lunes, 27 de octubre de 2014

BARNE

BARNE
Hiztegi batuak txartzat jotzen du –EN BARNE EGON, eta –EN BARNEAN EGON proposatzen du:

Jardunaldien barne, hitzaldia izango da gaur.
Jardunaldien barnean, hitzaldia izango da gaur.

Proiektuaren barne, ondorengo baliabideak dituzu eskura.
Proiektuaren barnean, ondorengo baliabideak dituzu eskura.

Liburuak bere barne hartzen ditu honako gai hauek ere.
Liburuak barne hartzen ditu honak gai hauek ere.
Liburuan barnean hartzen ditu honako gai hauek ere.

Egoki da barne, hala ere, aposizio gisako egitura hauetan:
Jesusek deitzen ditu gizon guziak, tippienak ere barne.
Jokabide hau desegokitzat jotzen dute gehienek, Mitxelenak barne.
Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Patxi Petrirena

No hay comentarios:

Publicar un comentario