miércoles, 11 de marzo de 2015

Egunkaria, egunez egun



Gizonak tranbia hartzen du, egunkaria erosi eta besapean jarri ondoren.

Handik ordu betera jaisten da tranbiatik, egunkari bera beso beraren pean daramala.

Baina jadanik ez da egunkari bera; orain orri inprimatu pila bat besterik ez da, gizonak plazako banku batean abandonatzen duena.

Bankuan bakarrik gelditu eta berehala, orri inprimatu pila berriz ere egunkari bihurtzen da, harik eta mutiko batek ikusi, irakurri eta orri inprimatu pila bat bilakatuta uzten duen arte.

Bankuan bakarrik gelditu eta berehala, orri inprimatu pila berriz ere egunkari bihurtzen da, harik eta atso batek ikusi, irakurri eta orri inprimatu pila bat bila bilakatuta uzten duen arte.

Gero, etxera eramaten du, eta bidean, kilo erdi zerba gordetzeko erabiltzen du, horretarako baitira egunkariak metamorfosi kitzikagarri horien ondoren.

Julio Cortazar

No hay comentarios:

Publicar un comentario