1) Ordinaletan “garren” ahoskatzen den bakoitzean puntua jarriko dugu haren ordainean: Atano X.arekin, XX. mendean, 12. mendean.
2) Oso-osorik letraz idazteko orduan arazoak sor ditzaketen ordinalek honela egiten dute: hogeita batgarren, hirurogeita batgarren.Hala ere, bosgarren, hogeita bosgarren, hirurogeita hamabosgarren,eta abar idatziko da.
21. gelditu da atzoko lasterketan EDO Hogeita batgarren gelditu da atzoko lasterketan
5.ena naiz lan-poltsetako zerrendan EDO Bosgarrena naiz lan-poltsetako zerrendan
Kontuz honekin! Amaieran bost daukaten zenbaki guztiek –garren atzizkia hartzean, amaierako T hori galtzen dute.
ZenbaTgarren gelditu zara lasterketan?
BosTgarren gelditu naiz
Bosgarren gelditu naiz
3) Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira: bana, bosna, ehuna, mila bana, zenbana, eta abar. Hauen aldaerak ere (borzna) berdin idatziko dira.
Kontuz hauekin! Bana erabiltzean, aditza singularrean jarriko dugu:
Jon eta Anek liburu baNA erosi DITUZTE
Jon eta Anek liburu baNA erosi DUTE
-NA atzizkia mila eta milioirekin: aurreko zenbatzaileari erantsiko diogu
Hamar milaNA pezeta dauzkagu
HamarNA mila pezeta dauzkagu
Bost milioiNA eman dizkigute
BosNA milioi eman dizkigute
No hay comentarios:
Publicar un comentario