martes, 7 de octubre de 2014

Ariketa2

Neurria adierazten duten sintagmetan argia da araua:
zenbatzailea + neurri-izena + gaia. Horrela: 
Baso bat ur / Bi botila ardo / Bi kamioikada egur / Eskukada bat arroz / Bi kilo azukre / Sei metro soka

Honekin lotuta, beti azpimarratu da bereizketa hau:
- Botila bat ardo (zenbat) edan dugu (erosi dugu…)
- Ardo botila bat (zer) apurtu zait eta kristal-zatiak jaso behar ditut.

Baina unitate ez diren neurriekin (kutxa, kaxa, tableta …)  zalantzak sortzen dira, ordena dela eta. Ez da beti erraz zehazten zein den egokiena. Irizpide nagusi bezala, ohikoa dugu: argi bereiztu behar dugu, ZER ala ZENBAT adierazi nahi dugun gure esaldian.
Horrela:
- Kirolariari odol-tanta bat ateratzen zaio analizatzeko. (ZER)
- Aski da bi tanta-koloratzaile botatzea lapikora. (ZENBAT)

Antzeko bereizketa egin genezake planteatu den zalantzaren inguruan:
Folio-kutxa baten gainean jarri dut ordenagailuaren pantaila, baxu neukan-eta. (ZERen gainean)
Gaur kutxa bat folio gastatu dugu gure zuzendaritzan, osoko bilkurarako liburuxka fotokopiatu behar izan dugu-eta.(ZENBAT)

BERAZ:
Pasta-kaxa bat ekarri digu hamaiketakoa egiteko. (ZER)
Hasiz gero, kaxa bat pasta jango nuke oraintxe!  (ZENBAT)

No hay comentarios:

Publicar un comentario