Zemendiaren 11an ospatzen da San Martin, eta herri egutegian txarria hilteko sasoiaren hasiera da, orduan hasi eta Gabon bueltara arte.
Nekazarien munduan oin dala urte batzuk arte Euskal Herriko etxe eta familiarik gehienetan txarria hiltea usua izan da. Busturian esaera hau erabilten eben baten bat etxe onera ezkontzen dala esateko: txarria hilten daben lekura ezkondu da.
Txarria hilten danean auzoko, senitarteko eta urtean zehar zerbitzuren bat eskaintzen deutsenei (abadea, medikua, maisu-maistra...) odolosteak eta txarriaren beste gorputz atalak emoten jakez. Holan, batzuen eta besteen artean trukea egiten da. Hori oinarri hartuta, Bizkaian badago esaera bat: odolosteak ordeaz. Horrek esan gura dau, norberak zer egin (ona zein txarra), besteek be haxe egingo deuskuela.
Errefrauak:
1.- Zemendien San Martinek orio za(ra)giek aurretik zein atzetik botaten dauz.
2.- Negu ona izateko, San Martinetako hiru aldiz elurra egin behar du.
3.- Egiazko negua, San Martinetan hasten.
4.- San Martin zerekin, San Roman harekin eta Santa Katalina berarekin.
5.- San Martin, biharrak biharra eragin.
6.- San Martin logizu, ondoko urtea garizu.
7.- San Martin, negua atzetik edo aurretik, gehienean bietik.
8.- San Martin uda, uda ttiki.
9.- Horreri ere etorko zaio bere San Martin.
10.- San Martinetako baratxuriak egin.
11.- San Martinez hasten da negua.
12.- San Simon ta Juda zerekin, san Martin harekin.
13.- Txarri guztieri heltzen jake San Martin eguna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario