Nahiz eta Euskaltzaindiak bi hitzen arteko bereizketa oraindik argitzeke daukan, askok honela bereizten dituzte bizia eta bizitza:
Bizia biologikoa da:
- Bizia galdu, bizia kendu, bizia eman, bizia barkatu...
Bizitza, ordea, kronologikoa:
- Jesusen bizitza; jaiotzatik heriotzara, bizitzako egun guztietan, zintzo jokatu zuen...
Bizimodu hitzak, berriz, bizitzeko modua edo bizibidea adierazten du.
- Eguneroko bizimodua iluna eta tristea iruditzen zaio.
- Bizimodua irabazteko lan egin behar izan zuen.
Hernaniue blog
No hay comentarios:
Publicar un comentario