Gure irakaslea Kolonbiara joan zen behin opor batzuetan eta pertsona jator honekin egin zuen topo Cartagenako hondartzan.
domingo, 31 de mayo de 2015
jueves, 28 de mayo de 2015
Tribuaren berbak: NERBIOITIK IBAIZABALERA EUSKARAZ
Nerbioi ibaiaren emariari jarraituz dauden herriak eta euskarak ezagutu ditu Kike Amonarizek ‘Tribuaren Berbak’ saioan.
tribu-nerbioi_1024x576Urduñan hasi du ibilbidea. Bizkaiko hiri bakarra da, eta Arabak eta Burgosek inguratutako uhartea dela esan daiteke. Betidanik bizi izan dira elkarrekin gaztelania eta euskara bertan, nahiz eta gaztelaniaren eragina nabarmenagoa den. Aketza Merino historialariaren hitzetan, azken euskaldunak XIX. mendearen amaieran jaio ziren bertan, baina, bilakaera oso ona izan da azken hamarkadetan. Belaunaldi berriek euskaraz dakite, eskolan edo euskaltegian ikasi dutelako. Orain, umeek euskara etxean ikasten dute, eta, beraz, ez dira hain euskaldun berriak.
aiaraldea
Izar Mendiguren, Gartzen Garaio eta Kike Amonarriz
Amurrio izan da bigarren geltokia. Aiara koadrilako udalerria da. 10.000 biztanle ditu, eta Arabako 3. udalerri populatuena da. Industriak pisu berezia izan du bertan, eta 60ko eta 70eko hamarkadetan populazioa asko handitu zen. Gaur egun, biztanleriaren herena da euskalduna, baina erabileran dago erronka. Erronka horri helduta sortu zuten, hain justu ere, 2010ean, Aiaraldea Komunikazio Leihoa. Euskararen normalizazioan urratsak egiteko, hainbat komunikazio tresna jarri zuten martxan, inguruan zegoen gabezia betetze aldera. Izar Mendiguren eta Gartzen Garaioren hitzetan, hainbat alorreko jendea elkartu zen euskaraz komunikabide bat sortzeko. Informazioa ahal beste euskarritan zabaltzea denez euren filosofia, webgunea aireratu zuten lehenengo, gero irratia etorri zen, eta azkenik, egunkaria eta sare sozialak iritsi ziren. “Webgunea da guztien biltokia, etorkizunari begira apustu estrategikoa hori delako”. Bestalde, komunikabideak sortzeaz gain, elkargoa ere eratu dute, errealitate euskaldun berriak sortu behar zirela ikusi zutelako. Izan ere, euskararen ezagutza eta erabilera hazten ari dira, baina erabilera % 5ekoa da eskualde osoan. Horregatik, gauza erakargarriak planteatu nahi dituzte euskarak balio erantsia izan dezan.
izatefaltsua
Izatefaltsua taldea
Amurrion bertan, Izatefaltsua musika taldea ezagutu du Kikek. 10 urte daramate lanean, eta betidanik euskaraz egin dituzte kantak. Eskualdean musika talde ugari dago, eta gehienak euskaraz aritzen direla nabarmendu dute, ingelesez eta gaztelaniaz aritzen direnak ere badaude ere. Gainera, entzuleei dagokienez, nabaritu dute euskaldun gehiago daudela, nahiz eta nahi baino gutxiago hitz egiten den euskaraz.
Herriko gurasoen artean ere ibili da galdezka Amonarriz, hurrengo belaunaldiak nolakoak izango diren jakin ahal izateko. Haurrak eskolan eta eskolaz kanpoko jardueretan (igeriketan, pilotan…) euskaraz aritzen dira, baina euren artean, ordea ez. Gurasoekin ez bada, haurrak gaztelaniaz aritzen dira.
Aiaran, euskararen presentzia kalean sustatzeko, Hogeitalau euskara elkartea sortu zuten duela 15 urte. Joseba Llanok azaldu duenez, euskara eskolatik kalera ateratzea zuten (eta dute) helburu. Zailtasunak izan dituzte, eskualdeko herriak geografikoki oso sakabanatuta daudelako. Gainera, herri txikiak izanik, bizitza soziala ez da hirietakoaren parekoa. Edonola ere, kaleko hizkuntza erabilera sustatzeko lanean dihardute, eta ikuskizunak antolatzen dituzte bereziki umeei zuzenduta.
laudio
Felix Mugurutza
Nerbioiri jarraiki, Laudiora iritsi da saioa. Arabako 2. herri handiena da populazioa kontuan hartuta, eta, euskararen berreskurapenari dagokionez, txapeldunak dira bertan. Felix Mugurutza euskara teknikariak azaldu du 80ko hamarkadan % 5 zirela euskaldunak, eta, gaur egun, aldiz, % 30 direla, eta beste % 30, berriz, ia euskaldunak. Azken 10 urteetan, % 30 igo da hiztunen kopurua baina erabateko aldaketa erabilerari lotuta etorri da, % 250ekoa izan baita igoera. Euskal Herriko oso leku gutxitan izan da horrelako daturik. Gainera, azpimarratu du haurrak tartean daudenean erabiltzen dela gehien euskara, eta, haren hitzetan, “hori da etorkizuna bermatuko digun gakoa”. Bestalde, garai batean euskara militantziagatik ikasten zen. Gaur egun, ordea, “maitasun kontua da”: “Euskara ez da behar Laudion funtzionatzeko, baina behar da zoriontsuago izateko”. Amaitzeko, euskaldun berrien ahalegina nabarmendu du.
Ondoren, Arrigorriagan izan da, Bizkaian. Bertan, Berbalagun egitasmoaz aritu zaio Aritza Agirrezabal dinamizatzailea. Kalean euskaraz egitea da helburu nagusia, hau da, euskara klasetatik plazara ateratzea. Orain dela 7 urte hasi ziren, eta nabarmendu du euskaldun berri askorentzat ezinbestekoa dela, eskoletan baino ez baitzuten egiten euskaraz. Are gehiago, naturaltasuna eman die proiektuak, lasaiago hitz egiten dute, eta, garrantzitsuena, beldurra eta lotsa galdu dute. Egitasmoari falta zaiona “euskaldun zaharren parte-hartzea” dela esan du.
Arrigorriagatik, Zaratamora. Bertan, bi eremu desberdindu daude: Nerbioi inguruko industrigunea, behean, eta landa eremua, goian. Karlos Zarragak esan duenez, alde handia dago bi zonaldeen artean. Industrigunean gaztelaniaz aritzeko joera dago, langile asko kanpotik etorritakoak direlako; landa eremuan, aldiz, euskara mantendu da. Zaratamoko historia arakatu du, eta, topatutako datuen arabera, XIX. mendean, euskaldun elebakarrak ziren guztiak. XX. mendearen hasieran ere euskara zen hizkuntza nagusia. Bere gazte garaian gaztelaniaz eskolan ikasi zuten, baina, handik kanpo, euskaraz aritzen ziren. Gaur egun, D ereduan ikasten dute haur guztiek, eta asko jolas orduetan euskaraz aritzen badira ere, beste batzuek gaztelaniara jotzen dute. Gazteen artean ere, lehen gehiago egiten zen euskaraz gaur egun baino.
basauri-euskara
Ludi Viguera
Azken geltokia Basauri izan da. Bilbo Handiko udalerri horretan euskara biziberritzeko lan handia egiten du Euskarabila elkarteak. Ludi Viguerak azaldu du 1995ean sortu zutela, “Basaurik euskara elkarte bat merezi eta behar zuela” ikusita. Herriko jende konprometitua, anitza eta euskalduna elkartu zen horretarako. Urte asko daramate lanean, eta, azken urteetan, oso sonatua izan da ‘Basaurin be bagara’ ekimena. Lasarte-Oriaren adibideari segika, 12 orduko maratoia antolatzen dute, eta 500 pertsona baino gehiago igarotzen dira agertoki gainetik jardunaldi osoan. Horrelako herri batean indartze handia ekarri du horrek. Bertan, biztanleriaren % 24 da euskalduna, eta % 21 ia euskalduna, beraz, ia 20.000 herritarrek daukate euskararekin lotura. Kale erabilerari begiratuta, ordea, % 4koa da. Viguerak esan du euskalgintzak egin beharreko lanaz gain, administrazioen eta erakunde publikoen bultzada beharrezkoa dela. Gainera, ezinbestekoa da ilusioa. Helburua da euskaraz bizi ahal izatea Basaurin eta Euskal Herri osoan, eta, horretarako, “derrigorrezkoa da elkarrekin ekitea”.
Ikusi EITB Nahieranen atal osoa:
BELTZEAN MINTZO
Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan?
Lehen aldiz 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonak euskararen herriari buruzko beraien gogoetak oparitu dizkigute. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten digute eta, bide batez, guk haiengandik ere ikasteko aukera eskaini.
Otsailaren 24an aurkeztu zuen Garabidek dokumentala lehen aldiz, Andoaingo Bastero aretoan. Estreinaldiaren ostean, Euskal Herriko hainbat herritan ere eskaintzen ari dira.
Dokumentalaren trailerra ikusteko klikatu HEMEN
ODOLA
Odola botaten hasten danean bat, odoletan dagoala, edota odola dariola dagoala esaten dogu.
Zauri edo kolpe bat dala-ta odolez beteten jakunean arpegia edo gorputza, arpegia odoldu jakula edo berna odoldua daukagula esaten dogu. Eta odol-jarioa mozten ez bada, odolutsitu edo odolustu egin daiteke personea eta bertan hil.
Behinolako barberu, edo erdi-medikuai, odol-ateratzaileak deitzen eutsen Mogel idazleak; gaisoak osasunera ekarteko erremedioetariko bat, sangria edo odol-ateratea zalako. Gaur egun odola ateraten deuskue eta gero analisia egiten, zelan daukagun jakiteko.
Gehiago irakurtzeko klikatu HEMEN
TALDEAN ERDARAZ BATENGAITIK
Oso ohitura zabaldua da, euskaldunon artean, erdarara jotzea taldeko kide batek euskaraz ez dakienean. Hainbat izan daitezke arrazoiak, baina gehienetan euskaraz mintzatzen ez denarekiko errespetuagatik egiten dugula diogu. Baina errespetuz jokatzea al da hori? Berdin jokatzen al dugu bestelako kasuetan? Sukaldatzen ez dakienari gurekin ez etortzeko esaten diogu? Edo nola egin erakusten diogu? Futbolean jolasten ez jakiteagatik baztertzen dugu edo gurekin jolastera gonbidatzen dugu?
Bideoa ikusteko klikatu HEMEN
MEREZI DU / PASARTEA
MEREZI DU
Merezi izan/ukan aditzaren osagarria aditz izen bat denean (joatea, ikustea, egitea) NOR (absolutiboa) erabiliko da, eta ez NORK (ergatiboa):
Joatea merezi du (zuzena). Joateak merezi du (okerra).
PASARTEA
(…) Gaur autobusez joan naiz ospitalera. Aurikularrak konektatu, eta leihotik begira eman dut bidaia: zeinen politak diren euri tantak euren artean lehiatzen, bata bestearen atzetik kristalean zehar korrika. Semaforo gorri batean geratu, eta kamioi gidari baten begiradarekin egin dut topo. Ez dut inoiz ikusi; ez zen inor gure begiradak gurutzatu diren arte. Momentu horretan lotura magiko bat sortu da gure artean, begirada bat partekatu duten ezezagun parea gara orain.
Jostailu hautsiak. Maria Oses
Etiquetas:
euskara,
gramatika,
irakurketa,
tutoretza
EHUNEKOAK NOLA IDATZI
Eskaera bati kasu eginez, gaur saiatuko gara ehunekoak nola idatzi behar ditugun adierazten.
1. Nola idatzi behar ditugu?
- Digituz idazten da.
- % sinbolaren eskuin aldean, eta bien artean hutsunea utziz (nahiz eta IVAPeko estilo liburuan kontrakoa adierazi, ematen du zabalduena hutsunea dela): % 8 ; % 78,20
- Ehunekoa dagokion hitzaren ondoren idatziko dugu:
Botoen % 48 lortu du hautagaiak / % 48 boto lortu du hautagaiak
2. Nola deklinatu? Kasuan kasuko atzizkia erantsiko diogu zenbakiari, marratxorik gabe.
Kutxak % 13ko hazkundea izango du / Prezioak % 5 igo dira
3. ZENBAT? galderari erantzuten diote, eta ez dagokie artikulurik…
Deitutakoen % 10 etorri zen batzarrera / Deitutakoen % 10a etorri zen batzarrera
Telebista-kateen % 25 euskaraz da / Telebista-kateen % 25a euskaraz da
Inkestatuen % 7k uste du ona dela / Inkestatuen % 7ak uste du ona dela
Langileen % 10ek istripuren bat izan du / Langileen % 10ak istripuren bat izan du
... salbu eta, aurretik emandako ehuneko kopuru(ar)en osagarri delako, mugatu singularrean jokatzen den kasuan. Esaterako, aurretik gainerako edo beste badute:
Gastuen % 89 udalena da; %8, mankomunitateena, eta gainerako % 3a, kontzejuena.
Auzokoen % 25 alde dago, eta beste % 75a aurka
4. Ehunekoak singularrean egiten du aditzaren komunztadura:
Zuetatik % 8k erantzun du ongi (ez da gomendatzen pluralean jartzea: Zuetatik % 8k erantzun duteongi).
5. Aldea adieraztean, zenbat eta zenbatez erabiliko ditugu, eta ez zenbatean:
Prezioak % 5 igo dira / Prezioak % 5ez igo dira / Prezioak % 5ean igo dira.
Egokia da zenbatean kasu honetan: Arropa %50ean jarri dute merkealdian
Iturriak:
- EHULKU (hor dauzkazue EHUk jarritako aholku guztiak).
- PETRIRENA, Patxi. Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz, 2011
Etiquetas:
euskara,
gramatika,
irakurketa,
matematika
EGAKO AKATSAK / PSIKOANALISIA
EGAKO akatsak (II)
Posposizioak
Astearen zehar / Astean zehar
Biok artean / Bion artean
Arauen kanpo / Arauetatik kanpo
Zer moduan / Zeren moduan
Diruaren esker / Diruari esker
Txorien buruz / Txoriei buruz
Instrumentala
Nesketaz, futbolataz / Neskez, futbolaz
Noren / nongo
Ekainaren azterketa / Ekaineko azterketa
Nori / Zertara
Bizimodu onari ohitu dira / Bizimodu onera ohitu dira
Norentzat
Gurentzat / Nirentzat ez da ona / Guretzat / Niretzat ez da ona
Norentzat / zertarako
Oporrentzat gordetzen dut / Oporretarako gordetzen dut
Jokoentzat dirua ematen dute / Jokoetarako dirua ematen dute
AKATS GEHIAGO HEMEN
IRITZIA (psikoanalisia)
Jendeak uste du ez dagoela ezer zailagorik nork bere burua engainatzea baino. Psikoanalisiak, ordea, frogatua du ez dagoela ezer errazagorik nork bere burua engainatzea baino. Geure gezurrak sinesten ditugu, ez dakigulako gezurrak direnik. Horrek ez du esan nahi, ordea, egia direnik. Egia eta gezurra norberaren esperantzen arabera dira neurtzen eta norberaren izuen kariaz epaitzen. Esperantzatik esperantzara bizi dena ametsetan bizi da. Izutik izura bizi dena amesgaiztotan. Bateko eta bestekoak engainatuak dira, baina ez dakite. Batekoek eta bestekoek sentimenduzko fikzioa eraiki dute, arrazoimenaren eremuan.
Felipe Juaristi
ESALDIAK (zuzenak)
Hurrengo bikoteetatik zein da zuzena?
1. Alaba bat daukat Eibarkoa dela.
2. Alaba bat daukat Eibarkoa dena.
3. Xabier, irakaslea dena, auzoan bizi da.
4. Xabier, dela irakaslea, auzoan bizi da.
5. Sentimenduei baino emozioei egin behar zaie jaramon.
6. Sentimenduei baino gehiago emozioei egin behar zaie jaramon.
7. Hainbeste aldiz egin du, (non/ezen) buruz ere badakien
8. Hainbeste aldiz egin du, buruz ere badakiela.
9. Zuzendari mailako bilera izan zen ostegunean
10. Zuzendarien bilera izan zen ostegunean
11. Iazko proektuari jarraituz…
12. Iazko proiektuari jarraipena emanez…
13. Alderdi hori irabazle suertatu da hauteskundeetan
14. Alderdi horrek irabazi ditu hausteskundeak
15. Titularra gaixotuz gero, ordezkoa jarriko da haren tokian
16. Titularraren gaixotasunaren kasuan, ordezkoa jarriko da haren tokian
Esaldi zuzenak: 2, 3, 6, 7, 10, 11, 14, 15
domingo, 24 de mayo de 2015
martes, 19 de mayo de 2015
lunes, 18 de mayo de 2015
viernes, 15 de mayo de 2015
Google classroom tutoriala euskaraz
http://www.maitego.com/2014/09/05/google-classroom-tutoriala-euskaraz/
- See more at: http://www.maitego.com/2014/09/05/google-classroom-tutoriala-euskaraz/#sthash.XwOkIkOv.dpuf
“Google apps for education” erabiltzen dugun ikastetxeek berri ona jaso dugu abuztu honetan; izan ere, Google Classroom delako aplikazio berria integratu baitute “Google aplikazioak hezkuntzarako” erreminta-kaxaren barnean. Labur esateko, aplikazioak taldeak edo gelak sortzen utzi, eta talde horiekin lan egiteko hainbat erraztasun ematen digu: gela osoarentzat zereginak diseinatu eta horien kudeaketa ahalbidetu, notak ipini, feedbacka eman… Horiek dira funtzio nagusienak, baina baditu beste batzuk. Gehiago jakin nahi baduzu edo abian ipintzeko bultzadatxo bat behar baduzu, hementxe uzten dut euskaratu eta moldatu dudan oinarrizko tutorial bat. Jatorrizkoa, ingelesez, Aaron Svobodarena da.
miércoles, 13 de mayo de 2015
STOP THE SPREAD
Leku publikoetan zenbat espazio hartzen dugu arrok eta emeok?
Sare sozialetan argazki bidez ari dira salatzen gizonezkoek okupatzen duten gehiegizko lekua: #YourBallsAreNotThatBig #TusPelotasNoSonTanGrandes #takebackthemetro traolekin. Gorputz jarrerak ere sistema matxistaren ondorio dira eta berauez kontziente eginik berdintasuna lantzeko erabili ditzakegu.
“Manspreading” kontzeptua eta ondorioak
Ingelesez hitz horrekin adierazten dute garraio publikoan gizonezkoek hanka zabalik bere eserlekuaz harago hartzeko jarrera. 2013an bihurtu zen debate publiko, Tumblr webgunean honen aurkako kanpaina feminista hasi zenean. Izan zuen ondoriorik kanpainak, esaterako, New Yorkeko metropolian eta Seattlen honako afixak jarri zituzten arduradunek, tren eta autobus bidaiariek izan beharreko jarrerak adieraziz:
Osorik irakurtzeko klikatu HEMEN
martes, 12 de mayo de 2015
KULTURA
Nola definitzen dugu KULTURA?
Anjel Lertxundik bere blogean:
"Kulturak egiten gaitu, kultura egiten dugu. Kulturaren kalitatea eta kulturari eskaintzen zaion arreta ez dira batere adierazgarri txarrak herri batek duen garapen demokratikoa neurtzeko. Munduan egoteko eta mundua pentsatzeko modua da kultura eta bada galderak egiteko eta erne egoteko eta bide berriak saiatzeko eta arriskuak prebenitzeko sistema bat ere."
Jose Luis Ansorenak, Larrun gehigarriaren ale batean:
“Sexu harremanak noiz, nola eta norekin; jateko ohiturak; lagunartekoak; jaiak ospatzeko moduak; eguna partitzeko aukerak; lanari ekitekoak; arazoak konpontzeko usadioak; bizitzari eta heriotzari nola erantzun era kolektiboan; etxeak eta auzoak antolatzeko gisak; hizkuntzan gorderik dauden logika eta sikologia egiturak... Horixe eta gehiago da kultura. Gu, konturatu gabe ere, talde bihurtzen gaituen arau trinko eta isil ugarien egitura”.
Eta Patziku Perurenak Saski bete intxaur liburuan:
"Neretzako kulturaren adierazpiderik nabarmenena eta egiazkoena eguneroko bizimodua da. Zer sentitu duzu barrenetik gaur, zerk harritu zaitu gehien, zertaz ohartu zara koartoko leihoa zabaltzean, nori eman dizkiozu eskerrak, nola maitatu duzu jan duzuna, zertaz oroitu zara galtzerdiak erazterakoan, loak hartu aurretik, zer ez duzu utzi nahi izan biharko… Hor ikusten da norberaren kultura, eta, batez ere, egin gabe ezin utzi diren gauza antzu askotan."
lunes, 11 de mayo de 2015
ARAZI
ARAZI
1) Aditz “arazleak” eratzeko, arazi aldaera gomendatzen du Euskaltzaindiak,
Salbuespen bakarra adierazi da.
2) Aurreko aditzari lotua idatziko da beti arazi: harrarazi, erorarazi,
iraunarazi, hilarazi, betearazi, galarazi, geldiarazi, ezagutarazi,
nabarmenarazi, ihardetsarazi, inarrosarazi.
3) Zenbait aditzen aldaera t-dunak, hots, sortarazi, agertarazi eta
kidekoak, sorrarazi, agerrarazi eta kidekoak bezain zilegizkotzat
hartzen dira.
4) Arazi-ren aurreko aditza a bokalaz amaitzen baldin bada, a biekin bat egingo da: aldarazi, benedikarazi, jokarazi, koordinarazi, obligarazi, sozializarazi.
Partidu bikaina!
Larunbatean partidu bikaina ikusteko parada izan nuen. Galdu edo irabazi, beti txapeldunak izango zarete!
Aminata Traoré
La verdad es que expolian los recursos de África y obligan a los africanos a irse del continente. Luego dicen que Europa está siendo invadida cuando ellos son los invasores.
- Aminata Traoré
- Aminata Traoré

viernes, 8 de mayo de 2015
PILULAK?
Irakurtzeko:
Berriozabaleko iturria. Elorrio
– Egun on – esan zuen Printze txikiak.
– Egun on – erantzun zion dendariak.
Dendariak pilulak saltzen zituen, egarria asetzeko pilulak.
Astean bat hartuta ez duzu gehiago edateko beharrik sumatuko.
– Zergatik saltzen duzu hori? – galdetu zion Printze txikiak.
– Denbora asko aurrezten duzu – erantzun zion dendariak. Adituek kalkuluak egin dituzte: aste bakoitzeko berrogeita hamar minutu aurrezten dituzu.
– Eta zer egingo dut berrogeita hamar minutu horiekin?
– Nahi duzuna egin dezakezu…
“Nik, esan zuen Printze txikiak bere baitarako, berrogeita hamar minutu gastatzeko izanez gero, iturri baterantz ibiliko nintzateke, mantso-mantso…”
Ondo pasa asteburuan!
ESALDI ZUZENAK
Asmau dozuz?
1. Nobela batez aritu da maisua.
2. Nobela batetaz aritu da maisua.
3. Eskuarekin eginda dago liburua.
4. Eskuz eginda dago liburua.
5. Ez ditut lagunik ikusi.
6. Ez dut lagunik ikusi.
7. Herriko txistulariez hitz egin dugu.
8. Herriko txistularietaz hitz egin dugu.
9. Saritzat dirua eman diote.
10. Sari bezala dirua eman diote.
11. Ez dago garbi egin behar duena.
12. Ez dago garbi zer egin behar duen.
13. Kontuz esaten duzunarekin!
14. Kontuz zer esaten duzun!
15. Autoari eta motoari jarri diet eranskailua.
16. Auto eta motoari jarri diet eranskailua.
17. Zu eta guri otu zaizkigu apunte horiek.
18. Zuri eta guri otu zaizkigu apunte horiek.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)