Mostrando entradas con la etiqueta ortografia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ortografia. Mostrar todas las entradas

lunes, 29 de junio de 2015

DIPTONGOEN DEKINABIDEAZ

Arauak lantzeko ikastaroarekin jarraituz, oraingoan diptongoz bukatzen diren izenen deklinabideaz mintzatuko gara.

- Diptongoz bukatzen diren hitzak, oro har, bokalez amaitzen diren gainerako izen guztiak bezala deklinatuko dira: uztailaren lauan, zenbait kristauk, zelaitik, jaitik, garaian, e.a.

- Salbuespenak:
gau hitzaren kasu hauetan: gauez, gaueko, gauean;
lau izenordain bezala jokatzen denean: laurak etorri ziren. Lauretan joango gara, e.a.;
monosilaboek instrumentalean (-z) honela egingo dute: edozein gaiez mintzatu. Jaiez jai ibili,

Araua osorik HEMEN

Ariketak egiteko klikatu HEMEN1 eta HEMEN2:

martes, 12 de mayo de 2015

KULTURA



Nola definitzen dugu KULTURA?

Anjel Lertxundik bere blogean:

"Kulturak egiten gaitu, kultura egiten dugu. Kulturaren kalitatea eta kulturari eskaintzen zaion arreta ez dira batere adierazgarri txarrak herri batek duen garapen demokratikoa neurtzeko. Munduan egoteko eta mundua pentsatzeko modua da kultura eta bada galderak egiteko eta erne egoteko eta bide berriak saiatzeko eta arriskuak prebenitzeko sistema bat ere."

Jose Luis Ansorenak, Larrun gehigarriaren ale batean:

“Sexu harremanak noiz, nola eta norekin; jateko ohiturak; lagunartekoak; jaiak ospatzeko moduak; eguna partitzeko aukerak; lanari ekitekoak; arazoak konpontzeko usadioak; bizitzari eta heriotzari nola erantzun era kolektiboan; etxeak eta auzoak antolatzeko gisak; hizkuntzan gorderik dauden logika eta sikologia egiturak... Horixe eta gehiago da kultura. Gu, konturatu gabe ere, talde bihurtzen gaituen arau trinko eta isil ugarien egitura”.

Eta Patziku Perurenak Saski bete intxaur liburuan:

"Neretzako kulturaren adierazpiderik nabarmenena eta egiazkoena eguneroko bizimodua da. Zer sentitu duzu barrenetik gaur, zerk harritu zaitu gehien, zertaz ohartu zara koartoko leihoa zabaltzean, nori eman dizkiozu eskerrak, nola maitatu duzu jan duzuna, zertaz oroitu zara galtzerdiak erazterakoan, loak hartu aurretik, zer ez duzu utzi nahi izan biharko… Hor ikusten da norberaren kultura, eta, batez ere, egin gabe ezin utzi diren gauza antzu askotan."

lunes, 9 de febrero de 2015

Lengua- ORTOGRAFIA

http://lapizdeele.blogspot.com.es, su creadora Ana Gómez Rudilla prepara excelentes materiales en su blog, no dudéis en visitarlo.
En esta infografía os resumimos multitud de reglas de ortografía.
c4ae7f63e614bc6d301feff7008ca630 (2)
c4ae7f63e614bc6d301feff7008ca630

Anteriormente hemos publicado las siguientes infos relacionadas con la ortografía

viernes, 6 de febrero de 2015

BI PUNTUREN ONDOREN, ZER?

Askoren ustez, bi puntuen ondoren maiuskulaz idatzi behar da. Salbuespenak salbuespen, uste okerra da hori. Bi puntuen ondoren minuskulaz idatzi behar da, kontrako arrazoirik ez bada behintzat. Adibidez:

  • Oso garbi du urteak bete aurretik zer egin nahi duen: marka ezarri.
  • Hauek dira lau urtaroak: udaberria, uda, udazkena eta negua.
  • Ordubetean bukatu zituen etxeko lanak: hautsa kendu, lisatu eta otordua prestatu.

Ikus dezagun noiz idatzi behar den maiuskulaz:
a) Bi puntuen ondoren datorren hitza maiuskulaz idazten dena denean (izen berezia, sigla...) Honatx adibide batzuk:

  • Ipar Europako herrialdeak ezagutu zituzten: Norvegia, Suedia, Finlandia, Islandia eta Danimarka.
  • Bi irakasgai irakasten ditu: Fisika eta Matematika.
  • Iruñera joan aurretik, herrian bertan egin nituen nire lehen ikasketak: HH, LH eta DBH hain zuzen ere.

b) Bi puntuen ondoren hitzez hitzeko aipamena txertatzen denean (norbaiten hitzak):

Valverde: “Sinestezina iruditzen zait partida hau galdu izana”.