Mostrando entradas con la etiqueta 5. maila. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 5. maila. Mostrar todas las entradas

martes, 3 de marzo de 2015

Tutoretza: Hitz egiteko txandak.

Gure arteko errespetua oso garrantzitsua da. Horretarako hitz egiteko txandak errespetatu behar ditugu. Pertsona bat hitz egiten badugu entzun egin behar da: Berari begira, isilik, adi, esaten duena ulertuz, horrekin esan nahi duena eta zertarako esaten duen ulertuz. Hitzen azpian dagoena ere ulertu behar da.

viernes, 16 de enero de 2015

Zenbakien forma

forma de los numeros
Zenbakia kantitate baten irudia edo sinboloa da. Zenbaki ezagunenak arruntak dira (0, 1, 2, eta abar), zenbatzeko erabiltzen direnak. Zenbaki negatiboak gaineratzen ba ditugu, osokoak lortzen ditugu. Osokoen arteko zatiduren bidez arrazionalak sor ditzakegu. Beste hamartarrak barne hartzen (irrazionalak, alegia) errealak burutzen ditugu, eta azkenean, konplexuak gaineratzen ekuazio aljebraikoak ebazteko zenbaki behar diren guztiak ditugu. Hala ere, beste zenbaki mota dira, infinituak eta transfinituak. Erreal diren artean, ekuazio aljebraikoaren soluzio ez direnak transzendenteak deritzegu; adibidez, Pi eta e. Bi zenbaki hauek Eulerren identitatearen bidez lotu daude (identitate honi munduko formula ospetsuena deritzete).
https://eu.wikipedia.org/wiki/Zenbaki

miércoles, 19 de noviembre de 2014

Haizea eta Izaroren bloga

Hona hemen gure eskolako bi ikasleek sortu duten bloga:

Haizea eta Izaroren bloga

Bertan bideoak, abestiak, argazkiak... eta beraientzat interesgarriak diren gauzak txertatuko dituzte. Etiketak ipintzea falta zaizue.
Lan bikaina!!





martes, 28 de octubre de 2014

OHIKO AKATSA: SALNEURRIA

Ohiko akatsak SALNEURRIA adierazteko, NORENGATIK kasu-marka erabiltzea

Ehun pezetaGATIK saltzen dut.
Ehun pezetaN saltzen dut, edo Ehun pezetaTAN saltzen dut.

BakoitzaGATIK mila pezeta dira.
BakoitzEKO mila pezeta dira.

Bost pezeta fotokopiaGATIK.
Bost pezeta fotokopiaKO.

Hauek ere ez dira egokiak:
Etxe hori saltzen da.
Etxe hori salgai dago.

Honek ehun euro balio ditu.
Honek ehun euro balio du.

Ariketa bat egingo dugu Euskaltzaindiaren arauen inguruan: HEMEN

miércoles, 10 de septiembre de 2014

2014-2015 ikasturtea hasi da

Kaixo lagunok! 2014-2015 ikasturtea hasi da. Irakasle berriak ditugu eta 3. ziklora heldu gara. Ikasturte honetan gauza asko ikasiko ditugu eta ondo pasatuko dugu.