2015/04/24, barikua
Egun on, GDKO:
BIZITZA OSORAKO IKASLE
“Litekeen hiztunik onenak ere ezin du hizkuntza mendean hartu bere osoan, eta ez dago ikasita jaiotakorik: hizkuntzarekin dugun tratua ikaslearena da gure bizitzako betiko guztian. Alegia, beti ari garela trebatzen: «nik euskara dakit» esatea hiperbole bat da esaldiaren zentzu betean, baina lasai, akats eta estropezurik gabe ez ginateke hizkuntzadun. Ikaragarri dakienak ere gutxi daki, eta are gutxiago daki ahaztu bazaio nola iritsi zen dakientxoa ikastera eta ez badu ikusten zein urruti dagoen hizkuntzak eman liezaiokeen demendrena ere jakitetik”
Angel Lertxundi. erabili.eus
GAZTELANIAZ TXARTO…
Gaztelaniaz ondo idatziko bagenu, askotan ez genituzke euskaraz akatsak egingo. Gaztelaniaz gaizki dauden formak, euskaraz ere antzera itzuli nahian, gaizki egiten ditugu.
Nahiz eta okerra izan, askotan ikusten ditugu horrelako esaldiak, eta inork ez digu esaten ez direla egokiak…
Les envío esta carta agradeciéndoles el interés demostrado y solicitándoles un informe exhaustivo sobre la empresa Tyka.
…horregatik itzultzen ditugu era honetan:
Gutun hau bidaltzen dizuet erakutsi duzuen interesa eskertuz eta Tyka enpresari buruzko txosten zehatza eskatuz.
Hau litzateke modu egokia:
Gutun honen bidez eskertu nahi dizuet erakutsi duzuen interesa eta, bidenabar, txosten zehatza eskatu Tyka enpresari buruz.
|
lunes, 27 de abril de 2015
BIZITZA OSORAKO / GAZTELANIAZ TXARTO
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario