ARAZI
1) Aditz “arazleak” eratzeko, arazi aldaera gomendatzen du Euskaltzaindiak,
Salbuespen bakarra adierazi da.
2) Aurreko aditzari lotua idatziko da beti arazi: harrarazi, erorarazi,
iraunarazi, hilarazi, betearazi, galarazi, geldiarazi, ezagutarazi,
nabarmenarazi, ihardetsarazi, inarrosarazi.
3) Zenbait aditzen aldaera t-dunak, hots, sortarazi, agertarazi eta
kidekoak, sorrarazi, agerrarazi eta kidekoak bezain zilegizkotzat
hartzen dira.
4) Arazi-ren aurreko aditza a bokalaz amaitzen baldin bada, a biekin bat egingo da: aldarazi, benedikarazi, jokarazi, koordinarazi, obligarazi, sozializarazi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario