jueves, 23 de octubre de 2014

AHAL eta AL

Garai bateko akatsa dela uste izango du batek baino gehiagok, baina oraindik orain ikusi dugu idatziz honako galdera: "bihar mendira joango ahal gara?", bi bokalen artean "h" idatzita.

Lehenik, esan dezagun galderetan "al" partikula jartzen dela, eta ez "ahal". Hortaz, "bihar mendira joango al gara?" galdetuko genuke, "h"-rik gabe.

Dena dela, kontuan izan Bizkaian "al" partikularik gabe egiten dituztela galderak, eta hizketarako ez dutela eragozpenik izaten, galdera doinuaren bidez adierazten dute-eta.

Hori esanik, hala ere, kontuan izan beharko dugu "ahal izan" aditza, ezta?

Jakina!: "ahal izango balu, gurekin etorriko litzateke". Hori guztiz zuzena da, edo, baita ere, "nahi duenean etortzen ahal da"; hori ere zuzena da.

Beraz, ahal izanez gero, behintzat, asmatuko al dugu "ahal" eta "al" bereizten?

+ "Bihar mendira joango al gara?
- "Bihar mendira joango ahal gara?

No hay comentarios:

Publicar un comentario