lunes, 6 de octubre de 2014

SINONIMOAK (emaitzak)

Emaitzak, honeexek:

1.Hasieran barrabaskeria bat egitea otu zitzaidan, baina bi aldiz pentsatu eta atzera egin nuen. Barrabaskeria hitzaren baliokidea.
a) Erokeria / b) Lelokeria / c) Bihurrikeria

2.Zein da guztiahaldunak hitzaren baliokidea?
a) Ahalgabea / b) Prakazabalak / c) Ahalguztidunak

3.Azken bolada honetan ondoezik nabil. Zein da ondoezik hitzaren baliokidea?
a) Makal / b) Pozik / c) Gaixorik

4.Honako bikote hauetan zein dira sinonimoak?
a) Garbitu-ikuzi / b) Eragotzi-onartu / c) Ausart-koldar

5.Zer da zinez?
a) Biak daude ondo / b) Egiaz / c) Benetan

6.Zer da aldiz?
a) Bider / b) Asko / c) Inoiz

7.Zein da ezinbestekoak hitzaren sinonimoak?
a) Nahitaezkoak / b) Beharrezkoak / c) Ezinezkoak

8.Antonimo bikote hauetatik bat oker dago. Zein?
a) Azkarra-geldoa / b) Lizuna-argia / c) Urduria-lasaia

9.Hau eromena! horrela ez dago lan egiterik. Eromena hitzaren sinonimoa, zein da?
a) Zoramena / b) Irudikapena / c) Gozamena

10.Zein da arin hitzaren parekoa?
a) Gaizto / b) Ertain / c) Bizkor

11.Antonimo bikote hauetatik bat oker dago. Zein?
a) Amatatu-piztu / b) Bihurritu-okertu / c) Ihardetsi-galdetu

12.Zein da noranahi hitzaren baliokidea?
a) Edonora / b) Nolabait / c) Norabiderik

13.Maindire zuri-zuriak eraman zituen ezkontzara, ilusioen antzera, amak erosiak. Maindire hitzaren sinonimoa?
a) Izara / b) Manta / c) Estalkia

14.Bronkitisa da tabakoak eragindako gaixotasunetako bat. Zein da eragindako hitzaren sinonimoa?
a) Ekoiztutako / b) Gertatutako / c) Sortutako

15.Zein da egokia pilotariak huts egin duela adierazteko?
a) Kalera bota du / b) Kale egin du / c) Poto egin dio

No hay comentarios:

Publicar un comentario