miércoles, 21 de enero de 2015

BALITEKE

Ohar bat besterik ez gure gaurko ariketa.

Askotan, inongo beharrik gabe eta gehiegitan erabiltzen dugu ahalera. Kontu egin, adibidez, euskaraz zer edo zer ikusten bada, ikusi egiten dela.

Esaterako, "halako tokitatik gure etxea ikus daiteke" esaten dugu sarritan, baina hori baino zuzenagoa da "halako tokitatik gure etxea ikusten da" esatea.

Halaxe da. Izan ere, ahalerazko adizkiek ("dezake", "dezakete", "daiteke", "daitezke"...) ahalmena adierazten dute, hau da, zerbait egiteko ahala edo gaitasuna. Beraz, kontu egin zalantza edo hipotesia azaltzeko beste baliabide batzuk ditugula euskaraz: "baliteke", "litekeena da", "antza denez", "dirudienez", etab.

Beraz, hori esanik, hona hemen ariketatxo bat, oker-zuzenketarako.

"Opor-egunak kendu dizkietenez, langileak haserretu egin daitezke" esan beharrean?
"Opor-egunak kendu dizkietenez, baliteke langileak haserretzea", edo
"...litekeena da langileak haserretzea", edo
"Antza denez langileak haserre dabiltza, opor-egunak kendu dizkiete eta", edo
"Opor egunak kendu eta langileak haserre dabiltza, hurrean", edo
"Opor egunak kendu eta langileak haserre dabiltza, antza", edo
"Opor egunak kendu eta langileak haserre dabiltza, hurrean"

No hay comentarios:

Publicar un comentario