Denbora-izen bati BETE erantsiz, iraupena adierazten duten zenbait hitz egiten dira: ordubete, astebete, hilabete, urtebete.
Beste neurri batzuetan, berriz, hitzari itsasi gabe doa: esku bete intxaur, metro beteko olatuak.
Astebete modukoek ez dute zenbatzailerik hartzen, -bete horrek bat esan nahi baitu:
Astebete eman du kanpoan
Astebete bat eman du kanpoan
Bi urte beharko ditu ikasketak amaitzeko
Bi urtebete beharko ditu ikasketak amaitzeko
Desberdina da hilabete hitzaren kasua. Hizkera batzuetan hilen ordez hilabete erabiltzen da (datorren hilean, eta datorren hilabetean).
Ondorioz, erabil dezakegu bat:
Hilabete egon naiz gaixorik. Hilabete bat egon naiz gaixorik
Euskal Gramatika Osoa. Ilari Zubiri/Entzi Zubiri
No hay comentarios:
Publicar un comentario