lunes, 11 de mayo de 2015

ARAZI

ARAZI

1) Aditz “arazleak” eratzeko, arazi aldaera gomendatzen du Euskaltzaindiak,
Salbuespen bakarra adierazi da.

2) Aurreko aditzari lotua idatziko da beti arazi: harrarazi, erorarazi,
iraunarazi, hilarazi, betearazi, galarazi, geldiarazi, ezagutarazi,
nabarmenarazi, ihardetsarazi, inarrosarazi.

3) Zenbait aditzen aldaera t-dunak, hots, sortarazi, agertarazi eta
kidekoak, sorrarazi, agerrarazi eta kidekoak bezain zilegizkotzat
hartzen dira.

4) Arazi-ren aurreko aditza a bokalaz amaitzen baldin bada, a biekin bat egingo da: aldarazi, benedikarazi, jokarazi, koordinarazi, obligarazi, sozializarazi.

Partidu bikaina!

Larunbatean partidu bikaina ikusteko parada izan nuen. Galdu edo irabazi, beti txapeldunak izango zarete!







Aminata Traoré

La verdad es que expolian los recursos de África y obligan a los africanos a irse del continente. Luego dicen que Europa está siendo invadida cuando ellos son los invasores.
- Aminata Traoré

viernes, 8 de mayo de 2015

ERO - k[atea]k

PILULAK?

Irakurtzeko:


Berriozabaleko iturria. Elorrio

– Egun on – esan zuen Printze txikiak.
– Egun on – erantzun zion dendariak.

Dendariak pilulak saltzen zituen, egarria asetzeko pilulak.
Astean bat hartuta ez duzu gehiago edateko beharrik sumatuko.

– Zergatik saltzen duzu hori? – galdetu zion Printze txikiak.
– Denbora asko aurrezten duzu – erantzun zion dendariak. Adituek kalkuluak egin dituzte: aste bakoitzeko berrogeita hamar minutu aurrezten dituzu.
– Eta zer egingo dut berrogeita hamar minutu horiekin?
– Nahi duzuna egin dezakezu…

“Nik, esan zuen Printze txikiak bere baitarako, berrogeita hamar minutu gastatzeko izanez gero, iturri baterantz ibiliko nintzateke, mantso-mantso…”
   

Ondo pasa asteburuan!

ESALDI ZUZENAK

Asmau dozuz?

1. Nobela batez aritu da maisua.
2. Nobela batetaz aritu da maisua.

3. Eskuarekin eginda dago liburua.
4. Eskuz eginda dago liburua.

5. Ez ditut lagunik ikusi.
6. Ez dut lagunik ikusi.

7. Herriko txistulariez hitz egin dugu.
8. Herriko txistularietaz hitz egin dugu.

9. Saritzat dirua eman diote.
10. Sari bezala dirua eman diote.

11. Ez dago garbi egin behar duena.
12. Ez dago garbi zer egin behar duen.

13. Kontuz esaten duzunarekin!
14. Kontuz zer esaten duzun!

15. Autoari eta motoari jarri diet eranskailua.
16. Auto eta motoari jarri diet eranskailua.

17. Zu eta guri otu zaizkigu apunte horiek.
18. Zuri eta guri otu zaizkigu apunte horiek.

miércoles, 6 de mayo de 2015

14. Henar Tesorero: Kea ur gainean



Liburuaren izenburua: Kea ur gainean
Idazlea: Iban zaldua
Argitaletxea: Elkarlanean
Saila: Miru
Urtea: 2015

Laburpena:
     Bitto neska kementsua da, ezpata eta aztikeriako istorioak maite ditu eta aikidoa praktikatzen du. Baina bere zaletasunik handiena heavy metal musika da. Bai, Bittori rock gogorrena gustatzen zaio: Deep Purple, AC/DC, Iron Maiden, Metallica, Marilyn Manson, Su ta Gar... eta horrek arazo batzuk ekarriko dizkio, eta baita ustekabe galantak ere. Bittorekin batera beste pertsonaia batzuk ezagutuko ditugu: Borja bere aita, Elena bere ama, Jon bere anaia technoa eta Maddi bere ahizpa txikia, Ander bere lagun mina, Amaia Anderren ama, Gogorr musika-taldea... Guztiak arituko dira Bittoren inguruan bilbatuko den istorio berezi honetan zehar.
Bittor neska da, ezpata eta aztikeriako istorioak maite ditu. Baina bere zaletasunik handiena heavy metal musika da. Bittori rock gogorrena gustatzen zaio:Iron Maider,Metaliza, Marinil, Manso, Pepe…Bittorrekin batera pertsonaia asko ere daude, Borja bere aita, Elena bere ama, Jon bere anaia, Tetxoa eta Maddik bere arrebak txikiak, eta Ander bere lagun oberena.Irudimen handia du eta  dibertigarria da.
Niri asko gustatu zait oso polita, dibertigarria, heavy, eta rockera delako. Niri rock-a gustatzen zait.