jueves, 27 de noviembre de 2014
miércoles, 26 de noviembre de 2014
Laguna, adiskidetasuna, errespetua...
Lagunekin gorabeherak ditugu, baina dena barkatzen diegu..
Lagun on bat hori da, zu izaten uzten zaituena, zure alde on eta txarrekin...
ERDU ETA EGINGO DUGU BERBA....
Begira, sartu da maiatza,
Zabaldu du bere betazal urdina portuan.
Erdu, aspaldian ez dut zure berri izan,
Ikarati zabiltza, ito ditugun katakumeak bezala.
Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,
Atsegin izatearen balioaz,
Zalantzekin moldatu beharraz,
Barruan ditugun zuloak nola bete.
Erdu, sentitu goiza aurpegian,
Goibel gaudenean dena irizten zaigu ospel,
Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.
Denok gordetzen dugu betiko besteren alde ezkutu bat,
Dela sekretua, dela akatsa, dela keinua.
Erdu eta larrutuko ditugu irabazleak,
Zubitik jauzi egin geure buruaz barre.
Isilik begiratuko diegu portuko garabiei,
Elkarrekin isilik egotea baita
adiskidetasunaren frogarik behinena.
Erdu nirekin, herriz aldatu nahi dut,
Nire gorputz hau albo batera utzi
Eta maskor batean zurekin sartu,
Gure txikitasunarekin, mangolinoak bezala.
Erdu, zure zain nago,
Duela urtebete etendako istorioa jarraituko dugu,
Ibai ondoko urki zuriek uztai bat gehiago ez balute bezala.
Lagun on bat hori da, zu izaten uzten zaituena, zure alde on eta txarrekin...
ERDU ETA EGINGO DUGU BERBA....
Begira, sartu da maiatza,
Zabaldu du bere betazal urdina portuan.
Erdu, aspaldian ez dut zure berri izan,
Ikarati zabiltza, ito ditugun katakumeak bezala.
Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,
Atsegin izatearen balioaz,
Zalantzekin moldatu beharraz,
Barruan ditugun zuloak nola bete.
Erdu, sentitu goiza aurpegian,
Goibel gaudenean dena irizten zaigu ospel,
Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.
Denok gordetzen dugu betiko besteren alde ezkutu bat,
Dela sekretua, dela akatsa, dela keinua.
Erdu eta larrutuko ditugu irabazleak,
Zubitik jauzi egin geure buruaz barre.
Isilik begiratuko diegu portuko garabiei,
Elkarrekin isilik egotea baita
adiskidetasunaren frogarik behinena.
Erdu nirekin, herriz aldatu nahi dut,
Nire gorputz hau albo batera utzi
Eta maskor batean zurekin sartu,
Gure txikitasunarekin, mangolinoak bezala.
Erdu, zure zain nago,
Duela urtebete etendako istorioa jarraituko dugu,
Ibai ondoko urki zuriek uztai bat gehiago ez balute bezala.
NONDIK eta NON
EUSKARA HOBETZEN
Erdararen eraginez, sarri nahasten dira nondik eta non kasuak. Por preposizioa gaizki erabiltzen dugu.
Zer dago mendi horien atzetik?
Zer dago mendi horren atzean?
Asier Frantziatik dabil egunotan.
Asier Frantzian dabil egunotan.
Utzi hortik liburua!
Utzi hor liburua.
Hemendik al da azterketa?
Hemen al da azterketa?
Gaur kaletik ikusi zaitut.
Gaur kalean ikusi zaitut.
lunes, 24 de noviembre de 2014
domingo, 23 de noviembre de 2014
viernes, 21 de noviembre de 2014
Gaur Txanelan ikusitako
- Liburuko 13. or.-ko abestiak:
-Aberriaren mugak: Urbil eta Txomin Artola- karaokea
-Uso xuria: Imanol Larzabal, Pantxoa eta Peio.
-Behin betiko: Imanol Urbieta
-Guk euskaraz: Urko, Etxe eta Reincidentes
- Aroak PCC: JClic ariketak
- Mikel urdangarin: Munduari begiratzeko modu bat
- Euskararen Nazioarteko eguna: 2012 dantza, 2013, spot mundiala
- Haurrak ikas zazue abestia: Urtxintxa, Tolosa kantari, karaokea
- 19. or.-ko abestiak:
-Tiriki tauki: Gorka Knörr, Lourdes Iriondo, Oinutsik taldea,Barañaineko korala.
-Agur Zuberoa: Etxahun Iruri, Takolo, Pirritx eta Porrotx, Laudioko institutua
-Bizkaia Maite: Benito Lertxundi, Napoka Iriak, Ainhoa Arteta, Jokaldi.
-Araba oi Araba: Gorka Knörr
-Bagare: Gontzal Mendibil, Gontzal Mendibil eta Xeberri remix,Nahixan
-Bizkaia, Gipuzkoa eta Xiberoa: Etxahun Iruri.
-Erribera: Letra. Benito Lertxundi, bideoa, Euskal Herria Bilbon Kantari,dantza, Baionan kantuz, 'Erribera' reggaeton, San Ferminetan.
jueves, 20 de noviembre de 2014
GATIBUREN BIDEOKLIPAN PARTE HARTZEKO!!
"Euritan dantzan" abestiaren bideoklipean parte hartu nahi al duzu?
Bihar ostirala, taldearen eszenak grabatuko ditugu, eta dantzan ari den publikoa behar dugu.
Parte hartu nahi duzuenok etor zaitezte bihar 12:30etan Bilboko Udal-Lantegiak eraikinera, Basurtun. Sabino Arana eta Novia Salcedo kaleen artean kokatuta dagoena.
Garrantzitsua: eskuoihala, aldatzeko arropa eta dantzan egiteko gogoak ekartzea
Bihar arte eta eskerrik asko aldez aurretik!
Bihar ostirala, taldearen eszenak grabatuko ditugu, eta dantzan ari den publikoa behar dugu.
Parte hartu nahi duzuenok etor zaitezte bihar 12:30etan Bilboko Udal-Lantegiak eraikinera, Basurtun. Sabino Arana eta Novia Salcedo kaleen artean kokatuta dagoena.
Garrantzitsua: eskuoihala, aldatzeko arropa eta dantzan egiteko gogoak ekartzea
Bihar arte eta eskerrik asko aldez aurretik!
miércoles, 19 de noviembre de 2014
Haizea eta Izaroren bloga
Hona hemen gure eskolako bi ikasleek sortu duten bloga:
Haizea eta Izaroren bloga
Bertan bideoak, abestiak, argazkiak... eta beraientzat interesgarriak diren gauzak txertatuko dituzte. Etiketak ipintzea falta zaizue.
Lan bikaina!!
Haizea eta Izaroren bloga
Bertan bideoak, abestiak, argazkiak... eta beraientzat interesgarriak diren gauzak txertatuko dituzte. Etiketak ipintzea falta zaizue.
Lan bikaina!!
Talato Zeina Zongo eta Carama Mohamed, euskaldun berriak
Euskaldun berri batzuei buruzko bideo interesgarria. Joseba Ibarra kultur arteko hezkuntza arduradunak gaztetxo etorkinak nola euskalduntzen diren azaldu du. Saharako Carama Mohamed eta Burkina Fasoko Talato Zeina Zongo gazteak euskaldun berriak dira.
Talato Zeina Zongo eta Carama Mohamed, euskaldun berriak
Talato Zeina Zongo eta Carama Mohamed, euskaldun berriak
martes, 18 de noviembre de 2014
ORDUAK adierazteko esapideak
HIRU-HIRURAK
Ordu zehatza (puntu-puntuan) dela adierazteko, errepikapenaz baliatzen gara:
Une honetan HIRU-HIRUrak dira.
ZAZPI-ZAZPIetan egon behar dugu han.
Hirurak JOTA, PASEAK, PASATA, PASATXO
Esaten den ordutik minuturen bat pasa dela adierazteko erabiltzen dira:
Zer ordu da? Hirurak JOTA (paseak, pasata, pasatxo).
Zer ordu da? Zortzi eta erdiak JOTA (paseak, pasata, pasatxo).
Dagoeneko, ordu bata PASEA da.
Hirurak JOTZEKO, AIREAN
Ordua izateko denbora gutxi falta dela adierazi nahi dugunean erabiltzen dira:
Hirurak JOTZEKO daude.
Zer ordu da? Zazpiak AIREAN.
Hirurak INGURU
Gutxi gorabeherako ordua adierazteko, INGURU erabili ohi da:
Zer ordu da? Zazpi eta erdiak INGURU dira.
Zer ordu da? Ez dut erlojurik, baina seiak INGURU izango dira.
Zer orduTAN etorriko zara? Zazpi eta erdiak inguruAN.
Zazpiak ALDERA
Gutxi gorabeherako ordua adierazteko ere erabiltzen da:
Laurak ALDERA pasako gara; beraz, prest egon.
Hamaikak ALDERA hasiko da jaialdia.
Euskal Gramatika Osoa Ilari Zubiri eta Entzi Zubiri
SAN MARTIN
Zemendiaren 11an ospatzen da San Martin, eta herri egutegian txarria hilteko sasoiaren hasiera da, orduan hasi eta Gabon bueltara arte.
Nekazarien munduan oin dala urte batzuk arte Euskal Herriko etxe eta familiarik gehienetan txarria hiltea usua izan da. Busturian esaera hau erabilten eben baten bat etxe onera ezkontzen dala esateko: txarria hilten daben lekura ezkondu da.
Txarria hilten danean auzoko, senitarteko eta urtean zehar zerbitzuren bat eskaintzen deutsenei (abadea, medikua, maisu-maistra...) odolosteak eta txarriaren beste gorputz atalak emoten jakez. Holan, batzuen eta besteen artean trukea egiten da. Hori oinarri hartuta, Bizkaian badago esaera bat: odolosteak ordeaz. Horrek esan gura dau, norberak zer egin (ona zein txarra), besteek be haxe egingo deuskuela.
Errefrauak:
1.- Zemendien San Martinek orio za(ra)giek aurretik zein atzetik botaten dauz.
2.- Negu ona izateko, San Martinetako hiru aldiz elurra egin behar du.
3.- Egiazko negua, San Martinetan hasten.
4.- San Martin zerekin, San Roman harekin eta Santa Katalina berarekin.
5.- San Martin, biharrak biharra eragin.
6.- San Martin logizu, ondoko urtea garizu.
7.- San Martin, negua atzetik edo aurretik, gehienean bietik.
8.- San Martin uda, uda ttiki.
9.- Horreri ere etorko zaio bere San Martin.
10.- San Martinetako baratxuriak egin.
11.- San Martinez hasten da negua.
12.- San Simon ta Juda zerekin, san Martin harekin.
13.- Txarri guztieri heltzen jake San Martin eguna.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)