Egun on, GDKO:
(…) Gizonezkoek zutik egiten dute txiza eta emakumezkoek aldiz eserita. Baina joera hori naturala edo kulturala da? Barquinek argi du: kulturala da.
“Txiza zutik egitea zikinagoa da, nahiz eta punteria ona eduki, eta hala ere zutik egiten jarraitzen dute”, azaldu du Barquinek. “Orduan zergatik mantentzen da eraginkorra ez den ohitura bat?”, galdetu du.
Preciadoren artikuluari erreferentzia eginez Barquinek esan du txiza zutik egitea maskulinitatearekin oso lotuta dagoela.
Batzuentzat “mailaz jaistea” bezalakoa da emakumeek bezala txiza egite Barquinen hitzetan. Dena den, uste du komunak partekatzea beharrekoa den bezala, beharrezkoa dela gizonek txiza eserita egiten ikastea: “Komunak partekatu bai, baina baldin eta gizonek eserita egiten badute, bestela, kondenatuta gaude estalki umel baten gainean esertzera”.
Artikulua osorik irakurtzeko: http://www.argia.eus/albistea/ komunak-genero-bereizketarik- gabe
No hay comentarios:
Publicar un comentario