ZEMENDIA (AZAROA, HAZILA)
Azaro, azaro, erein eta itxaro.
Azaro euritsu, urte garitsu.
Hazila hotz, negu hotz, hazila bero, negua bero.
Hazileko ortzia, neguko eguzkia.
“Ez dut uste egoki aukeratu danik izen hau. Hillea gauza bat dugu eta aroa beste bat. Bide hau hartuz, Uztaroa, Orraroa, Erearoa etb. Ere izan zitezkeen. Baina aro hitza ez da hilleei ondo lotzen zaien hitza. Hazila izan behar zuela uste dut. Edo Azila.
Sartaldean Semendi izena dugu, oraintsu arte sarri ibilia. Erromatarren [Sementer] (sementera) izenetik sortua.
Gogoan izan behar dugu, alekiak (garia, garagarra eta oloa) ereitekogaraia dala honako hau eta hillebete baino luzeagoa izaten zala azaroa. Urriaren azkenak eta Abendu zati bat ere horretan barruko izaten zirela.”
Kapanaga, Bittor: Euskara erro eta gara. 1978.
No hay comentarios:
Publicar un comentario