martes, 18 de noviembre de 2014

ORDUAK adierazteko esapideak

HIRU-HIRURAK
Ordu zehatza (puntu-puntuan) dela adierazteko, errepikapenaz baliatzen gara:
Une honetan HIRU-HIRUrak dira.
ZAZPI-ZAZPIetan egon behar dugu han.

Hirurak JOTA, PASEAK, PASATA, PASATXO
Esaten den ordutik minuturen bat pasa dela adierazteko erabiltzen dira:
Zer ordu da? Hirurak JOTA (paseak, pasata, pasatxo).
Zer ordu da? Zortzi eta erdiak JOTA (paseak, pasata, pasatxo).
Dagoeneko, ordu bata PASEA da.

Hirurak JOTZEKO, AIREAN
Ordua izateko denbora gutxi falta dela adierazi nahi dugunean erabiltzen dira:
Hirurak JOTZEKO daude.
Zer ordu da? Zazpiak AIREAN.

Hirurak INGURU
Gutxi gorabeherako ordua adierazteko, INGURU erabili ohi da:
Zer ordu da? Zazpi eta erdiak INGURU dira.
Zer ordu da? Ez dut erlojurik, baina seiak INGURU izango dira.
Zer orduTAN etorriko zara? Zazpi eta erdiak inguruAN.

Zazpiak ALDERA
Gutxi gorabeherako ordua adierazteko ere erabiltzen da:
Laurak ALDERA pasako gara; beraz, prest egon.
Hamaikak ALDERA hasiko da jaialdia.

Euskal Gramatika Osoa Ilari Zubiri eta Entzi Zubiri

No hay comentarios:

Publicar un comentario