jueves, 27 de noviembre de 2014
miércoles, 26 de noviembre de 2014
Laguna, adiskidetasuna, errespetua...
Lagunekin gorabeherak ditugu, baina dena barkatzen diegu..
Lagun on bat hori da, zu izaten uzten zaituena, zure alde on eta txarrekin...
ERDU ETA EGINGO DUGU BERBA....
Begira, sartu da maiatza,
Zabaldu du bere betazal urdina portuan.
Erdu, aspaldian ez dut zure berri izan,
Ikarati zabiltza, ito ditugun katakumeak bezala.
Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,
Atsegin izatearen balioaz,
Zalantzekin moldatu beharraz,
Barruan ditugun zuloak nola bete.
Erdu, sentitu goiza aurpegian,
Goibel gaudenean dena irizten zaigu ospel,
Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.
Denok gordetzen dugu betiko besteren alde ezkutu bat,
Dela sekretua, dela akatsa, dela keinua.
Erdu eta larrutuko ditugu irabazleak,
Zubitik jauzi egin geure buruaz barre.
Isilik begiratuko diegu portuko garabiei,
Elkarrekin isilik egotea baita
adiskidetasunaren frogarik behinena.
Erdu nirekin, herriz aldatu nahi dut,
Nire gorputz hau albo batera utzi
Eta maskor batean zurekin sartu,
Gure txikitasunarekin, mangolinoak bezala.
Erdu, zure zain nago,
Duela urtebete etendako istorioa jarraituko dugu,
Ibai ondoko urki zuriek uztai bat gehiago ez balute bezala.

NONDIK eta NON
EUSKARA HOBETZEN
Erdararen eraginez, sarri nahasten dira nondik eta non kasuak. Por preposizioa gaizki erabiltzen dugu.
Zer dago mendi horien atzetik?
Zer dago mendi horren atzean?
Asier Frantziatik dabil egunotan.
Asier Frantzian dabil egunotan.
Utzi hortik liburua!
Utzi hor liburua.
Hemendik al da azterketa?
Hemen al da azterketa?
Gaur kaletik ikusi zaitut.
Gaur kalean ikusi zaitut.
lunes, 24 de noviembre de 2014
Suscribirse a:
Entradas (Atom)