viernes, 12 de junio de 2015

EZETZ DANAK ASMAU

1.- Zein herrik egiten dute muga Bizkargi mendian?
a) Zornotza, Larrabetzu eta Morgak
b) Zornotza, Lezama, Morga eta Larrabetzuk
c) Zornotza, Larrabetzu, Morga eta Musikak

2.- Zein zientziarekin lotuko zenuke Mendeleiev taula?
a) Kimikarekin
b) Fisikarekin
c) Ekonomiarekin

3.- Zein pertsonaia mitologikok hil zuen aita amarekin ezkontzeko?
a) Edipok
b) Jokastak
c) Sofoklesek

4.- Non isurtzen ditu urak Altube ibaiak?
a) Nerbioi ibaian
b) Bizkaiko Golkoan
c) Ez dago Altube izeneko ibairik

5.- Nor da Euskaltzaindiak argitaratzen duen Erlea aldizkariko zuzendaria?
a) Xabier Kintana
b) Bernardo Atxaga
c) Andres Urrutia

sábado, 6 de junio de 2015

HIRU KILOKO/KILOTAKO HAURRA

"-ko" eta "-tako" atzizki-formak aipatu behar ditugu gaur. Nola esan?

"hiru kilotako haurra" ala "hiru kiloko haurra"
"Lau hankatako mahaia" ala "lau hankako mahaia"?

Begira, zenbatzaileak zehaztuak edo zehaztu gabeak izan daitezke. Eta oinarrizko izena, berriz, adina, prezioa, neurria, pisua, tamaina edo denbora adierazten duena izan ohi da, gehienbat.

Beraz, hori horrela, Euskaltzaindiak "-ko" atzizki-forma hobesten du, eta ez "-tako".

Alegia, "hiru kiloko haurra" eta "lau hankako mahaia" esan behar dugula!

Halaxe da; "nolako" galderei erantzuten dien sintagmetan, adibidez, edota, oinarrian zenbatzaileren bat ageri denean, beti "-ko" erabili!

Adibide eta zuzenketa batzuk:
"bi urtetako umea" "Bi urteko umea".
"Zazpi segundotako aldea" "zazpi segundoko aldea".

Azken bi adibide:
"lau astetako oporrak" eta "hamabost milioitako etxea".
"lau asteko oporrak" eta "hamabost milioiko etxea".

EUSKALTZAINDIAREN ERABAKIA:
Nolako galderari erantzuten denean, -ko hobesten da, tradizioak erakusten duen eta idazle gehienek segi duten bidetik, eta ez -tako. Oinarrian zenbatzaileren bat ageri denean eta adina, prezioa, neurria, pisua... adierazten duten izenlagunak osatzen direnean ere, -ko hobesten da. Idatz bedi, hortaz, bi urteko umea, hiru kilometroko bidea.

ATHLETIC

Mezu hau eman nahi dute egunotan Athletic zaleek:

Athleticek galdu egin du. Hala ere, pozik gaude.

Lagunduko diegu hainbat eratan ematen:

Athleticek galdu ARREN, pozik gaude.
Athleticek galdu dueN ARREN, pozik gaude.
Athleticek galdu ARREN ERE, pozik gaude.
Athleticek EZ irabazi ARREN, pozik gaude.
Athleticek irabazi EZ ARREN, pozik gaude.
NAHIZ ETA Athleticek EZ irabazi, pozik gaude.
NAHIZ ETA Atheticek EZ DUEN irabazi, pozik gaude.
Athleticek galdu BAdu ERE, pozik gaude.
Athleticek galduTA ERE, pozik gaude.
Athleticek galduAGATIK ERE, pozik gaude.

ADITZA, akats ohikoenak.

GRAMATIKA: EGAn egiten diren akats ohikoenak. ADITZA.

Komunztadura
Erosketak egiten duena amona da…… Erosketak egiten dituena amona da
Ez daude libururik….. Ez dago libururik
Jende askok uste dute…. Jende askok uste du
Gozoki batzuk eman dit… Gozoki batzuk eman dizkit

Aspektua: geroaldia
Hasten gara?... Hasiko gara?
Geroago azaltzen dizuet…  Geroago azalduko dizuet
Ziur bihar jakiten dugula…  Ziur bihar jakingo dugula

Hainbat aditzen erregimena
Zuengana eramaten digu…   Zuengana eramaten gaitu
Afaltzera gonbidatu zidan…   Afaltzera gonbidatu ninduen
Atzo kalean ikusi nizun…   Atzo kalean ikusi zintudan
Asko kostatzen du…   Asko kostatzen da / Asko balio du
Loditu/argaldu egin dut…   Loditu/argaldu egin naiz
Maite ziren / Maitatzen ziren…   Elkar maite zuten
Hori gustatzen nau…   Hori gustatzen zait
Etxebizitzek asko garestitu dute…   Etxebizitzak asko garestitu dira

BAGILA (EKAINA)

Bagilean sartu gara gaur:

Bagil argia, urte guztiko argia.
Ekaina ederra, uda igual antzera.
Maiatz iluna eta bagil (ekaina) argia, urte guztiko ogia
San Juan bagilean denpora ederrean, artoak eta gariek gorde, zapoak eta sugeak erre!

Ganera bagilean Urkiolako San Antonio, San Juanak eta San Pedroak be ospatuten dira.

Animo ba! badau eta non ibili.

ERROMERIA

San Juan, San Pedro, Santa Mariñe, Magdalenak, Santiago, San Inazio... heldu dira zorionez udako jaiak eta eurakaz batera parrandarako atxakia. Gaur egun egiten ditugun ospakizunak eta antzinekoak ez dauke alkarren antzik be, eta gitxiago gabaz egiten ditugun jaialdiak eta gau-pasak.

Antzina dantza, erromeria, edo inguru batzuetan esaten dan legez, jolasa, era bitakoa izaten zan; batetik, domekaro (Garizuman eta Aste Santuan izan ezik), ilundeko zortzirak edo bederatziak arte, abemariak jo arte egiten zana; eta bestetik, jaiegunetan eta herriko jaietan gauerdira arte egiten zana.

Erromeria gazteen bilgunea izaten zan, lagun barriak ezagutu eta betikoak ikusteko aukera ederra. Neskak hamahiru-hamalau urte beteta joaten hasten ziran, eta mutilak hamabost-hamaseigaz. Gaztetxuagoak be joaten ziran, baina bazter baten geratzen ziran ikusten, dantza egin barik. Kontuan izan behar dogu orain dala hamarkada batzuk neska-mutilek alkar ikusteko aukera gitxi izaten ebela, eta horregaitik ez eben erromerietara joateko aukerarik alperrik galtzen.

Jolasa egiteko leku nagusia herriko plaza izan da beti, baina frontoietan, larreetan, eta egun seinaladuetako erromeriak direla-ta, baselizen inguruetan be egin izan dira.

Mende hasieran gehien egiten ziran dantzak; biribilketa, jota edo fandangoa eta arin-arina edo porrusalda izan dira. Dantza solte horreez gain, dantza lotua edo baltseoa be egiten zan, lehenengo neskak nesketara eta gero, lar arrimau barik, neska-mutilak alkarregaz, beti be mutilak dantza eskatu ostean.

Gehien erabiltzen ziran musika-tresnak txistua eta tanbolina; soinua, eta gaur egun berriro be hain modan parau dan trikitrixa eta panderoa izaten ziran. Askotan musika-tresnakaz batera koplak abesten ziran, eta horreetako bat erabiliko dogu:

Hauxe da despedidea,
despedidearen tristea,
agur aita eta ama,
agur neure maitea.

martes, 2 de junio de 2015

06. Iban Zaldua: kea ur gainean- Diana


Liburuaren izenburua: Kea ur gainean.
Idazlea: Iban Zaldua.
Argitaletxea: Xaguxar
Saila: Elkar
Urtea: 2002

Laburpena: Bito neska kementsua da, ezpata eta aztikeriako istorikoak maite ditu eta aikidoa praktikatzen du. Baina bere zaletasunik handiena heavy metal musika da. Bai, bittori rock gogorrena gustatzen zaio: deep purple, AC/DCIron Maider, Metallica, Marilyn Manson, su ta gar… eta horrek arazo batzuk ekarri dizkio, baita ustekabe galantak ere. Bittorekin batera beste pertsonaia batzuk ezagutuko ditugu: Borja bere aita, Elena bere ama, Jon bere anaia, technoa eta Maddi bere ahizpa txikia, Ander bere lagun mina, Amaia Anderren ama, Gogor musika-taldea… guztiak arituko dira Bittoren inguruan bilbatuko den istorio berezi honetan zehar.




lunes, 1 de junio de 2015

EMAN aditza gehiegi

Komeni da zaintzea ohiturazko gertatu, izan, egon aditzak, horrelako edukiak adierazteko, erdara kaxkarraren morrontza itsuan tonto-tonto erori gabe. Izan ere, gehiegi erabiltzen dugu EMAN aditza.

Erdarazko “producir, ocurrir” eta holakoak, gertakarien berri emateko erabiltzen direlarik, erdara ez dotorean batzuetan “dar” aditzaren bidez adierazten dira. Erdaraz ere erabilera arrunta dela esan daiteke, baina euskarara kalkatua igaro da hainbat hiztunen jardunetan, erabilera guztiz neutroan, edo, are okerrago, erabilera “jaso” moduan.

Arazo hori asko ematen da gaur egungo gizartean.
Arazo hori askotan gertatzen da gaur egungo gizartean.

Kolaborazioan aritzean ondorio onuragarriak ematen dira.
Kolaborazioan aritzean ondorio onuragarriak izaten dira.

Baina ikasmailen artean eman daitezkeen konbinazio bereziak ere kontuan hartu behar dira.
Baina ikasmailen artean egin daitezkeen (gerta daitezkeen) konbinazio bereziak ere kontuan hartu behar dira.

Ariketak HEMEN