Igande arratsaldean, txingor-enbatetako baten erdian, argi-indarra joan zen auzo osoan. Pasatu ziren bost minutu, pasatu ziren hamar, eta argirik itzultzen ez. Gurasoak eta bi seme-alaba koskorrak gero eta nahigabetuago zeuden, imajinatu ezinik zer egin behar zuten arratsalde osoan telebistarik eta ordenagailurik gabeko abaildura hartan.
Ama izan zen kandela luze bat aurkitu zuena tiradera galduren batean. Zenbat oroitzapen!, egin zuen zizpuru kandela piztutakoan. Kontatu, kontatu!, esan zion alabak. Neskato-mutikoek galdetu, gurasoek erantzun, bizi osoan entzundako guztiak batuta baino revival luze beteago baten jabe egiten hasi ziren bi txikiak. Gurasoek nola ezagutu zuten elkar, amaren endreduak mojen eskolan, aita tailer mekaniko batean hasi zenekoa hamalau urterekin, aitonaren ibilerak soldadutzan, amonak hamabi urterekin neskame joan behar izan zuenekoa…
Argia itzuli zen, lilura itzali zen seme-alaben begietan.
Anjel Lertxundi
BOISE
Aurten jaialdia izango da Boisen, bost urterik behingo usadioari jarraiki, eta bertan mundu osoko euskal komunitateek izango dute topagune euskal kulturaz eta jaiaz gozatzeko. KHERAU taldeak idatzi zien kanta bat bertara joandako euskal artzainei, far-west-eko jota moduko bat, eta gero Gabi de la Mazak gehitu zizkion irudiak. Ia gustuko duzuen:
No hay comentarios:
Publicar un comentario