Mostrando entradas con la etiqueta umorea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta umorea. Mostrar todas las entradas

lunes, 29 de junio de 2015

CRYING OUT LOVE...



“Maitasunezko oihua, munduaren erdian” - Crying Out Love, In the Center of the World - liburutik hartu dugu ondoko pasartetxoa. Kyoichi Katayamak idatzia da. Kontrazalean jartzen duenez, garai guztietako liburu japoniar salduena da (3.500.000 ale).

Bi neraberen arteko eztabaida. Horietako baten aitonak kontatu dio bilobari gaztetan andregai bat izan zuela, baina ez zela harekin ezkondu, beste batekin baizik. Horren ondorioz, hizketan hasi dira…

—   Zerk egiten gaitu zoriontsuago?
—   Nola zoriontsuago?
—   Bai, zer den hobe, maite dugunarekin bizitzea edo, betiere maite dugun hori maitatzen segitzen dugularik, beste batekin bizitzea?
—   Maite duzunarekin bizitzea, jakina.
—   Baina, elkarrekin biziz gero, elkarren gauza desatseginez ere ohartu eta tontakeriengatik liskartuko dituk maitaleak. Eta egunero horrelako liskarrak pilatuz gero, ez duk, hamarkada batzuk igarota, hasieran hain maitatua izandako horrekiko batere maitasunik geldituko.

Irmoki hitz egin zuen Akik.

—   Hagitz ezkorra haiz.
—   Saku-chan, hik ez duk horrela pentsatzen?
—   Ni baikorra naun. Behin bat maitatzen hasita, zenbat eta hamarkada gehiago igaro, orduan eta maiteagoa izango niken. Hasieran desatsengitzat jotako gauzak ere maiteko nitizken. Ehun urte igaroz gero, haren ileak oro ere maiteko nitizken.

— Ehun urte igaroz gero? (…)


lunes, 22 de junio de 2015

TRIBUAL

Trivial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Tribual, Android plataforman garatua eta gailu mugikorretan erabiltzeko aproposa. Dagoeneko badira hilabete batzuk Tribual jokoaren lehenengo bertsioa sareratu genuena. Harrezkero 2000 lagunek jaitsi dute, eta ia-ia 300.000 partida jokatu dira. Jokoak, gainera, GipuzkoaApps saria ere irabazi zuen. Oraingo honetan, jokoaren bigarren bertsioa aurkezten dugu: teknikoki hobetua, galdera gehiagorekin aberastuta, eta eleanitz bihurtuta. Izan ere, hemendik aurrera, euskaraz ez ezik, gaztelaniaz eta ingelesez ere jokatu ahal izango baita Tribualen.




Informazio gehiago HEMEN

viernes, 12 de junio de 2015

EZETZ DANAK ASMAU

1.- Zein herrik egiten dute muga Bizkargi mendian?
a) Zornotza, Larrabetzu eta Morgak
b) Zornotza, Lezama, Morga eta Larrabetzuk
c) Zornotza, Larrabetzu, Morga eta Musikak

2.- Zein zientziarekin lotuko zenuke Mendeleiev taula?
a) Kimikarekin
b) Fisikarekin
c) Ekonomiarekin

3.- Zein pertsonaia mitologikok hil zuen aita amarekin ezkontzeko?
a) Edipok
b) Jokastak
c) Sofoklesek

4.- Non isurtzen ditu urak Altube ibaiak?
a) Nerbioi ibaian
b) Bizkaiko Golkoan
c) Ez dago Altube izeneko ibairik

5.- Nor da Euskaltzaindiak argitaratzen duen Erlea aldizkariko zuzendaria?
a) Xabier Kintana
b) Bernardo Atxaga
c) Andres Urrutia

domingo, 31 de mayo de 2015

Athletic-en ereserkia Kolonbiar erara

Gure irakaslea Kolonbiara joan zen behin opor batzuetan eta pertsona jator honekin egin zuen topo Cartagenako hondartzan.
 

jueves, 28 de mayo de 2015

Tribuaren berbak: NERBIOITIK IBAIZABALERA EUSKARAZ

Nerbioi ibaiaren emariari jarraituz dauden herriak eta euskarak ezagutu ditu Kike Amonarizek ‘Tribuaren Berbak’ saioan. tribu-nerbioi_1024x576Urduñan hasi du ibilbidea. Bizkaiko hiri bakarra da, eta Arabak eta Burgosek inguratutako uhartea dela esan daiteke. Betidanik bizi izan dira elkarrekin gaztelania eta euskara bertan, nahiz eta gaztelaniaren eragina nabarmenagoa den. Aketza Merino historialariaren hitzetan, azken euskaldunak XIX. mendearen amaieran jaio ziren bertan, baina, bilakaera oso ona izan da azken hamarkadetan. Belaunaldi berriek euskaraz dakite, eskolan edo euskaltegian ikasi dutelako. Orain, umeek euskara etxean ikasten dute, eta, beraz, ez dira hain euskaldun berriak. aiaraldea Izar Mendiguren, Gartzen Garaio eta Kike Amonarriz Amurrio izan da bigarren geltokia. Aiara koadrilako udalerria da. 10.000 biztanle ditu, eta Arabako 3. udalerri populatuena da. Industriak pisu berezia izan du bertan, eta 60ko eta 70eko hamarkadetan populazioa asko handitu zen. Gaur egun, biztanleriaren herena da euskalduna, baina erabileran dago erronka. Erronka horri helduta sortu zuten, hain justu ere, 2010ean, Aiaraldea Komunikazio Leihoa. Euskararen normalizazioan urratsak egiteko, hainbat komunikazio tresna jarri zuten martxan, inguruan zegoen gabezia betetze aldera. Izar Mendiguren eta Gartzen Garaioren hitzetan, hainbat alorreko jendea elkartu zen euskaraz komunikabide bat sortzeko. Informazioa ahal beste euskarritan zabaltzea denez euren filosofia, webgunea aireratu zuten lehenengo, gero irratia etorri zen, eta azkenik, egunkaria eta sare sozialak iritsi ziren. “Webgunea da guztien biltokia, etorkizunari begira apustu estrategikoa hori delako”. Bestalde, komunikabideak sortzeaz gain, elkargoa ere eratu dute, errealitate euskaldun berriak sortu behar zirela ikusi zutelako. Izan ere, euskararen ezagutza eta erabilera hazten ari dira, baina erabilera % 5ekoa da eskualde osoan. Horregatik, gauza erakargarriak planteatu nahi dituzte euskarak balio erantsia izan dezan. izatefaltsua Izatefaltsua taldea Amurrion bertan, Izatefaltsua musika taldea ezagutu du Kikek. 10 urte daramate lanean, eta betidanik euskaraz egin dituzte kantak. Eskualdean musika talde ugari dago, eta gehienak euskaraz aritzen direla nabarmendu dute, ingelesez eta gaztelaniaz aritzen direnak ere badaude ere. Gainera, entzuleei dagokienez, nabaritu dute euskaldun gehiago daudela, nahiz eta nahi baino gutxiago hitz egiten den euskaraz. Herriko gurasoen artean ere ibili da galdezka Amonarriz, hurrengo belaunaldiak nolakoak izango diren jakin ahal izateko. Haurrak eskolan eta eskolaz kanpoko jardueretan (igeriketan, pilotan…) euskaraz aritzen dira, baina euren artean, ordea ez. Gurasoekin ez bada, haurrak gaztelaniaz aritzen dira. Aiaran, euskararen presentzia kalean sustatzeko, Hogeitalau euskara elkartea sortu zuten duela 15 urte. Joseba Llanok azaldu duenez, euskara eskolatik kalera ateratzea zuten (eta dute) helburu. Zailtasunak izan dituzte, eskualdeko herriak geografikoki oso sakabanatuta daudelako. Gainera, herri txikiak izanik, bizitza soziala ez da hirietakoaren parekoa. Edonola ere, kaleko hizkuntza erabilera sustatzeko lanean dihardute, eta ikuskizunak antolatzen dituzte bereziki umeei zuzenduta. laudio Felix Mugurutza Nerbioiri jarraiki, Laudiora iritsi da saioa. Arabako 2. herri handiena da populazioa kontuan hartuta, eta, euskararen berreskurapenari dagokionez, txapeldunak dira bertan. Felix Mugurutza euskara teknikariak azaldu du 80ko hamarkadan % 5 zirela euskaldunak, eta, gaur egun, aldiz, % 30 direla, eta beste % 30, berriz, ia euskaldunak. Azken 10 urteetan, % 30 igo da hiztunen kopurua baina erabateko aldaketa erabilerari lotuta etorri da, % 250ekoa izan baita igoera. Euskal Herriko oso leku gutxitan izan da horrelako daturik. Gainera, azpimarratu du haurrak tartean daudenean erabiltzen dela gehien euskara, eta, haren hitzetan, “hori da etorkizuna bermatuko digun gakoa”. Bestalde, garai batean euskara militantziagatik ikasten zen. Gaur egun, ordea, “maitasun kontua da”: “Euskara ez da behar Laudion funtzionatzeko, baina behar da zoriontsuago izateko”. Amaitzeko, euskaldun berrien ahalegina nabarmendu du. Ondoren, Arrigorriagan izan da, Bizkaian. Bertan, Berbalagun egitasmoaz aritu zaio Aritza Agirrezabal dinamizatzailea. Kalean euskaraz egitea da helburu nagusia, hau da, euskara klasetatik plazara ateratzea. Orain dela 7 urte hasi ziren, eta nabarmendu du euskaldun berri askorentzat ezinbestekoa dela, eskoletan baino ez baitzuten egiten euskaraz. Are gehiago, naturaltasuna eman die proiektuak, lasaiago hitz egiten dute, eta, garrantzitsuena, beldurra eta lotsa galdu dute. Egitasmoari falta zaiona “euskaldun zaharren parte-hartzea” dela esan du. Arrigorriagatik, Zaratamora. Bertan, bi eremu desberdindu daude: Nerbioi inguruko industrigunea, behean, eta landa eremua, goian. Karlos Zarragak esan duenez, alde handia dago bi zonaldeen artean. Industrigunean gaztelaniaz aritzeko joera dago, langile asko kanpotik etorritakoak direlako; landa eremuan, aldiz, euskara mantendu da. Zaratamoko historia arakatu du, eta, topatutako datuen arabera, XIX. mendean, euskaldun elebakarrak ziren guztiak. XX. mendearen hasieran ere euskara zen hizkuntza nagusia. Bere gazte garaian gaztelaniaz eskolan ikasi zuten, baina, handik kanpo, euskaraz aritzen ziren. Gaur egun, D ereduan ikasten dute haur guztiek, eta asko jolas orduetan euskaraz aritzen badira ere, beste batzuek gaztelaniara jotzen dute. Gazteen artean ere, lehen gehiago egiten zen euskaraz gaur egun baino. basauri-euskara Ludi Viguera Azken geltokia Basauri izan da. Bilbo Handiko udalerri horretan euskara biziberritzeko lan handia egiten du Euskarabila elkarteak. Ludi Viguerak azaldu du 1995ean sortu zutela, “Basaurik euskara elkarte bat merezi eta behar zuela” ikusita. Herriko jende konprometitua, anitza eta euskalduna elkartu zen horretarako. Urte asko daramate lanean, eta, azken urteetan, oso sonatua izan da ‘Basaurin be bagara’ ekimena. Lasarte-Oriaren adibideari segika, 12 orduko maratoia antolatzen dute, eta 500 pertsona baino gehiago igarotzen dira agertoki gainetik jardunaldi osoan. Horrelako herri batean indartze handia ekarri du horrek. Bertan, biztanleriaren % 24 da euskalduna, eta % 21 ia euskalduna, beraz, ia 20.000 herritarrek daukate euskararekin lotura. Kale erabilerari begiratuta, ordea, % 4koa da. Viguerak esan du euskalgintzak egin beharreko lanaz gain, administrazioen eta erakunde publikoen bultzada beharrezkoa dela. Gainera, ezinbestekoa da ilusioa. Helburua da euskaraz bizi ahal izatea Basaurin eta Euskal Herri osoan, eta, horretarako, “derrigorrezkoa da elkarrekin ekitea”. Ikusi EITB Nahieranen atal osoa:

lunes, 11 de mayo de 2015

Partidu bikaina!

Larunbatean partidu bikaina ikusteko parada izan nuen. Galdu edo irabazi, beti txapeldunak izango zarete!







miércoles, 6 de mayo de 2015

lunes, 4 de mayo de 2015

Asteburuko irteera

Asteburuan etxetik kanpo atera ginen. Ederto pasa genuen! Etxetik kanpo eta ordenadore barik hobeto pasatzen dugu! Elkar ezagutu, barre batzuk egin...


(Argazkiak igotzeko PERTSONA GUZTIEN BAIMENA behar da. Gauzak modu onean esan behar dira gatazkak ekiditeko)



lunes, 27 de abril de 2015

Maite zaitut t'estimo mol (Pirritx eta Porrotx eta Lax'n'busto)

Lagunak (Betagarri-Pirritx, Porrotx eta Mari Motots)

BIZITZA OSORAKO / GAZTELANIAZ TXARTO

2015/04/24, barikua
Egun on, GDKO:

BIZITZA OSORAKO IKASLE

“Litekeen hiztunik onenak ere ezin du hizkuntza mendean hartu bere osoan, eta ez dago ikasita jaiotakorik: hizkuntzarekin dugun tratua ikaslearena da gure bizitzako betiko guztian. Alegia, beti ari garela trebatzen: «nik euskara dakit» esatea hiperbole bat da esaldiaren zentzu betean, baina lasai, akats eta estropezurik gabe ez ginateke hizkuntzadun. Ikaragarri dakienak ere gutxi daki, eta are gutxiago daki ahaztu bazaio nola iritsi zen dakientxoa ikastera eta ez badu ikusten zein urruti dagoen hizkuntzak eman liezaiokeen demendrena ere jakitetik”

Angel Lertxundi. erabili.eus

GAZTELANIAZ TXARTO…

Gaztelaniaz ondo idatziko bagenu, askotan ez genituzke euskaraz akatsak egingo. Gaztelaniaz gaizki dauden formak, euskaraz ere antzera itzuli nahian, gaizki egiten ditugu.

Nahiz eta okerra izan, askotan ikusten ditugu horrelako esaldiak, eta inork ez digu esaten ez direla egokiak…

Les envío esta carta agradeciéndoles el interés demostrado y solicitándoles un informe exhaustivo sobre la empresa Tyka.

…horregatik itzultzen ditugu era honetan:

Gutun hau bidaltzen dizuet erakutsi duzuen interesa eskertuz eta Tyka enpresari buruzko txosten zehatza eskatuz.

Hau litzateke modu egokia:

Gutun honen bidez eskertu nahi dizuet erakutsi duzuen interesa eta, bidenabar, txosten zehatza eskatu Tyka enpresari buruz.

viernes, 24 de abril de 2015

Simpsondarren Springfield, euskaldun baten omenez sortutako hiria

Horrela esan du EiTB-k, “The Simpsons” bizi diren Springfield hiri asmatuak euskaldun abenturazale batean duela oinarria.
Matt Groening marrazkilariak orain hogeita bost urte luze sortu zituen “The Simpsons” marrazki bizidunak AEB-etan. Mundu osoan ezin mirestuagoa den familia Springfield-en bizi da, Jedebiah Springfield zenaren omenez sortutako hirian.
Simpsondarren Springfield, euskaldun baten omenez sortutako hiria
Jedebiah pertsonaia zein Springfield hiria asmakizun hutsa badira ere, eta marrazkien sortzaileek beraiek onartu dutenez, euskal jatorrizko kolono batean oinarritua ei dago abenturazalea, Jedebiah Smith izenekoan.
Smith XIX. Mende hasieran New York-en jaiotako esploratzaile, ehiztari, kartografo eta larru merkataria ei zen, XVII. mendean Ameriketara egin zuen Thomas Bascom-en ilobaren iloba; Ipar Euskal Herriko higanota zen Bascom (“Basque”-tik datorkion abizena).
Euskal arbasoak zituen Smith lehen gizon zuria izan bide zen AEB-etako mendebaldea kolonizatzeko beharrezkoak ziren zenbait bide aurkitzen, eta grizzly hartz ikaragarri batekin hil ala biziko borroka izan zuelako da ezaguna; Jedebiah Springfield-ek marrazki bizidunetan bezala. Gizona larri zauritu zuen  piztiak baina bizirik atera zen enkontrutik. Gazte hil zen hala ere, 35 urte zituela, komantxeen eraso batean.
“The Simpsons”-ek izan ditu Euskal Herriarekin keinu gehiago ere, azken hogeita bost urte hauetan.
Esaterako, atal batean Frank Gehry arkitektoa agertu eta honek eraiki zuen Guggenheim museoari aipamena egiten zaio. Kirolari dagokionez, Homer Simpson-ek soka-tira taldea osatzen du zentral nuklearreko lankideekin, eta beraien nagusi ankerrak, Burns jaunak, bikain jokatzen du zestaz beste atal batean; Jai Alai jokalaria da. Familiak Euskal Herrira bisita ere egiten du, zer eta Iruñeko San ferminetara. Zapia lepoan eta gerriko gorria soinean, historiako entzierrorik laburrenean parte hartzen du boskoteak (minutu erdi eskas)… eta zezenek Homer zauritzen dute, prefosta!

Euskararen alde egiteko deia egin dute Euskaraz Bizi Egunean

Euskararen alde egiteko grinaz, euskaltzale ugari bildu ziren larunbatean Otxandion.
ehe1
Euskararen alde egotetik euskararen alde egiteko tenorean, euskaltzale andana bildu zen Euskaraz Bizi Egunean Otxandion. Mendi irteera, gaiteroak, trikitilariak, txistulariak, herri kirolak, ekitaldia, herri bazkaria, kale animazioa… festa eta aldarrikapena uztartuz, euskaraz bizitzeko herri gogoa erakutsi zuten bertaratutakoek.
Sei txupina aireratuz, goizeko 11:00ak pasatxo ekin zioten VI. Euskaraz Bizi Egunari. Izan ziren egunari lehenago ekin diotenak, goizeko 09:00etarako Mirugain mendi-taldeko deialdiari erantzunez hainbat lagunek ibilaldia egin baitzuten Bizkaiko txoko eder honetan barna.
11:00etatik aurrera ez zen aspertzeko betarik izan. Gaiteroak, txistulariak eta trikitilariak goizean zehar Otxandioko kaleetan ibili ziren giroa jartzen. Puzgarriak eta tailerrak izan ziren txikientzat eta bertan pasa zuten goiza gurasoen begiradapean. Aldi berean, gero eta jende gehiago joan zen biltzen herriko plazaren bueltan jarritako artisauen azokan. 12:30ak iristerako hasi ziren Soinubilekoak kantu-poteoan. Ondoren, koadrilen arteko “herri-kirol-jolasek” Euskaraz Bizi Egunera bertaratu direnen artean giro bikaina sortu zuen. Horiek bukatzean, EHEko kideek ekitalditxoari ekin zioten.
Izan, egin eta eragiteko deia
Udaletxeko balkoitik hitz egin zuten eragile euskaltzaleko kideek. Hitza hartzen lehena Otxandioko EHEko eta Otxandioko Euskaldunon Amarauneko kide Mikel Ortiz de Zarate izan zen. Otxandioko udalak hartutako neurriek Carlos Urquijoren helegiteak ekarri dituztela salatu ondotik, herrian euskaraz bizitzeko dituzten oztopoak gainditzeko egiten ari diren lana azaldu zuen. Zera gogorarazi zien bertaratutakoei: “gutako bakoitzak hizkuntza asko izan ditzake; euskarak, gu baino ez”.
Jarraian EHEko Nestor Estebanek hartu zuen hitza. Lehenik eta behin, EHEk 35 urte hauetan Euskal Herri euskaldunaren eraikuntzan egindako lana goraipatu zuen. Hala ere, aurretik “lan mardula” dugula gogorarazi zuen. Salatu zuenez, “euskaldunok, oraindik ere, bigarren edo enegarren mailako herritarrak baikara geure herrian bertan, edo hala nahi gaituzte behintzat”. Horren erakusgarri, “ezin dugu euskaraz ikasi, ezin euskara bera ikasi eskolan, ezin euskaraz jardun medikuarekin, poliziarekin…”.
Egonean egoera onartu baino honi aurre egiteko deia egin zuen: “ez gara jaio menpeko izateko. Bagara nor, badugu zer bultzatu, indartu eta egin”. Horretarako, “herritarron gogoa, nahia, ahalmena da aldaketak eragiteko ezinbestezko gakoa”.
“Ukaezina zaiguna lortu eta onartezina dena geldiarazteko ordua” dela iritzita, bidea eginez egiten dela gogorarazi zuen. Adierazi zuenez, “autodeterminazio ariketa indibidual zein kolektiboa egin” eta “egin egin behar dugu, indarrak eta grinak batu, gogoak martxan jarri, euskaldunak ahaldundu eta herri euskalduna mugiarazi”.

500 lagunetik gorako herri bazkaria egin ostean, arratsaldean egunaz gozatzen jarraitu zuten. Gibelurdinek taldeak hasi zuen musika eta dantzaren tartea euren folk doinuekin. Urduri dantza taldekoek dantza erakustaldia egingo zuten eta segidan Batukotx batukadaren emanaldia hasi zen. Luhartzek erromeriaren eskaini zuen, eta, hauek bukatzean, Governors eta Gozategik kontzertua jo zuten.
Egunari bukaera emateko, DJ Elepuntok goizeko ordu txikiak arte jarri zuen musika Gaztetxean.
ehe2ehe3
ehe4
(argazki gehiago euskalherrianeuskaraz.eus web orrian)