Egitura hau eratzeko, hitza errepikatzeaz gain, lehenengoari –AK erantsi behar zaio, bigarrena inolako kasu-markarik gabe utziz. Esapide honen azpian honako egitura dago.
BesteAK beste direlarik……………….BesteAK beste
Esangurari dagokionez, gehienetan, “horiek aparte utziz” itzuliaren antzeko zerbait adierazten du. Adibidez:
- Nortzuk etorri dira? Josu, Ana eta Amaia, besteAK beste.
- Mikel eta Josune, besteAK beste, iritzi berekoak dira.
- SalbuespenAK salbuespen, kasu gehienetan ondo dago.
- IritziAK iritzi, esan dudana ezin du inork ukatu.
- OkerrAK oker eta akatsAK akats, lana oro har ona da.
- EsanAK esan, garrantzitsuena lana ondo egitea da.
- EginAK egin, honek dagoeneko ez dauka konponbiderik.
Euskal Gramatika Osoa. Ilari eta Entzi Zubiri
No hay comentarios:
Publicar un comentario