet da, inguruan ditugun hizkuntzetan bezalaxe.

Teknologia berrietako neologiak ingelesez sortzen dira eta gainerako hizkuntzetara mailegatzen dira gero.Telefono adimendun forma badaukagu baina iruditzen zait gehiago erabiltzen dela smartphone mailegua.

Termino laburrek arrakastatsu bihurtzeko aukera gehiago izaten omen dute luzeek baino, eta garbi dagosmartphone laburragoa dela telefono adimendun baino, eta zer esanik ez phablet, telefono-tabletaren aldean.

Baina hor daukagu tablet/tableta bikotea ere; ingelesezkoa askoz ere laburragoa ez izan arren, barra-barra erabiltzen da.

Interesgarria iruditu zait Fundeu BBVA Fundación del Español Urgente fundazioak phablet gailu berria gaztelaniaz izendatzeko proposatu duen forma: tabléfono (tableta + teléfono). Ikusi beharko da ea arrakastarik izaten duen.

Maite Imaz Leunda

miércoles, 1 de octubre de 2014

Ugao LH 5 SITE-a

Webgune berri bat sortu dugu. Ugaoko eskolako 5. mailako SITE-a. Hemen, IKT baliabideen bitartez eskolan lantzen duguna txertatuko dugu. Eskolan landutakoa Interneten ere eskuragarri izango dugu.   


https://sites.google.com/site/ugaolh5/home