viernes, 6 de febrero de 2015

MEKANIKOA eta MEDIKUA

Sartu da mediku ospetsu bat mekanikoaren tailerrera, han baitauka autoa konpontzen:

(…)

—Aizu, utziko al didazu galdera petral samarra egiten?–mekanikoak.
—Nola ez, ba? –medikuak–. Esan, gizona, esan…

Eta auto ikusgarri haren motor tzarraren ondora eraman omen zituen bezero biak. Eta, jainko ttikien mailara bera ere iritsia zelakoan, nonbait, zuka baina mailuka, hala esan omen zion mediku ospetsuari, ttentte:

—Begira iezaiozu honako motor honi. Nik neuk ireki diot bihotza, baita balbulak eta transmisio ardatza atera eta konpondu ere; nik neuk kokatu dut pieza bakoitza bere tokian egoki… Eta orain, horra, motorra badabil! Bizi-bizirik da autoa!
—Primeran –medikuak–. Baina zer esan nahi didazu horrekin…?
—Zer esan nahi izango dizut, ba. Zuk eta nik, funtsean, lan berbera egiten dugu. Antzeko parezido. Zergatik nik kobratzen dut kaka bat hilean behin, eta zuk diru mordoa noiznahi, handik eta hemendik? Zergatik, biok antzeko lana eginda…, e!?
—Batere ahal baduzu, saia zaitez zure lana motorra martxan dela egiten…

«Haizez izorra, putzez erdi» esanda bukatu zidan gure Patxik bere kontaketa.

Bizargorri

Osorik irakurtzeko HEMEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario