viernes, 27 de marzo de 2015

TALDEAN ERDARAZ BATENGATIK

Oso ohitura zabaldua da, euskaldunon artean, erdarara jotzea taldeko kide batek euskaraz ez dakienean. Hainbat izan daitezke arrazoiak, baina gehienetan euskaraz mintzatzen ez denarekiko errespetuagatik egiten dugula diogu. Baina errespetuz jokatzea al da hori? Berdin jokatzen al dugu bestelako kasuetan? Sukaldatzen ez dakienari gurekin ez etortzeko esaten diogu? Edo nola egin erakusten diogu? Futbolean jolasten ez jakiteagatik baztertzen dugu edo gurekin jolastera gonbidatzen dugu?

BIDEOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

IKT: MAPA KONTZEPTUALAK MINDOMO

jueves, 26 de marzo de 2015

Eskema egin impress programaz.flv

Elurra egin zuen egunean...









LENGUA + TUTORETZA: El Camino del Exito - Motivación - Emprendimiento

BIZIA / BIZITZA / BIZIMODUA

Nahiz eta Euskaltzaindiak bi hitzen arteko bereizketa oraindik argitzeke daukan, askok honela bereizten dituzte bizia eta bizitza:

Bizia biologikoa da:
- Bizia galdu, bizia kendu, bizia eman, bizia barkatu...

Bizitza, ordea, kronologikoa:
- Jesusen bizitza; jaiotzatik heriotzara, bizitzako egun guztietan, zintzo jokatu zuen...

Bizimodu hitzak, berriz, bizitzeko modua edo bizibidea adierazten du.
- Eguneroko bizimodua iluna eta tristea iruditzen zaio.
- Bizimodua irabazteko lan egin behar izan zuen.

Hernaniue blog

HIZKUNTZA EKOLOGIA

Egun on!



Eta, hizkuntzak tximeleten truke aldatuko bagenitu?

Hau da, zein tximeleta aukeratuko zenukete munduko tximeleta bakarra izateko? Azken batean, tximeleta guztiek funtzio bera betetzen dute. Orduan, zertarako behar ditugu horrenbeste tximeleta desberdin?

Hizkuntza ekologia kontzeptua: Hizkuntza guztien iraunkortasuna lortu nahian, hizkuntza ikuspegi ekologikotik ikustea.


Hizkuntz aniztasunaren garrantzia azpimarratu behar dugu, eta, halaber, hizkuntza bi edo hiru bakarrik izateak, maila sozialean zein kulturalean pobrezia handia ekarriko luke…

Dragoi Bola amaiera

lunes, 23 de marzo de 2015

NESKA EDO MUTILA

Liburutegiko txiki txokoan geunden nire zortzi hilabeteko alaba eta biok, bera lurrean nolabait mugitzen eta ni aldizkariak ikusten.

Bat-batean, hor zebilen ume batek guregana hurbildu eta galdetu zidan: "Zergatik dauka jantzita pijama?". Eta nik aitortu nion goizean ez niola kendu pijama eta horregatik jarraitzen zuela pijamaz. Erantzuna oraindik airean zegoela berak beste galdera bat bota zidan: "Nola dauka izena?". Eta esan nion: "Neskatila honek Alba dauka izena", eta berak: "Baina mutila da!". Nik orduan: "Ez, neska da". "Pero va de chico", esan zidan gazteleraz. Galdetu nion zergatik, baina ez zuen erantzun; horren ordez, beste milaka galdera egin zizkidan. Albak belarritakorik ez daukalako? Edo pijama zuria eta marroia duelako? Ni horretaz pentsatzen geratu nintzen.

Harritu ninduen 3 urteko ume batek hain argi izateak neskek edo mutilek nolakoak izan behar duten. Gero gogoratu nintzen nire semea 4 urterekin hasi zela esaten arrosa kolorea neskena zela. Zein azkar ikasten diren estereotipoak. Txikitatik goaz gure kaiola eraikitzen gure familiakoen eta ingurukoen laguntzaz. Hormak garden-gardenak dira, baina sendo-sendoak.

Paloma Martínez, Goienkarian.

ASTIA IZANEZ GERO, PIPIAK ERE EBAKI EGITEN DU EGURRA

1.- Zer esan nahi du “harpa jotzea” esakuneak?
a.- Ezer ez, harpa musika tresna besterik ez da.
b.- Adarra jotzea
c.- Oso animoso dantzatzea

2.- Nola bukatzen da atsotitz hau? Zigortzen ez den falta…
a.- ezkutuan pasa.
b.- beste askoren aita.
c.- egilearen poza.

3.- Euren eguutegiko zenbatgarren urtean bizi dira aurten txinatarrak?
a.- 3981.ean
b.- 4713.ean
c.- 5126.ean

4.- Eta zein animaliri dagokio urte hori egutegi txinatarrean?
a.- Zaldiari
b.- Sugeari
c.- Ahuntzari

5.- Noiz hasi ziren lihiatzen emakumeak Joko Olimpikoetako maratoi proban?
a.- 1976an, Montrealen
b.- 1980an, Moskun
c.- 1944an, Los Angelesen

Hesian - Behar Zaitut

martes, 17 de marzo de 2015

txori txiki bat

http://egunluzeak.blogspot.com.es/2011/11/hainbat-abesti.html

 TXORI TXIKIA

Txori txikia negarrez ari da
Txio txioka amari deika (bis)
Goizean goiz habitik ihes egin du
Iluntzean basoan galdu zaigu
Txio,txio

lunes, 16 de marzo de 2015

Eskeletoak jolasten eta musukatzen

Agure zaharra (Euskitze, Amets Arzallus, Eñaut Elorrieta)

Ronnie Lynn musikariak Beñat Achiariri esker ikasi zuen euskara




http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/tribuaren-berbak/bideoak/osoa/3042362/bideoa-ronnie-lynn-patterson-musikaria-euskaraz-parisen/

EGAko akatsak

Ergatiboa
Hori ez daki ezer………….. Horrek ez daki ezer
Ez zegoen inork etxean……Ez zegoen inor etxean

Mugagabea
Hainbat aldezkarietan……..Hainbat aldizkaritan
Zenbait liburuetan…………..Zenbait liburutan
Mila arazoetan sartu da……Mila arazotan sartu da

Ablatiboa
Medikutik nator……………...Medikuarenetik nator
Zuregandik egin dut…………Zu(re)gatik egin dut

Partitiboa
Eta ez badaukagu dirua…..Eta dirurik ez badaukagu
Ez badauzkazu gogoak….Gogorik ez badaukazu

Inesiboa
Uztailan oporretara………..….Uztailean oporretara
Ikasturtea irailan hasten da…..Ikasturtea irailean hasten da

Bizidun /gabeak
Jokalarian jo du baoiak………Jokalariaren gorputzean jo du baloiak

Norengana/norenera
Medikura joan naiz………….Medikuarengana joan naiz

Nominatibo hurb/ergatiboa
Denok esaten dute hori……………Denek esaten dute hori
Denek elkartu ginen…………….….Denok elkartu ginen

Elkar
Elkar bizi dira aspalditik………..Elkarrekin bizi dira aspalditik

Beste
Beste lekura joan ziren………….Beste leku batera joan ziren
Beste gauzak pentsatu behar dira……Beste gauza batzuk pentsatu behar dira

Gehiago HEMEN

Paperezko Kontzertuak: Bide Ertzean (pilotoa)

EZETZ DANAK ASMAU & MUSIKEA

EZETZ DANAK ASMAU

1.- Zer esan nahi du “harpa jotzea” esakuneak?
a.- Ezer ez, harpa musika tresna besterik ez da
b.- Adarra jotzea
c.- Oso animoso dantzatzea

2.- Nola bukatzen da atsotitz hau? Zigortzen ez den falta…
a.- ezkutuan pasa
b.- beste askoren aita
c.- egilearen poza

3.- Euren egutegiko zenbatgarren urtean bizi dira aurten txinatarrak?
a.- 3981.ean
b.- 4713.ean
c.- 5126.ean

4.- Eta zein animaliari dagokio urte hori egutegi txinatarrean?
a.- Zaldiari
b.- Sugeari
c.- Ahuntzari

5.- Noiz hasi ziren lehiatzen emakumeak Joko Olinpikoetako maratoi proban?
a.- 1976an, Montrealen
b.- 1980an, Moskun
c.- 1944an, Los Angelesen

Oh.: emaitza zuzenak astelehenean.

MUSIKEA

Paperezko kontzertuak: Bide ertzean BIDEOA

Ondo-ondo pasau asteburua!

LABURDURAK II

Oh.: inork gairi bati buruzko laburdurak gura badauz jakinarazo eta pozarren topau eta zabalduko doguz.

Tratamenduzko hitzak eta kargu-izenak

a. ag.
aita agurgarri
J.g.z.l.
Jainkoak gorde zaitzala luzaro
a. h.
aita hori
jen.
jeneral
a. s. t. doh.
aita santu txit dohatsu
jn. erg. h.
jaun errege hori
a. s.
aita santu
jn. erg. t. g.
jaun errege txit garai
a.
aita
jn. h.
jaun hori
ab.
abat
jn. lehend. h.
jaun lehendakari hori
ad. os.
adeitasun osoz
jn. min. h.
jaun ministro hori
admri.
administrari
jn. pres. h.
jaun presidente hori
ag.
agurgarri
jn. t. a.
jaun txit argi
ah.
ahizpa
jn. t. ptu. h.
jaun txit prestu hori
ait.
aitorle
jn. t. ptu.
jaun txit prestu
alk.
alkate
jn.
jaun
am. ag. h.
ama agurgarri hori
jn./and.
jaun/andre
am. ag.
ama agurgarri
kap.
kapitain
am. h.
ama hori
kard.
kardinal
am.
ama
kontsri.
kontseilari
an.
anaia
lehend.
lehendakari
and.
andre
liz.
lizentziadun
andño.
andereño
mil.
militar
ap.
apaiz
min. jen.
ministro jeneral
app. jn.
apezpiku jaun
min.
ministro
app.
apezpiku
mons.
monsignore
arg.
argi; argitsu
o.b.e.
oraingoz besterik ez
arp.
artzapez
oh.
ohoragarri
arpp.
artzapezpiku
parlri.
parlamentari
asp.
aspaldiko
parr.
parroko
azp.
auzapez
patr.
patriarka
b. z. es.
beti zure esaneko
pres.
presidente
b.g.
besterik gabe
prez.
preziatu
beg. os.
begirune osoz
prob.
probintzial
bener.
beneragarri
ptu.
prestu
bzg.
buruzagi
S.
San
diptu. for.
diputatu foral
sb.
sailburu
diptu. nag.
diputatu nagusi
sbo.
sailburuorde
diptu.
diputatu
sen.
senatari
dk.
doktore
ser.
serora
doh.
dohatsu
Sta. M.
Santa Maria
enp.
enperadore
sta.
santa
erg.
errege
stu.
santu
ergi.
erregina
t. a.
txit argi
errekt.
errektore
t. ag.
txit agurgarri
erret.
erretore
t. bik.
txit bikain
estim.
estimagarri
t. doh.
txit dohatsu
f.-diptu.
foru-diputatu
t. g.
txit garai
fr.
frai
t. ptu.
txit prestu
G.g.z.l.
Goikoak gorde zaitzala luzaro
t. s.
txit santu
gn.
goren
t.
txit
gotz.
gotzain
z. es.
zure esaneko
gz. ag.
guztiz agurgarri
Z.g.z.l.
Zeruak gorde zaitzala luzaro
idazk.
idazkari
zuz.
Zuzendari
irak.
irakasle