Irakurtzeko:
Berriozabaleko iturria. Elorrio
– Egun on – esan zuen Printze txikiak.
– Egun on – erantzun zion dendariak.
Dendariak pilulak saltzen zituen, egarria asetzeko pilulak.
Astean bat hartuta ez duzu gehiago edateko beharrik sumatuko.
– Zergatik saltzen duzu hori? – galdetu zion Printze txikiak.
– Denbora asko aurrezten duzu – erantzun zion dendariak. Adituek kalkuluak egin dituzte: aste bakoitzeko berrogeita hamar minutu aurrezten dituzu.
– Eta zer egingo dut berrogeita hamar minutu horiekin?
– Nahi duzuna egin dezakezu…
“Nik, esan zuen Printze txikiak bere baitarako, berrogeita hamar minutu gastatzeko izanez gero, iturri baterantz ibiliko nintzateke, mantso-mantso…”
Ondo pasa asteburuan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario