jueves, 30 de octubre de 2014

POST-IT BIZITZAK

Zemendirako (Azaroa) irakurgai baten bila bazabiltze… Post-it bizitzak



Liburu honetako bizitza puskak arruntak dira, gutxietsiak, iragankorrak, trukagarriak. Baina, halaber, egiazkoak. Egiazkoak, batik bat, bizitza horietako protagonistek badutelako engainuaren berri, jabetuta daudelako karta txarrak tokatu zaizkiela partidarako; are, aldez aurretik markatuta zeudela. Baina, hala eta guztiz, jokatzea erabakitzen dute, amarruz batzuetan, fede onaren amarruaz bestetzuetan, desiraren eta abandonuaren, maitasunaren eta etsiaren, bestearen eta bakardadearen, egiaren eta gezurraren arteko muga lausoetan ia beti. Auskalo, zuk edo nik bezala. Urrutirakoa da bidaia: geure ertzetarakoa.

Idazlea: Iolanda Zúñiga
Itzultzailea: Iñigo Roque (2014ko Euskadi saria)



No hay comentarios:

Publicar un comentario