Mostrando entradas con la etiqueta matematika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta matematika. Mostrar todas las entradas

jueves, 28 de mayo de 2015

EHUNEKOAK NOLA IDATZI

Eskaera bati kasu eginez, gaur saiatuko gara ehunekoak nola idatzi behar ditugun adierazten.

1. Nola idatzi behar ditugu?
- Digituz idazten da.
- % sinbolaren eskuin aldean, eta bien artean hutsunea utziz (nahiz eta IVAPeko estilo liburuan kontrakoa adierazi, ematen du zabalduena hutsunea dela): % 8 ; % 78,20
- Ehunekoa dagokion hitzaren ondoren idatziko dugu:

Botoen % 48 lortu du hautagaiak / % 48 boto lortu du hautagaiak

2. Nola deklinatu? Kasuan kasuko atzizkia erantsiko diogu zenbakiari, marratxorik gabe.
Kutxak % 13ko hazkundea izango du / Prezioak % 5 igo dira

3. ZENBAT? galderari erantzuten diote, eta ez dagokie artikulurik…
Deitutakoen % 10 etorri zen batzarrera / Deitutakoen % 10a etorri zen batzarrera
Telebista-kateen % 25 euskaraz da / Telebista-kateen % 25a euskaraz da
Inkestatuen % 7k uste du ona dela / Inkestatuen % 7ak uste du ona dela
Langileen % 10ek istripuren bat izan du / Langileen % 10ak istripuren bat izan du

... salbu eta, aurretik emandako ehuneko kopuru(ar)en osagarri delako, mugatu singularrean jokatzen den kasuan. Esaterako, aurretik gainerako edo beste badute:
Gastuen % 89 udalena da; %8, mankomunitateena, eta gainerako % 3a, kontzejuena.
Auzokoen % 25 alde dago, eta beste % 75a aurka

4. Ehunekoak singularrean egiten du aditzaren komunztadura:
Zuetatik  % 8k erantzun du ongi (ez da gomendatzen pluralean jartzea: Zuetatik % 8k erantzun duteongi).

5. Aldea adieraztean, zenbat eta zenbatez erabiliko ditugu, eta ez zenbatean:
Prezioak % 5 igo dira / Prezioak % 5ez igo dira / Prezioak % 5ean igo dira.

Egokia da zenbatean kasu honetan: Arropa %50ean jarri dute merkealdian

Iturriak: 
EHULKU (hor dauzkazue EHUk jarritako aholku guztiak).
- PETRIRENA, Patxi. Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz, 2011

viernes, 24 de abril de 2015

ORDINALEN ETA BANATZAILEEN IDAZKERA

1) Ordinaletan garren ahoskatzen den bakoitzean puntua jarriko dugu haren ordainean: Atano X.arekin, XX. mendean, 12. mendean.

2) Oso-osorik letraz idazteko orduan arazoak sor ditzaketen ordinalek honela egiten dute: hogeita batgarrenhirurogeita batgarren.Hala ere, bosgarren, hogeita bosgarrenhirurogeita hamabosgarren,eta abar idatziko da.

21. gelditu da atzoko lasterketan EDO Hogeita batgarren gelditu da atzoko lasterketan
5.ena naiz lan-poltsetako zerrendan EDO Bosgarrena naiz lan-poltsetako zerrendan

Kontuz honekin! Amaieran bost daukaten zenbaki guztiek –garren atzizkia hartzean, amaierako T hori galtzen dute.

ZenbaTgarren gelditu zara lasterketan?
BosTgarren gelditu naiz
Bosgarren gelditu naiz 

3) Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira: bana, bosna, ehuna, mila bana, zenbanaeta abar. Hauen aldaerak ere (borzna) berdin idatziko dira.

Kontuz hauekin! Bana erabiltzean, aditza singularrean jarriko dugu:
Jon eta Anek liburu baNA erosi DITUZTE
Jon eta Anek liburu baNA erosi DUTE

-NA atzizkia mila eta milioirekin: aurreko zenbatzaileari erantsiko diogu
Hamar milaNA pezeta dauzkagu
HamarNA mila pezeta dauzkagu

Bost milioiNA eman dizkigute
BosNA milioi eman dizkigute

viernes, 16 de enero de 2015

Zenbakien forma

forma de los numeros
Zenbakia kantitate baten irudia edo sinboloa da. Zenbaki ezagunenak arruntak dira (0, 1, 2, eta abar), zenbatzeko erabiltzen direnak. Zenbaki negatiboak gaineratzen ba ditugu, osokoak lortzen ditugu. Osokoen arteko zatiduren bidez arrazionalak sor ditzakegu. Beste hamartarrak barne hartzen (irrazionalak, alegia) errealak burutzen ditugu, eta azkenean, konplexuak gaineratzen ekuazio aljebraikoak ebazteko zenbaki behar diren guztiak ditugu. Hala ere, beste zenbaki mota dira, infinituak eta transfinituak. Erreal diren artean, ekuazio aljebraikoaren soluzio ez direnak transzendenteak deritzegu; adibidez, Pi eta e. Bi zenbaki hauek Eulerren identitatearen bidez lotu daude (identitate honi munduko formula ospetsuena deritzete).
https://eu.wikipedia.org/wiki/Zenbaki