miércoles, 1 de octubre de 2014

SAN MIGEL (MIKEL DEUNA)




San Migel iraileko jairik handienetakoa dogu. Irailaren 29an ospatzen da, hego-haize sasoian, halakoai sanmigelhaizeak be esaten jake eta.

San Migel gurtzen daben ermitak harri edo meteorito antzekoen esaundakaz lotuta dagoz kasu askotan. Euskal Herrian ospetsuena Aralarkoa da.

Bizkaira etorrita, ostera, Ereñozarrekoa eta Arretxinagakoa ditugu ezagunenak. Lehenengoan harrizko sarkofago bat dago, alderdi baten ganean hiru harri dituena. Arretxinagakoan hiru harri dagoz, bitarte bat itxiten dabenak. Handik igaroten dira neska edo mutil-lagun bila dabilzanak.

Folkloreagaz zerikusia dauka Iurretako dantzarien jardunak be. Iurretako dantzariak entzute handia dauke antzina-antzinatik. Herriko zaindaria San Migel da Iurretan, eta orduko jaietan Bizkaiko dantzak eta erregelak egiten ditue. Fama hori Durangaldeko beste leku batzuetan be badauke, Garai eta Berrizen kasurako. Baina hainbestekoa da Iurretakoen entzutea dantza-kopletan be aitatzen da. Hona errepertorioko batzuk, Azkuek Euskalerriaren Yakintza lanean batutakoak (IV alea, 50. or.):

Aita San Migel Iurretako
Zeru altuko lorea
Agura zaharrak dantzan ikusi
Ta hak egiten jok barrea.

Garaiko plazan otea lore
Ermuan asentzioa
Dantzan ikasi gura dabena
Barruetara beihoa.

Aita Juaniko, seme Periko
Zer dogu aparitako?
Orio-aza gozo-gozoa
Arto beroaz jateko.

Kazuelatxoan intxaur-saltsea
Txarra morkoan txunpletin
Eragin eta beti eragin

Atsoak bauke zer egin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario