lunes, 9 de febrero de 2015

AHAL

Aditza + AHAL / AHAL + aditza

Hitz-ordena kanonikoa euskaraz hau izaten da:

aditza + ahal  ikusi ahal dut  / ikusten ahal dut

Baina gaztelaniaz desberdina da hurrenkera: “poder + aditza” (puedo ver). Hori dela eta, hizkuntza horren eraginez, euskaraz ere gero eta gehiagotan erabiltzen da “ahal” aditza erdararen hurrenkera kalkatuz, esaldi neutroetan, hurrenkera ohikoa ez bezalako bat hartuta.

Bestalde, gogoratu behar da ahal aditz modalizatzaileak bi erabilera dituela, biak zuzenak:

Goiko adibideetan “-tu + ahal” eta “-ten + ahal” formak baliatu ditugu, batean bat eta bestean bestea, biak baliokideak baitira. Bigarren forma Nafarroan eta Iparraldean erabiltzen da. Bigarren forma horretaz, aipatzekoa da ezezkoan ere ederki erabil daitekeela:

“ez dut ekartzen ahal (=ezin dut ekarri)”.

Adibidez:
Nork ahal du edaria erosi?
Nork erosi ahal du edaria?
Nork erosten ahal du edaria?

Ariketak egiteko, sakatu HEMEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario