EGAKO akatsak (II)
Posposizioak
Astearen zehar / Astean zehar
Biok artean / Bion artean
Arauen kanpo / Arauetatik kanpo
Zer moduan / Zeren moduan
Diruaren esker / Diruari esker
Txorien buruz / Txoriei buruz
Instrumentala
Nesketaz, futbolataz / Neskez, futbolaz
Noren / nongo
Ekainaren azterketa / Ekaineko azterketa
Nori / Zertara
Bizimodu onari ohitu dira / Bizimodu onera ohitu dira
Norentzat
Gurentzat / Nirentzat ez da ona / Guretzat / Niretzat ez da ona
Norentzat / zertarako
Oporrentzat gordetzen dut / Oporretarako gordetzen dut
Jokoentzat dirua ematen dute / Jokoetarako dirua ematen dute
AKATS GEHIAGO HEMEN
IRITZIA (psikoanalisia)
Jendeak uste du ez dagoela ezer zailagorik nork bere burua engainatzea baino. Psikoanalisiak, ordea, frogatua du ez dagoela ezer errazagorik nork bere burua engainatzea baino. Geure gezurrak sinesten ditugu, ez dakigulako gezurrak direnik. Horrek ez du esan nahi, ordea, egia direnik. Egia eta gezurra norberaren esperantzen arabera dira neurtzen eta norberaren izuen kariaz epaitzen. Esperantzatik esperantzara bizi dena ametsetan bizi da. Izutik izura bizi dena amesgaiztotan. Bateko eta bestekoak engainatuak dira, baina ez dakite. Batekoek eta bestekoek sentimenduzko fikzioa eraiki dute, arrazoimenaren eremuan.
Felipe Juaristi
No hay comentarios:
Publicar un comentario