jueves, 12 de marzo de 2015

EUSKALDUN BERRIAREKIN PAZIENTZIARIK EZ

Euskara ikasten ari direnak gogotsu daude, euren maila hobetu nahi dute eta horretarako inguruneak bilatu nahi dituzte. Euskaldunokin hitz egitean behin eta berriro saiatzen dira, baina pixkanaka doaz, pentsatuz eta mihiari apurka-apurka eraginez, akatsak eginez. Horrek gure pazientziarekin amaitzen du, ezin dugu gehiago eta erdaraz eginez konpontzen dugu edo esaldien gramatikan eta sintaxian etengabeko zuzenketak egiten dizkiegu.

Bideoa HEMEN

miércoles, 11 de marzo de 2015

OSPATU

Gero eta gauza gehiago ospatzen ditugu euskaraz, gaztelaniaren "celebrar" aditzaren kalko okerra eginez.

Halaxe da, bada! "Ospatu" aditzak gertaera, edo egun jakin bat, edo ekitaldi bereziren batez gogoratzea adierazten du, eta ez besterik.

Horregatik, kontuan hartu behar "eman" eta "egin" aditzak, ezta?

Bada, bai! Euskaraz bilerak "egin" egiten dira, eta ez "ospatu", edo "zelebratu"; baina, bestalde, jakina, urteurren eta gertakariak ospatu egiten dira, eta festak eta bilerak eginez sarri askotan.

Beraz, ea oker batzuk zuzentzen ditugun: "gobernuaren lehen 100 egunak ospatu"...

Bada, ez!: "gobernuaren lehen 100 egunak gogoratu", adibidez, bai.

"Ikastaro bat ospatu"... ez legoke ondo esana. "ikastaro bat egin", bai.
"Elizkizun polita ospatu"... "Elizkizun polita eman edo izan", esaterako.

Eta amaitzeko: "pilota- eta futbol-partidak ospatu"...
Pilota- eta futbol-partidak "jokatu" egiten dira.

+ "Ikastaro bat egin"
- "Ikastaro bat ospatu"

Ehulku/ EHU

LEHENENGO BERBEA EUSKARAZ

http://www.aldatutxipa.eus/euskara/bideoak/lehen-hitza-euskaraz

LEHENENGO BERBEA EUSKARAZ




KLIKATU HEMEN

BETIKO, BETIRAKO???


• Beti bezalako denborazko aditzondoen kasuan, tartean –ko dagoenean, aditzondoa + -ko egingo da: -Gaurko, biharko, etziko, luzaroko, eta abar.

• Horiek dira hobesten diren formak, eta ez betirako bezalakoak. 

Ariketak HEMEN

IZENZALEKERIA

Ekintza batzuk aipatzeko orduan, askotan atzizkien bidez aditzak zokoratu eta izen bihurtzen dira, ustezko hizkera jasoan. Gaizki daudela esaterik ez dago, baina euskaraz naturalagoa da aditzaz baliatzea.

Udalak parte hartuko du jaialdiaren antolakuntzan eta sarreren salmentan.
Udalak parte hartuko du jaialdia antolatzen eta sarrerak saltzen.

Debekatuta dago aparatu arriskutsuen instalakuntza eta erabilpena.
Debekatuta dago aparatu arriskutsuak instalatzea eta erabiltzea.

Sailburuak aurtengo proiektuen berehalako aurkezpena eskatu du.
Sailburuak aurtengo proiektuak berehala aurkezteko eskatu du.

Teknikariek hamaika ordu eman beharko dituzte zuzendaritza horretako agiri guztien eguneraketarako.
Teknikariek hamaika ordu eman beharko dituzte zuzendaritza horretako agiri guztiak eguneratzen.

Egunkaria, egunez egun



Gizonak tranbia hartzen du, egunkaria erosi eta besapean jarri ondoren.

Handik ordu betera jaisten da tranbiatik, egunkari bera beso beraren pean daramala.

Baina jadanik ez da egunkari bera; orain orri inprimatu pila bat besterik ez da, gizonak plazako banku batean abandonatzen duena.

Bankuan bakarrik gelditu eta berehala, orri inprimatu pila berriz ere egunkari bihurtzen da, harik eta mutiko batek ikusi, irakurri eta orri inprimatu pila bat bilakatuta uzten duen arte.

Bankuan bakarrik gelditu eta berehala, orri inprimatu pila berriz ere egunkari bihurtzen da, harik eta atso batek ikusi, irakurri eta orri inprimatu pila bat bila bilakatuta uzten duen arte.

Gero, etxera eramaten du, eta bidean, kilo erdi zerba gordetzeko erabiltzen du, horretarako baitira egunkariak metamorfosi kitzikagarri horien ondoren.

Julio Cortazar

martes, 10 de marzo de 2015

HILAK ETA EGUNAK (laburdurak)

Al. Astelehena
As. Asteartea
Az. Asteazkena
Og. Osteguna
Or. Ostirala
Lr. Larunbata
Ig. Igandea

***

Urt. Urtarrila
Ots. Otsaila
Mar. Martxoa
Api. Apirila
Mai. Maiatza
Eka. Ekaina
Uzt. Uztaila
Abu. Abuztua
Ira. Iraila
Urr. Urria
Aza. Azaroa
Abe. Abendua