domingo, 22 de febrero de 2015
BATA eta BESTEA
BAT bakarrik agertzen denean, mugatuan (BATA, BATAK, BATARI…) deklinatuko dugu.
BATAK ez dauka gogorik eta BESTEAK ezin du.
BATEK ez dauka gogorik eta BESTEAK ezin du.
Lagun BATEK ez du nahi eta BESTEAK ezin du.
Lagun BATAK ez du nahi eta BESTEAK ezin du.
BATA ona da, baina BESTEA oso txarra.
BAT ona da, baina BESTEA oso txarra.
Liburu BAT ona da, baina BESTEA oso txarra.
BATAri gustatu zaio, baina BESTEARI batere ez.
BATI gustatu zaio, baina BESTEARI batere ez.
Lagun BATI gustatu zaio, baina BESTEARI batere ez.
BATAREKIN oso gustura egon da; BESTEAREKIN, ordea, ez da ondo moldatu.
BATEKIN oso gustura egon da; BESTEAREKIN, ordea, ez da ondo moldatu.
Lagun BATEKIN oso gustura egon da; BESTEAREKIN, ordea, ez da ondo moldatu.
Euskal Gramatika Osoa
ARIKETAK:
viernes, 20 de febrero de 2015
URA (H20)
"Mila urte igarota ura bere bidean". Halan dino esaera zahar batek, erdal hizkuntzetan be kideak dituana.
(…) Gure ibarretan horri eskerrak sortu ziran behinola olak, burdinolak, eta errotak, boluak, gaur be oraindino guztiz galdu barik dagozanak. Ubidea, urbidea, esaten jako, urari indarra sortzeko aparteko kanalbide horri. (…) Aspaldiko esaera bat bada, lanbide zahar hori gogorazoten deuskuna, beste mezu bat guri transmititzeko bada be uraren eta boluaren irudi hori: Urrutirean bolura dator ura. (De lejos al molino viene el agua) (RS 147)
(…) Gaur ur-txorroa etxe barruan daukagu, baina lehenagoko aldietan mendietako urbegietan, edo gerora gizakiok egiten joan garan iturrietan, herriko plazetan edo auzoetan eregiten ziran iturrietan, iturriko kainuari erion ur-negarra edo ur txirristada edo ur txorroa izan dira giza komunidade osoen bizigarria, eta hartuemon leku aproposa: Maritxu, nora zoaz eder galantori? Iturrira, Bartolo, nahi badozu etorri.
Fruituen zukuari be ura esaten jako.Horregaitik dira fruta batzuk urtsuak eta beste batzuk ur gitxikoak. Halanik esaten dogu limoi-ura, laranja-ura, madari-ura edo mahats-ura.
(…) "Ez dok hamairu" taldeko kantarien bidez egin da gure artean ezagun harako esaera zaharra: Urak dakarrena urak daroa.
(…) Esamodu edo esapide asko dira ur kontzeptuaren inguruan sortuak. Ezagun batzuk ekarriko ditugu gomutara, gizakiari buruz uraren irudiaz sortuak. Bi uretako arraina izan. Odolak ur egin. Ez ur ez ardao izan, edota Ez ur ez gatz, edota Ez ur ez olio.
(…) Halan, itsaso edo ibaiko sakonereari buruz, ur azala edo ur sakona esaten da. Edota ur mehea, (gaztelaniazko 'vado'), alde batetik bestera igaroteko modukoa danean.
Uraren tenperaturea dala-ta, urhotza, urepela‑hortik Urepelherri-izena‑, ur beroa‑hortik Urberuagaauzoa, ur termalakaitik ezaguna dala. Eta surtan berotan ipini ezkero, ur irakina.
Uraren kolore eta garbitasunaz, esaten da ur garbia, edo gardena, eta kontrakoa adierazoteko, ur lohia, urzikina, ur arrea eta beste.
(…) Urak banandu egiten ditu lurrak eta gizarteak sarritan. Halan sortuak dira: Uraz urrutia (Bilbo) edoUraz arantze (Gorliz). Edo uraz beste aldean, edo uraz handik, edo uraz haraindi.
GEHIAGO HEMEN
BAIETZ DANAK ASMAU
1.- Zer adierazi nahi da zerbait azaren azpiko orria dela esatean?
a.- Beti ezkutuan geratzen dela
b.- Balio gutxikoa dela
c.- Zerbaiten zatirik onena dela
2.- Hiru zinema zuzendari hauetatik, zeinek ez du zuzendu Loreak filma?
a.- Jon Garañok
b.- Telmo Esnalek
c.- Jose Mari Goenagak
3.- Nola bukatzen da atsotitz hau? Salda txarra…
a.- inork nahi ez
b.- hozten zaila
c.- eskas gatza
4.- Nondik ateratzen zaio zukua erregaliz landareari izen bereko gozokia egiteko?
a.- Hostotik
b.- Loretik
c.- Sustraitik
5.- Nork idatzi zuen Egun da Santimamiña abestiaren letra?
a.- Mikel Laboak
b.- Gabriel Arestik
c.- Xabier Letek
JOAN BEHAR DUT/NAIZ
Euskaltzaindiaren arabera: BIAK DIRA ZUZENAK.
- Lanera joan BEHAR DOT
- Lanera joan BEHAR NAIZ
BAINA euskara baturako honakoa hobesten du (Euskaltzaindiak):
- Lanera joan BEHAR DUT
- Ez DUGU etxean geratu BEHAR
- Formala izan BEHAR DUZU
Hala ere, erregimena NOR-NORI bada:
- Norbaiti mintzatu BEHAR NATZAIO
- Inprimakia heldu BEHAR ZAIT
- Kasu honetan, estu-estu jarraitu BEHAR ZAIO lege zibilari, horixe baita jabetzaren bermea
EHU, Euskara Zerbitzua. Ehulkuren aholkuak.
ERREFRAUA
Otsailtxo laburrean, katarra gau-lapurrean
Suscribirse a:
Entradas (Atom)