miércoles, 29 de abril de 2015

ESKU BETE / ASTEBETE

Denbora-izen bati BETE erantsiz, iraupena adierazten duten zenbait hitz egiten dira: ordubete, astebete, hilabete, urtebete.

Beste neurri batzuetan, berriz, hitzari itsasi gabe doa: esku bete intxaur, metro beteko olatuak.
Astebete modukoek ez dute zenbatzailerik hartzen, -bete horrek bat esan nahi baitu:  

Astebete eman du kanpoan
Astebete bat eman du kanpoan

Bi urte beharko ditu ikasketak amaitzeko
Bi urtebete beharko ditu ikasketak amaitzeko

Desberdina da hilabete hitzaren kasua. Hizkera batzuetan hilen ordez hilabete erabiltzen da (datorren hilean, eta datorren hilabetean).

Ondorioz, erabil dezakegu bat:

Hilabete egon naiz gaixorik.  Hilabete bat egon naiz gaixorik

Euskal Gramatika Osoa. Ilari Zubiri/Entzi Zubiri

Mikel urdangarin -gaur gurutzatu gara-.wmv



Nagusiekiko errespetua. Gure aiton-amonak ZAINDU behar ditugu.

lunes, 27 de abril de 2015

Maite zaitut t'estimo mol (Pirritx eta Porrotx eta Lax'n'busto)

Lagunak (Betagarri-Pirritx, Porrotx eta Mari Motots)

Euskal Eskola Publikoaren Jaia 2015 SPOT

BIZITZA OSORAKO / GAZTELANIAZ TXARTO

2015/04/24, barikua
Egun on, GDKO:

BIZITZA OSORAKO IKASLE

“Litekeen hiztunik onenak ere ezin du hizkuntza mendean hartu bere osoan, eta ez dago ikasita jaiotakorik: hizkuntzarekin dugun tratua ikaslearena da gure bizitzako betiko guztian. Alegia, beti ari garela trebatzen: «nik euskara dakit» esatea hiperbole bat da esaldiaren zentzu betean, baina lasai, akats eta estropezurik gabe ez ginateke hizkuntzadun. Ikaragarri dakienak ere gutxi daki, eta are gutxiago daki ahaztu bazaio nola iritsi zen dakientxoa ikastera eta ez badu ikusten zein urruti dagoen hizkuntzak eman liezaiokeen demendrena ere jakitetik”

Angel Lertxundi. erabili.eus

GAZTELANIAZ TXARTO…

Gaztelaniaz ondo idatziko bagenu, askotan ez genituzke euskaraz akatsak egingo. Gaztelaniaz gaizki dauden formak, euskaraz ere antzera itzuli nahian, gaizki egiten ditugu.

Nahiz eta okerra izan, askotan ikusten ditugu horrelako esaldiak, eta inork ez digu esaten ez direla egokiak…

Les envío esta carta agradeciéndoles el interés demostrado y solicitándoles un informe exhaustivo sobre la empresa Tyka.

…horregatik itzultzen ditugu era honetan:

Gutun hau bidaltzen dizuet erakutsi duzuen interesa eskertuz eta Tyka enpresari buruzko txosten zehatza eskatuz.

Hau litzateke modu egokia:

Gutun honen bidez eskertu nahi dizuet erakutsi duzuen interesa eta, bidenabar, txosten zehatza eskatu Tyka enpresari buruz.

viernes, 24 de abril de 2015

Tolerantzia (laburmetraia)

ERDARAREN ERAGINA

Maiz, erdararen eraginez, milakoaren atzean jarri behar den ETA ez da jartzen. Hona hemen erabilera oker horren zenbait adibide:

Mila bederatziehun euro.
Mila ETA bederatziehun euro.

Hiru mila bostehun kilometro.
Hiru mila ETA bostehun kilometro.

Bi mila hamabi urte.
Bi mila ETA hamabi urte

Beste batzuetan, ordea, ETA behar ez den lekuan jartzen da. Adibidez:

Mila ETA zazpiehun eta hogei.
Mila zazpiehun ETA hogei.

Simpsondarren Springfield, euskaldun baten omenez sortutako hiria

Horrela esan du EiTB-k, “The Simpsons” bizi diren Springfield hiri asmatuak euskaldun abenturazale batean duela oinarria.
Matt Groening marrazkilariak orain hogeita bost urte luze sortu zituen “The Simpsons” marrazki bizidunak AEB-etan. Mundu osoan ezin mirestuagoa den familia Springfield-en bizi da, Jedebiah Springfield zenaren omenez sortutako hirian.
Simpsondarren Springfield, euskaldun baten omenez sortutako hiria
Jedebiah pertsonaia zein Springfield hiria asmakizun hutsa badira ere, eta marrazkien sortzaileek beraiek onartu dutenez, euskal jatorrizko kolono batean oinarritua ei dago abenturazalea, Jedebiah Smith izenekoan.
Smith XIX. Mende hasieran New York-en jaiotako esploratzaile, ehiztari, kartografo eta larru merkataria ei zen, XVII. mendean Ameriketara egin zuen Thomas Bascom-en ilobaren iloba; Ipar Euskal Herriko higanota zen Bascom (“Basque”-tik datorkion abizena).
Euskal arbasoak zituen Smith lehen gizon zuria izan bide zen AEB-etako mendebaldea kolonizatzeko beharrezkoak ziren zenbait bide aurkitzen, eta grizzly hartz ikaragarri batekin hil ala biziko borroka izan zuelako da ezaguna; Jedebiah Springfield-ek marrazki bizidunetan bezala. Gizona larri zauritu zuen  piztiak baina bizirik atera zen enkontrutik. Gazte hil zen hala ere, 35 urte zituela, komantxeen eraso batean.
“The Simpsons”-ek izan ditu Euskal Herriarekin keinu gehiago ere, azken hogeita bost urte hauetan.
Esaterako, atal batean Frank Gehry arkitektoa agertu eta honek eraiki zuen Guggenheim museoari aipamena egiten zaio. Kirolari dagokionez, Homer Simpson-ek soka-tira taldea osatzen du zentral nuklearreko lankideekin, eta beraien nagusi ankerrak, Burns jaunak, bikain jokatzen du zestaz beste atal batean; Jai Alai jokalaria da. Familiak Euskal Herrira bisita ere egiten du, zer eta Iruñeko San ferminetara. Zapia lepoan eta gerriko gorria soinean, historiako entzierrorik laburrenean parte hartzen du boskoteak (minutu erdi eskas)… eta zezenek Homer zauritzen dute, prefosta!

MEMORIA

http://zuzeu.com/blogak/jauzia/memoria/
FullSizeRender
Badu momentu bat jada buruan bueltaka ideia bat dudala, bete arte pakerik ematen ez duten ideia horietako bat. Zuri buruz idazteko ideia sinplea. Anonimotasunetik, zure izena aipatu gabe, argitan egotea ez zaizulako gustatzen, gaurkoan ibilbide bat beste hainbesteren artean hitz batzuekin jantzi nahi dut. 62 udaberri, uda, negu ta udazken pasa dira jada. Bakoitzari berea eman diozu. Lehengoan oroitu nintzen zutaz ta geroztik buruan zaitut bueltaka, ezin asetu, hitzak jarri arte, paperean finkatu arte. Ariketa hau ez zait gustatzen ez dudalako ongi harrapatzen zer den nirea ta zer den gurea. Hala ere garrantzitsua iduritzen zait, egin beharrekoa, betebeharra. Gogoratzen naiz pareta horrek zuen 3 zentimetroko zulo bakarretik entzundako historio guziak, anekdota ta kantuak. Batek baino gehiagok maiz errana dizu liburu bat idazteko. Memoria lantzen den atala delako, herriarena irabazten da. Nora goazen jakiteko jakin behar da nondik gatozen, errepikatzen zenidan maiz. Ta ni entzun ta entzun. Azken berrogeita hamar urte hauek ezagutu dituzu, urrunetik edo hurbiletik, memoria bizia. Esplikatu didazu nola herria eta euskara desagertarazten saiatu ziren, desfileak hemendik debekuak handik. Baina bazineten bai banda ederra, itsaskumeak ta beste.
FullSizeRender-2
Badakit momentu tristeak, bortitzak, bukaezinak, latzak…esaldi bakar batekin esplikatuko dituzula beti, « gogorra zen ». Pentsatzen dut ere, publikoki, bizitako guziaz ez duzula inoiz ere hitz bat erran nahiko, zure izenean ez duzula hitzegingo inoiz. Beraz nik hitzegingo dizut. Eta bai, horretarako ere gaude gazteak zuek zaharrak behar denean mugiarazteko. Zuen historia idatzi beharra dago, ahantzi ez dezagun, detaile bakoitzak, momentu guziak, sentimenduak. Badakit urte luze eta luzetako lana izango dela, erdi itxi, erdi ireki, ahantzi edo ezabatu nahi diren zauriak izan daitezkeela, baina eginbeharrekoa. Akatsetatik ikas dezagun, herri gisa memoria ez dezagun berriz gal. Egiazko memoria ez baita sinetsiarazi nahi izan diguten bezala datekin, ministeriozko liburutan idazten dena. Memoria pertsonek egiten dutelako, ahotik belarrira, batetik bestera, norberak bere parte sentitzen duena. Ariketa arautzen duen lege bat dago bakarrik, zer den norberarena eta zer den herriarena. Noiz jarri behar diren hitzak eta noiz isiltasunaz gozatu behar den. Ariketa zaila baina ezinbestekoa dela uste dut.

Euskararen alde egiteko deia egin dute Euskaraz Bizi Egunean

Euskararen alde egiteko grinaz, euskaltzale ugari bildu ziren larunbatean Otxandion.
ehe1
Euskararen alde egotetik euskararen alde egiteko tenorean, euskaltzale andana bildu zen Euskaraz Bizi Egunean Otxandion. Mendi irteera, gaiteroak, trikitilariak, txistulariak, herri kirolak, ekitaldia, herri bazkaria, kale animazioa… festa eta aldarrikapena uztartuz, euskaraz bizitzeko herri gogoa erakutsi zuten bertaratutakoek.
Sei txupina aireratuz, goizeko 11:00ak pasatxo ekin zioten VI. Euskaraz Bizi Egunari. Izan ziren egunari lehenago ekin diotenak, goizeko 09:00etarako Mirugain mendi-taldeko deialdiari erantzunez hainbat lagunek ibilaldia egin baitzuten Bizkaiko txoko eder honetan barna.
11:00etatik aurrera ez zen aspertzeko betarik izan. Gaiteroak, txistulariak eta trikitilariak goizean zehar Otxandioko kaleetan ibili ziren giroa jartzen. Puzgarriak eta tailerrak izan ziren txikientzat eta bertan pasa zuten goiza gurasoen begiradapean. Aldi berean, gero eta jende gehiago joan zen biltzen herriko plazaren bueltan jarritako artisauen azokan. 12:30ak iristerako hasi ziren Soinubilekoak kantu-poteoan. Ondoren, koadrilen arteko “herri-kirol-jolasek” Euskaraz Bizi Egunera bertaratu direnen artean giro bikaina sortu zuen. Horiek bukatzean, EHEko kideek ekitalditxoari ekin zioten.
Izan, egin eta eragiteko deia
Udaletxeko balkoitik hitz egin zuten eragile euskaltzaleko kideek. Hitza hartzen lehena Otxandioko EHEko eta Otxandioko Euskaldunon Amarauneko kide Mikel Ortiz de Zarate izan zen. Otxandioko udalak hartutako neurriek Carlos Urquijoren helegiteak ekarri dituztela salatu ondotik, herrian euskaraz bizitzeko dituzten oztopoak gainditzeko egiten ari diren lana azaldu zuen. Zera gogorarazi zien bertaratutakoei: “gutako bakoitzak hizkuntza asko izan ditzake; euskarak, gu baino ez”.
Jarraian EHEko Nestor Estebanek hartu zuen hitza. Lehenik eta behin, EHEk 35 urte hauetan Euskal Herri euskaldunaren eraikuntzan egindako lana goraipatu zuen. Hala ere, aurretik “lan mardula” dugula gogorarazi zuen. Salatu zuenez, “euskaldunok, oraindik ere, bigarren edo enegarren mailako herritarrak baikara geure herrian bertan, edo hala nahi gaituzte behintzat”. Horren erakusgarri, “ezin dugu euskaraz ikasi, ezin euskara bera ikasi eskolan, ezin euskaraz jardun medikuarekin, poliziarekin…”.
Egonean egoera onartu baino honi aurre egiteko deia egin zuen: “ez gara jaio menpeko izateko. Bagara nor, badugu zer bultzatu, indartu eta egin”. Horretarako, “herritarron gogoa, nahia, ahalmena da aldaketak eragiteko ezinbestezko gakoa”.
“Ukaezina zaiguna lortu eta onartezina dena geldiarazteko ordua” dela iritzita, bidea eginez egiten dela gogorarazi zuen. Adierazi zuenez, “autodeterminazio ariketa indibidual zein kolektiboa egin” eta “egin egin behar dugu, indarrak eta grinak batu, gogoak martxan jarri, euskaldunak ahaldundu eta herri euskalduna mugiarazi”.

500 lagunetik gorako herri bazkaria egin ostean, arratsaldean egunaz gozatzen jarraitu zuten. Gibelurdinek taldeak hasi zuen musika eta dantzaren tartea euren folk doinuekin. Urduri dantza taldekoek dantza erakustaldia egingo zuten eta segidan Batukotx batukadaren emanaldia hasi zen. Luhartzek erromeriaren eskaini zuen, eta, hauek bukatzean, Governors eta Gozategik kontzertua jo zuten.
Egunari bukaera emateko, DJ Elepuntok goizeko ordu txikiak arte jarri zuen musika Gaztetxean.
ehe2ehe3
ehe4
(argazki gehiago euskalherrianeuskaraz.eus web orrian)

IRUZKINA

Literatura


Aspaldiko literatura-irakasle batek negar egin zuen gu ikasleon aurrean, institutuan ikasleren batek liburu batzuk lapurtu zituztela jakin zuenean. Ez liburu horiek bereak zirelako edo aparteko maitasuna zielako, ezpada ikasleren batek literaturan interesa bide zuelako.

IRUZKINA OSORIK IRAKURTZEKO KLIKATU HEMEN

ORDINALEN ETA BANATZAILEEN IDAZKERA

1) Ordinaletan garren ahoskatzen den bakoitzean puntua jarriko dugu haren ordainean: Atano X.arekin, XX. mendean, 12. mendean.

2) Oso-osorik letraz idazteko orduan arazoak sor ditzaketen ordinalek honela egiten dute: hogeita batgarrenhirurogeita batgarren.Hala ere, bosgarren, hogeita bosgarrenhirurogeita hamabosgarren,eta abar idatziko da.

21. gelditu da atzoko lasterketan EDO Hogeita batgarren gelditu da atzoko lasterketan
5.ena naiz lan-poltsetako zerrendan EDO Bosgarrena naiz lan-poltsetako zerrendan

Kontuz honekin! Amaieran bost daukaten zenbaki guztiek –garren atzizkia hartzean, amaierako T hori galtzen dute.

ZenbaTgarren gelditu zara lasterketan?
BosTgarren gelditu naiz
Bosgarren gelditu naiz 

3) Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira: bana, bosna, ehuna, mila bana, zenbanaeta abar. Hauen aldaerak ere (borzna) berdin idatziko dira.

Kontuz hauekin! Bana erabiltzean, aditza singularrean jarriko dugu:
Jon eta Anek liburu baNA erosi DITUZTE
Jon eta Anek liburu baNA erosi DUTE

-NA atzizkia mila eta milioirekin: aurreko zenbatzaileari erantsiko diogu
Hamar milaNA pezeta dauzkagu
HamarNA mila pezeta dauzkagu

Bost milioiNA eman dizkigute
BosNA milioi eman dizkigute

jueves, 23 de abril de 2015

#selfieIKT kanpaina: Euskaldunon komunikabideekiko harremana ikertzeko

Euskaldunok komunikabideekiko dugun harremana ulertzeko ikerketa #selfieIKTtraolarekin abiatu dute EHU, MU eta DUko hiru ikerlarik, Hekimen elkartearekin elkarlanean.
#selfieIKT kanpaina
Xabier Landabidea (DU), Gorka Salces (EHU) eta Koldo Diaz Bizkarguenaga (MU) ikerlariak audientzia ikerketa kualitatiboak egiteko proposamena lantzen ari dira euskal hedabideen elkartearekin, eta ikerketa horren lehen urrats gisa abiatu dute, aste honetan bertan, #selfieIKT kanpaina, kanpaina berritzaile eta irudimentsua.
Euskarazko komunikabideen kontsumoa asko aldatu dela begi bistakoa da, eta aldatzen jarraitzen du oraindik ere. Hori dela eta, 2014an, eta Behategirako lortutako diru laguntza bati esker, “Euskarazko komunikabideen kontsumoa eta internet” ikerketa abiatu zuten hiru ikerlariek, Hekimen elkartearekin elkarlanean.
Ikerlarion ustez, Interneten agerpen eta garapenak hartzaile/kontsumitzaile/erabiltzaileen ohitura eta esperientzietan eragin ukaezina izan du, eta egun, euskarazko komunikabideen kontsumoa eta kontsumitzaileak ulertzeko “hurbilketa modu berriak” saiatu behar ditugu ezinbestean.
Horretarako, eta ikerketaren lehen urrats esperimental bezala, norberaren eta ingurukoen komunikabideekiko harremana eta hedabideen kontsumoa erretratatzeko eskatu diote twitterrreko euskal komunitateari, #selfieIKT kanpainaren bidez, “selfie katea” sortzeko asmoz.
Honako hauek dira kanpainan parte hartzeko arauak:
1. Norberak edo ingurukoek Informazio eta Komunikazioaren Teknologia (IKT)-ekin duen harremana deskribatzea da helburua. (Mezuak umorezkoak ere izan daitezke).
2. Argazki, bideo, irudi, pantaila-argazki, testu idatzi edo beste edozein formato bidali daiteke.
3. Twitter bidez jasoko dira selfie edo ussie edo theysie hauek #selfieIKT traolarekin
Dagoeneko hainbat txiolarik haien mezuak helarazi dizkigute. Besteak beste, hauxek:
@EuskalSM (https://twitter.com/EuskalSM/status/589020831742832640)
@Txapisotegi (https://twitter.com/Txapisotegi/status/589060507941920768)
@joxe (https://twitter.com/joxe/status/590039821537542144)
Hurrengo pausua adin, bizi-toki zein Interneteko erabilera ezberdinak dituzten pertsonekin sakoneko elkarrizketak burutzea izango da: Internet aroko euskal gizartearen hedabideen kontsumo motak ezagutzeko eta sakontzeko, hain zuzen ere. Beraz, hasi berri den ikerketa berritzaile honi laguntza eskaini nahi badiozu, badakizu, #selfieIKT bat bidali eta ikerketa honen berri zure senide eta lagunen artean aditzera eman.
Zu baitzara ikerketa honen protagonista.

Hekimen
EUSKAL HEDABIDEEN ELKARTEA

Paco de Lucíaren irakaslea, ijitoa eta nafarra

http://zuzeu.eus/2015/04/21/paco-de-luciaren-irakasle-nafarra-edo-euskal-ijitorik-unibertsalena/

Munduko ondare izendatutako flamenkoakarrakasta itzela du mundu osoan egun, eta ez da harritzekoa AEB-etako edo Japoniako aretorik sonatuenetan dantzari eta musikari flamenkoen emanaldiek publikoa guztiz erotzea. Guztietan aitzindari izan ziren Carmen Amaya eta Sabicas. Bartzelonakoa zen Amaya `bailaorea´ (ijito katalana), eta Iruñekoa zen Sabicas`tocaorea´; Paco de Lucíaren irakaslea, ijitoa eta nafarra.
1912an Iruñean (Mañueta kaleko 7. zenbakian) jaio zen Agustín Castellón Campos, “Sabicas”, eta AEB-etako New York hirian hil zen 1990eko apirilaren 14an, hirurogeita zortzi urte zituela. Baziren hamarkada batzuk AEB-etan bertan bizi zela, baina hiltzean jaioterrira bueltatzeko nahia adierazia utzi bide zuen zendu aurretik, bizitza osoan “iruindar motxaile” izateaz harro agertu zen artistak.
Mundu osoan zehar flamenkoaren izar nagusienetakoa izan eta, adituek diotenez, dirutzak irabazi bazituen ere, hilotza lekualdatzeaz Nafarroako Gobernuak kargutu behar izan ei zuen, familia sosik gabe zegoela-eta. Apirilaren 20an ehortzi zuten Iruñeko San José hilerrian; justu gaur hogeita bost urte.
 (Laburpena)

Sabicas, Agustín Castellón Campos jaio zen Iruñean, 1912an. Gitarra jotzen bere kabuz ikasi zuen, ume kozkorra baino ez zela. Jendaurrean zazpi edo zortzi urte baino ez zituela jo zuen aurrenekoz, non eta Gayarre antzokian. Adituek diotenez, txiki txikitatik moldeak apurtu zituen (gitarra) flamenkoan.
Euskal Herria atzean utzi zuen agudo, jada El Niño de las Habicas deitzen zuten mutikoak, hamar urte zituenerako Madrilen zegoen-eta. Villa Rosa tablao-an ohiko artista bihurtu zen, baita Bartzelonako Opera Flamenca-n ere. Hogeiko hamarkada atzean utzita, 1930etik aurrera flamenkoaren garaiko izenik dirdiratsuen ondoan izan zen tocaor gisa lanean: La Niña de los Peines, Estrellita Castro, Imperio Argentina, Angelillo, Juanito Valderrama, Niño de Utrera…

«Hein batean gitarraren aitzindaria izan zen Sabicas. Zezen plazetan jendaurrean jo zuen lehena, berrikuntzak egin zituen lehena, gitarra bakarlariak egun duen garrantzia izatea lortu zuena». (Juanito Valderrama)

Espainiako Gerra Zibiletik ihesi Hego Amerikara jo zuen Sabicas-ek -gauez Pirineoetan zehar erromes bidetik Ipar Euskal Herrira joanda-, Argentinara aurrena, eta sekulako arrakasta erdietsi zuen Carmen Amaya tablao-ko basapiztiarekin batera. Bi maisu hauei esker, flamenkoa oihartzuna lortzen hasi zen munduan zehar. 1942an New York hiriko Carnegie Hall entzutetsura heldu ziren, eta laudorioak jaso zituzten. 50eko hamarkadaren erdialdetik aurrera AEB-etako hiritzarra izango du ijito nafarrak bizileku.
Paco de Lucíaren irakaslea, ijitoa eta nafarra1959an New York hiriko Town Hall aretoan bakarka jo zuen Sabicas-ek; adituen aburuz historiako lehen (bakarkako) emanaldia ordura arte dantzariak laguntzea beste eginbeharrik ez zuen gitarra flamenkoarentzat. Musika tresna bera, gitarra flamenkoa, garrantzia hartzen hasten da, beste ezeren laguntza beharrik gabe.
Sabicas-ek urte mordoa eman zuen Ameriketatik irten gabe, hegaz egiteari beldurra zion-eta. Baina 60ko hamarkadatik aurrera bere eragina itzela da ondorengo gitarra joleetan, bere diskografia oparoa mundu osoan zehar zabaltzen da-eta (estudioko 40 lanetik gora grabatu zituen); gitarra jotzeko modu berri bat aditzen du askok Sabicas-engan. 1963an, eta adituen esanekin jarraitzen dugu, “gitarra flamenkoa betirako aldatuko duen enkontrua gertatzen da; Paco de Lucía eta Sabicas-ek elkar ezagutuko dute New York hirian”.

«Sekula entzun gabea nuen soinu aratza eta abiadura ezagutu nuen Sabicas-ekin; jotzeko modu ezberdin bat. Handik aurrera, bere jotzeko modua gehitu nuen nire ikaskuntzara, eta moldatu, neure egiteko». (Paco de Lucía)

Hiru hamarkadaren buruan, hegazkina hartzera ausartu eta Asiara (Japonia) zein Europara (Espainia) jotzen du Sabicas-ek, baina ez du berriro Iruñea zapalduko 1982ko San Ferminak arte. Jaioterria atzean utzi eta kasik 50 urtera, hiriak Urrezko Domina eskaini eta Gayarre antzokian omendu zuen Sabicas; Naranjito de Triana eta Pepe Habichuelarekin jo zuen bertan -gero, maisua hil eta urte batzuetara, Sabicas Nazioarteko Jaialdia ospatu zen Iruñean, 2008an, gitarra flamenkoari eskainia-.
Euskal Herriaren beste lagun handi batek, Enrique Morente maisuak, izugarri miresten ei zuen nafarrarekin “Morente-Sabicas. Nueva York/Granada” lana grabatzen du 1989an, hil aurreko azkena. Urte berean, bizileku aukeratu zuen hiriko Carnegie Hall-en omentzen dute ijito nafarra; Paco de Lucía eta Morente bera ditu ondoan Sabicas zaharrak. 1990eko apirilaren 14an, eta azken 30 urteak bertan bizi ostean, New York hirian hil zen, Bronx-eko ospitale batean.

«Hogei urte ziren ezagutzen nuela. Lagundu izan zidan cante jondo-an, klasikoan; historiarako gelditzea nahi nuen, biharko gitarristentzako irakaspen gisara. Berarekin grabatzearekin obsesionatuta nenbilen». (Enrique Morente)

(Biografia)
“Las habas, las habas, las habicas” esaten ei zion amak txikitan, baba gordinak jatea gustuko zuela-eta; hortik ei datorkio ezizena, Sabicas.
Gurasoek 17 pezeta ordainduta erosi zioten lehen gitarra. Autodidakta bazen ere, bi eragin onartzen zituen; Ramon Montoya osabarekin ildo klasikoa ikasi ei zuen (esku ezkerra eta arpegioak) eta Niño de Huelvarengandik ildo ijitoa (erpuruaren erabilera eta erritmoa).

«Baba gordinak jatetik datorkit ezizena, `las habicas´, Sabicas. Bost urte baino ez nituen gitarrarekin zaratak egiten hasi nintzenean. Ez nuen sekula irakaslerik izan. Jotzen hasi… eta horretan jarraitzen dut».

Gitarra flamenkoa nazioartean ezagutzera emateaz gain (ordura arte kasik espainiarren kontua baino ez zena), beste generoekin nahasten ere aitzindaritzat jotzen da Sabicas; besteak beste Joe Beck jazz gitarra jolearekin batera egindako rock saioengatik -argi esanda, berak asko estimatu ez zituenak-. AEB-etan Frank Sinatra edo Judy Garland-ekin partekatu zuen oholtza, besteak beste.
Paco de Lucíaren irakaslea, ijitoa eta nafarraAmeriketan zineman ere egin zuen lan Sabicas-ek (Mexikon batez ere), gitarra jole bezala beti -lehen bideoan ikusten denez-. “Hollywood-en oso ondo hartu ninduten”, dio berak.“Adiskidetasuna egin nuen Xavier Cugat eta Clark Gable-rekin, eta harreman ona izan nuen Diana Durbin, Groucho Marx eta Humphrey Bogart-ekin”.
Zazpi hamarkada luzeko ibilbide izan zuen Sabicas-ek; berrogei lanetik gora argitaratu zituen eta urrezko diskoak erdietsi. Bakarkako lehen lana, “Flamenco puro” (1961) mugarri izan zen gitarra flamenkoaren historian. Sabicas-ek berak zioenez, “1955ean Carmen (Amaya) eta biok AEB-etara bueltatu ginen, eta jada ez nintzen sekula etxera itzuli. Geure ahalegina eta urteak behar izan genituen, baina berak dantzarekin eta nik gitarrarekin benetako flamenkoa mundu osoan ezagun egitea lortu genuen. Ezagutua eta estimatua”.

«Paquito hamabost urte zituela etorri zen News York-era. Neure burua  gogorarazten zidan, hasi berria nintzenekoa. Asko dira onak  baina miresten dut Paquito, Paco de Lucía txikia. Nire benetako eskolierra».

Egungo gitarra flamenkoa ulertzeko ezinbesteko musikaria izan ei zen Sabicas, adituen esanetan; teknikoki eskuin eskuaren abiadura eta jotzeko modu garbiagatik. “Bere garaian flamenko zaleak harri eta zur utzi zituen iraultza egin zuen, eta izugarri zailak ziren irtenbide teknikoak eman zizkion gitarrari, ordura arte inork asmatu gabeak -diote jakitunek-, eta pieza izugarri ederrak sortu zituen gainera, musika tresnaren gaitasun espresiboa oso modu berezian ulertzen baitzuen”. Flamenkoaren ikerlariak bat datoz: “Sabicas-en aurretik, baziren egin ezinezkoak gitarran. Bere ondoren, jada ez”.
Zuen birtuosismoaren adibide legez, “fandangillo bat jo eta esku bat altxatzen nuen, gitarra bestearekin, bakarrarekin joz; bonba bat zen hura!” kontatzen du Sabicas berak -minutu bateko lehen bideoan duzue ikusgai-.
“Umeak jotzeari ekin dio. Isiltasun ikaragarria egin da, eta txaloaldi zaratatsua gero. Sabicas-ek lau aldiz ematen dio buelta oholtzari, jo eta jo, eta publikoak plazari buelta emateko eskatzen dio jakak eta kapelak botaz”. Horrela idatzi zuten Sevillako La Maestranza zezen plazan 1934an jo zueneko kronika, Laura Toledok jarraian datorren bideoan irakurtzen duena (11. minutuan). “Al niño de las habicas, in memoriam” deitzen den ikus-entzunezkoan, Toledoz gain La Niña de la Puebla eta iruindar ijitoaren lehengusu Pepe Montoya gitarra joleak Sabicas-i buruz egiten dute berba, maisua hil eta gutxira.

«Gustatuko litzaidake Iruñera bueltatzea, ohore guztiekin jotzera. Hogeita hemeretzi urte daramatzat jaio nintzen hiria ikusi gabe. Bere izena esate eta gogoratze hutsak pultsua azkartzen dit».

2012an Pablo Calatayud-ek iruindar maisuari buruzko film dokumentala egin zuen, “El fabuloso Sabicas”.
(Gehigarria)

martes, 21 de abril de 2015

Zein da nafarrek euskararekiko duten atxikimendua?

GALDERA-ERANTZUNAK & EDUARDO GALDEANO

Ezetz danak asmau!

1.- Gorputzaren zein organok isurtzen du intsulina hormona?
a.- Gibelak
b.- Pankreasak
c.- Behazunak

2.- Zein begi dauka gaizki Popeyek?
a.- Eskuinekoa
b.- Ezkerrekoa
c.- bi begiak ditu primeran

3.- Zein dira altzairua osatzen duten bi elementu nagusiak?
a.- burdina eta magnesoa
b.- karbonoa eta manganesoa
c.- burdina eta karbonoa

4.- Mitologia grekoan, nor zen Zeusen aita?
a.- Kronos
b.- Platon
c.- Hermes

EDUARDO GALEANO

viernes, 17 de abril de 2015

SUKALDATU

SUKALDATU hitzak sortu duen polemikaren aurrean:

Marimaistrak, ondoko bideoan, esango digu SUKALDATU hitza ez dela existitzen, ez erabiltzeko halakorik.

eta… txixatu? eta… kakaztu? eta…

BIDEOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

BEHIN-BEHINEKO / BEHIN BETIKO

BEHIN-BEHINEKO MARRAREKIN idatziko dugu (lehenengo elementua osorik errepikatzen da).
BEHIN BETIKO MARRARIK GABE.

Hitz beraren bikoizketaz sortutako elkarketak honako kasu hauetan idatzi behar dira MARRAREKIN:

a) lehen osagaiak deklinabide markarik ez duenean: gorri-gorria, zuri-zuria, aurre-aurrean
b) Bi osagaiek atzizki bera dutenean: ApurKA-apurKA, gutxiKA-gutxiKA, egunERO-egunERO
c) Mota honetako elkarketetan (onomatopeiak, gehienbat): zehatz-mehatz, mara-mara, tipi-tapa, aiko-maiko

MARRARIK GABE idatziko dugu lehen osagaiak deklinabide-marka badu:
Aurrez aurre suertatu ziren.
Aurrez-aurre suertatu ziren.

Batik bat. Batik-bat
Behinik behinBehinik-behin.
Kalez kale. Kalez-kale

miércoles, 15 de abril de 2015

1.Garazi Andres: Gau bat txalupan


Liburuaren izenburua: Gau bat txalupan
Idazlea: Amélia Benet
Argitaletxea: Elkar
Saila: Txalupa saila
Urtea: 1983
gau bat.JPG

Laburpena: Baziren behin anai-arreba batzuk.Mutila, Elor deitzen zen eta neska, Neima.Askotan ibiltzen ziren fruituak hartzen eta laku batean txalupekin jolasten,bi esploratzaile bezala .Gabon egun batean, Elor eta Neima txaluparekin aintzira zeharkatzea eta beste aldera pasatzea pentsatu zuten.Beste aldean herri bat zegoelako meta pertsona asko joaten ziren zuhaitz bat inguratzera. Zuhaitz hori sorginduta zegoelako.Jendeak abestu eta dantza egiten zuten.Beraien txalupa apurtuta zegoen.Egun asko egon ziren itsasoan baina egun batean,bere aita aurkitu, txalupa konpondu eta beraien aitarekin etxera joan ziren, beraien txaluparekin.

martes, 14 de abril de 2015

5.Igor Etxebarri: Mondrago: Proba handia.




Liburuaren izenburua: Mondrago: Proba handia
Idazlea: Ana Galan
Argitaletxea: Aizkorri
Saila: Mondrago
Urtea: 1989
Laburpena: Bazen  behin Cale izeneko mutil bat, Cale mutiko argia zen, kirolari trebea eta oso dibertigarria. gaztelu batean bizi zen eta bera nahi zuen guztia zeukan berarentzako logela bat, leihoan katapulta zuena, uso mezulari bat, armadura ultra arina eta lagun pila bat. Bakarrik dragoia falta zitzaion.
Azkenean, bere urtebetetzea eldu zen eta 11 urte bete zituen ohetik altxatu zen eta korrika batean eskailerak jaitsi eta sukaldera joan zen baina bere alabaren herensugeari isatsa zapaldu zion eta bere alaba bronka bota zion, Cale, sukaldera eldu zenean basokada bat esne edan zuen eta aita eta amarekin herensugea hartzera joan zen Cale aitaren herensugean joan zen baina bidea aztra zebilenean Iaren uso mezularia heldu zen eta hauze ipintzen zuen mezuan: zorionak eta zorte hona herensugearekin! Ia lortu duzu. Cale beste mezu batekin erantzungo zion baina presaka zebilen, azkenean Antonen ukuilura eldu ziren ukuiluan gordetzen zituen Antonek herensuge guztiak. Ondoren Antonek Caleri herensugea oparitu zion eta Calek ipini zion izena herensugeari. Izen hori Mondrago zen eta dragoiarekin gelditzeko proba bat egin behar zuen, proba hauze zen:etxera joan behar zen bere dragoiarekin bere aita eta amaren laguntzarik gabe.
Ondoren, bere lagunekin topo egin zuen eta proba egiten lagundu zioten. Problema asko eduki zuten baina azkenean lortu egin zuten.