martes, 14 de octubre de 2014

ZERTAN

Aditzak adierazten duen ekintza egiteko arrazoirik edo premiarik eza adierazten dute egitura hauek:

Maitea, ez duzu zertan asaldatu.
Maitea, ez duzu asaldatu beharrik.
Maitea, ez duzu zergatik asaldatu.
Maitea, ez duzu zer asaldatu (Iparraldean).

Sarritan, ordea, hauen moduko esaldiak egiten dira; ez dute inolako tradiziorik, eta, hortaz, desegokitzat ematekoak dira:

Ez dugu zertan horrela ibili beharrik.
Ez dago zertan larritu beharrik huskeria horrengatik.
Ez daukazu zertan horrenbeste neke hartu beharrik.

Bi moldeak (zertan eta beharrik) nahastu ditugu, eta horrela sortu dira esaldi horiek.

Honela, ondo:
Ez dugu zertan horrela ibili / Ez dugu horrela ibili beharrik.
Ez dago zertan larritu huskeria horrengatik / Ez dago larritu beharrik huskeria horrengatik.
Ez daukazu zertan horrenbeste nekerik hartu / Ez daukazu horrenbeste nekerik hartu beharrik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario