domingo, 4 de enero de 2015

2015ko // 2015eko

Hasi gara  “2015ko …” errata ikusten gure idazkietan. Hori hedatu baino lehenago, komeni da errepasatzea ikasitakoa:

1, 5, 10, 21, 25, 30 (bat, bost, hamar, hogeita bat, hogeita bost, hogeita hamar) zenbatzaileak kontsonantez amaitzen direnez, loturazko “e” bat erantsi behar diegu NOIZ galderari erantzun behar diotenean.

Okerrak:  2015ko abenduaren 1an;  abenduaren 1ko;  urtarrilaren 5an;
urtarrilaren 10ko.
Zuzenak: 2015eko abenduaren 1ean;  abenduaren 1eko;  urtarrilaren 5ean;  urtarrilaren 10eko.

Hona beste adibide batzuk:
Urtarrilaren  5an itzuliko gara, indarberrituta.
Urtarrilaren 5ean itzuliko gara, indarberrituta.

Abenduaren 1ko kontzertua bertan behera utzi dute.
Abenduaren 1eko kontzertua bertan behera utzi dute.

Lehen kontzertua abenduaren  15an izango da.
Lehen kontzertua abenduaren 15ean izango da.

Hiru kuota badira, uztailaren 11an, irailaren 21an eta azaroaren 15an ordaindu beharko dira.
Hiru kuota badira, uztailaren 11n, irailaren 21ean eta azaroaren 15ean ordaindu beharko dira.

2015ko irailaren 25an.
2015eko irailaren 25ean.

Nahi izanez gero, hemen dauzkazue ariketa batzuk: HEMEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario