Mostrando entradas con la etiqueta txanela. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta txanela. Mostrar todas las entradas

lunes, 29 de junio de 2015

SAN JUAN (landareak)


San Juan haretxa

San Juan bezperan sortatxo bat prestatzen zen, zenbait belar lore, gari eta arto landare, berakatz-buruak, sagar adar eta abarrez. Hurrengo egunean meza nagusian bedeinkatzen zituzten, eta bueltan ganbaran uzten ziren sikatzen. Ekaitza zenean sortako zenbait belar hartu eta surtara botatzen ziren. Urtean zehar errebako landareak hurrengo sanjuan-suan erretzen ziren.

Doniane-egunean mendira joan eta lizar edo elorri zuriaren adarrak ebakitzen ziren. Etxeko atearen albo bietan edo balkoian jartzen ziren eguzkia irten baino lehen, etxea eta etxekoak ekaitzetatik eta tximistetatik babesteko. Urte osoan egoten ziren adar hauek ate ondoan eta hurrengo urteko sutean erretzen ziren. Hau baserri askotan gaur egun mantentzen den ohitura da. Nafarroa aldean ostera eguzki-lorea jartzen dute, eguzkiaren ordezkaritzat dutelako. Lore hau sorgin eta izpiritu txarren kontrako kutuna da, ganadua gaitzetatik libratzeko ere erabiltzen da.

viernes, 15 de mayo de 2015

Google classroom tutoriala euskaraz

http://www.maitego.com/2014/09/05/google-classroom-tutoriala-euskaraz/

Google apps for education” erabiltzen dugun ikastetxeek berri ona jaso dugu abuztu honetan; izan ere, Google Classroom delako aplikazio berria integratu baitute “Google aplikazioak hezkuntzarako” erreminta-kaxaren barnean. Labur esateko, aplikazioak taldeak edo gelak sortzen utzi, eta talde horiekin lan egiteko hainbat erraztasun ematen digu: gela osoarentzat zereginak diseinatu eta horien kudeaketa ahalbidetu, notak ipini, feedbacka eman… Horiek dira funtzio nagusienak, baina baditu beste batzuk. Gehiago jakin nahi baduzu edo abian ipintzeko bultzadatxo bat behar baduzu, hementxe uzten dut euskaratu eta moldatu dudan oinarrizko tutorial bat. Jatorrizkoa, ingelesez, Aaron Svobodarena da.
- See more at: http://www.maitego.com/2014/09/05/google-classroom-tutoriala-euskaraz/#sthash.XwOkIkOv.dpuf

lunes, 27 de abril de 2015

BIZITZA OSORAKO / GAZTELANIAZ TXARTO

2015/04/24, barikua
Egun on, GDKO:

BIZITZA OSORAKO IKASLE

“Litekeen hiztunik onenak ere ezin du hizkuntza mendean hartu bere osoan, eta ez dago ikasita jaiotakorik: hizkuntzarekin dugun tratua ikaslearena da gure bizitzako betiko guztian. Alegia, beti ari garela trebatzen: «nik euskara dakit» esatea hiperbole bat da esaldiaren zentzu betean, baina lasai, akats eta estropezurik gabe ez ginateke hizkuntzadun. Ikaragarri dakienak ere gutxi daki, eta are gutxiago daki ahaztu bazaio nola iritsi zen dakientxoa ikastera eta ez badu ikusten zein urruti dagoen hizkuntzak eman liezaiokeen demendrena ere jakitetik”

Angel Lertxundi. erabili.eus

GAZTELANIAZ TXARTO…

Gaztelaniaz ondo idatziko bagenu, askotan ez genituzke euskaraz akatsak egingo. Gaztelaniaz gaizki dauden formak, euskaraz ere antzera itzuli nahian, gaizki egiten ditugu.

Nahiz eta okerra izan, askotan ikusten ditugu horrelako esaldiak, eta inork ez digu esaten ez direla egokiak…

Les envío esta carta agradeciéndoles el interés demostrado y solicitándoles un informe exhaustivo sobre la empresa Tyka.

…horregatik itzultzen ditugu era honetan:

Gutun hau bidaltzen dizuet erakutsi duzuen interesa eskertuz eta Tyka enpresari buruzko txosten zehatza eskatuz.

Hau litzateke modu egokia:

Gutun honen bidez eskertu nahi dizuet erakutsi duzuen interesa eta, bidenabar, txosten zehatza eskatu Tyka enpresari buruz.

viernes, 24 de abril de 2015

IRUZKINA

Literatura


Aspaldiko literatura-irakasle batek negar egin zuen gu ikasleon aurrean, institutuan ikasleren batek liburu batzuk lapurtu zituztela jakin zuenean. Ez liburu horiek bereak zirelako edo aparteko maitasuna zielako, ezpada ikasleren batek literaturan interesa bide zuelako.

IRUZKINA OSORIK IRAKURTZEKO KLIKATU HEMEN

martes, 14 de abril de 2015

5.Igor Etxebarri: Mondrago: Proba handia.




Liburuaren izenburua: Mondrago: Proba handia
Idazlea: Ana Galan
Argitaletxea: Aizkorri
Saila: Mondrago
Urtea: 1989
Laburpena: Bazen  behin Cale izeneko mutil bat, Cale mutiko argia zen, kirolari trebea eta oso dibertigarria. gaztelu batean bizi zen eta bera nahi zuen guztia zeukan berarentzako logela bat, leihoan katapulta zuena, uso mezulari bat, armadura ultra arina eta lagun pila bat. Bakarrik dragoia falta zitzaion.
Azkenean, bere urtebetetzea eldu zen eta 11 urte bete zituen ohetik altxatu zen eta korrika batean eskailerak jaitsi eta sukaldera joan zen baina bere alabaren herensugeari isatsa zapaldu zion eta bere alaba bronka bota zion, Cale, sukaldera eldu zenean basokada bat esne edan zuen eta aita eta amarekin herensugea hartzera joan zen Cale aitaren herensugean joan zen baina bidea aztra zebilenean Iaren uso mezularia heldu zen eta hauze ipintzen zuen mezuan: zorionak eta zorte hona herensugearekin! Ia lortu duzu. Cale beste mezu batekin erantzungo zion baina presaka zebilen, azkenean Antonen ukuilura eldu ziren ukuiluan gordetzen zituen Antonek herensuge guztiak. Ondoren Antonek Caleri herensugea oparitu zion eta Calek ipini zion izena herensugeari. Izen hori Mondrago zen eta dragoiarekin gelditzeko proba bat egin behar zuen, proba hauze zen:etxera joan behar zen bere dragoiarekin bere aita eta amaren laguntzarik gabe.
Ondoren, bere lagunekin topo egin zuen eta proba egiten lagundu zioten. Problema asko eduki zuten baina azkenean lortu egin zuten.

jueves, 26 de marzo de 2015

BIZIA / BIZITZA / BIZIMODUA

Nahiz eta Euskaltzaindiak bi hitzen arteko bereizketa oraindik argitzeke daukan, askok honela bereizten dituzte bizia eta bizitza:

Bizia biologikoa da:
- Bizia galdu, bizia kendu, bizia eman, bizia barkatu...

Bizitza, ordea, kronologikoa:
- Jesusen bizitza; jaiotzatik heriotzara, bizitzako egun guztietan, zintzo jokatu zuen...

Bizimodu hitzak, berriz, bizitzeko modua edo bizibidea adierazten du.
- Eguneroko bizimodua iluna eta tristea iruditzen zaio.
- Bizimodua irabazteko lan egin behar izan zuen.

Hernaniue blog

lunes, 16 de marzo de 2015

Eskeletoak jolasten eta musukatzen

LABURDURAK II

Oh.: inork gairi bati buruzko laburdurak gura badauz jakinarazo eta pozarren topau eta zabalduko doguz.

Tratamenduzko hitzak eta kargu-izenak

a. ag.
aita agurgarri
J.g.z.l.
Jainkoak gorde zaitzala luzaro
a. h.
aita hori
jen.
jeneral
a. s. t. doh.
aita santu txit dohatsu
jn. erg. h.
jaun errege hori
a. s.
aita santu
jn. erg. t. g.
jaun errege txit garai
a.
aita
jn. h.
jaun hori
ab.
abat
jn. lehend. h.
jaun lehendakari hori
ad. os.
adeitasun osoz
jn. min. h.
jaun ministro hori
admri.
administrari
jn. pres. h.
jaun presidente hori
ag.
agurgarri
jn. t. a.
jaun txit argi
ah.
ahizpa
jn. t. ptu. h.
jaun txit prestu hori
ait.
aitorle
jn. t. ptu.
jaun txit prestu
alk.
alkate
jn.
jaun
am. ag. h.
ama agurgarri hori
jn./and.
jaun/andre
am. ag.
ama agurgarri
kap.
kapitain
am. h.
ama hori
kard.
kardinal
am.
ama
kontsri.
kontseilari
an.
anaia
lehend.
lehendakari
and.
andre
liz.
lizentziadun
andño.
andereño
mil.
militar
ap.
apaiz
min. jen.
ministro jeneral
app. jn.
apezpiku jaun
min.
ministro
app.
apezpiku
mons.
monsignore
arg.
argi; argitsu
o.b.e.
oraingoz besterik ez
arp.
artzapez
oh.
ohoragarri
arpp.
artzapezpiku
parlri.
parlamentari
asp.
aspaldiko
parr.
parroko
azp.
auzapez
patr.
patriarka
b. z. es.
beti zure esaneko
pres.
presidente
b.g.
besterik gabe
prez.
preziatu
beg. os.
begirune osoz
prob.
probintzial
bener.
beneragarri
ptu.
prestu
bzg.
buruzagi
S.
San
diptu. for.
diputatu foral
sb.
sailburu
diptu. nag.
diputatu nagusi
sbo.
sailburuorde
diptu.
diputatu
sen.
senatari
dk.
doktore
ser.
serora
doh.
dohatsu
Sta. M.
Santa Maria
enp.
enperadore
sta.
santa
erg.
errege
stu.
santu
ergi.
erregina
t. a.
txit argi
errekt.
errektore
t. ag.
txit agurgarri
erret.
erretore
t. bik.
txit bikain
estim.
estimagarri
t. doh.
txit dohatsu
f.-diptu.
foru-diputatu
t. g.
txit garai
fr.
frai
t. ptu.
txit prestu
G.g.z.l.
Goikoak gorde zaitzala luzaro
t. s.
txit santu
gn.
goren
t.
txit
gotz.
gotzain
z. es.
zure esaneko
gz. ag.
guztiz agurgarri
Z.g.z.l.
Zeruak gorde zaitzala luzaro
idazk.
idazkari
zuz.
Zuzendari
irak.
irakasle