viernes, 20 de febrero de 2015

URA (H20)

"Mila urte igarota ura bere bidean". Halan dino esaera zahar batek, erdal hizkuntzetan be kideak dituana.

(…) Gure ibarretan horri eskerrak sortu ziran behinola olak, burdinolak, eta errotak, boluak, gaur be oraindino guztiz galdu barik dagozanak. Ubidea, urbidea, esaten jako, urari indarra sortzeko aparteko kanalbide horri. (…) Aspaldiko esaera bat bada, lanbide zahar hori gogorazoten deuskuna, beste mezu bat guri transmititzeko bada be uraren eta boluaren irudi hori: Urrutirean bolura dator ura. (De lejos al molino viene el agua) (RS 147)

(…) Gaur ur-txorroa etxe barruan daukagu, baina lehenagoko aldietan mendietako urbegietan,  edo gerora gizakiok egiten joan garan iturrietan, herriko plazetan edo auzoetan eregiten ziran iturrietan, iturriko kainuari erion ur-negarra edo ur txirristada edo ur txorroa izan dira giza komunidade osoen bizigarria, eta hartuemon leku aproposa: Maritxu, nora zoaz eder galantori? Iturrira, Bartolo, nahi badozu etorri.

Fruituen zukuari be ura esaten jako.Horregaitik dira fruta batzuk urtsuak eta beste batzuk ur gitxikoak. Halanik esaten dogu limoi-ura, laranja-ura, madari-ura edo mahats-ura.

(…) "Ez dok hamairu" taldeko kantarien bidez egin da gure artean ezagun harako esaera zaharra: Urak dakarrena urak daroa.

(…) Esamodu edo esapide asko dira ur kontzeptuaren inguruan sortuak. Ezagun batzuk ekarriko ditugu gomutara, gizakiari buruz uraren irudiaz sortuak. Bi uretako arraina izanOdolak ur eginEz ur ez ardao izan, edota Ez ur ez gatz, edota Ez ur ez olio.

(…) Halan, itsaso edo ibaiko sakonereari buruz, ur azala edo ur sakona esaten da. Edota ur mehea, (gaztelaniazko 'vado'), alde batetik bestera igaroteko modukoa danean.

Uraren tenperaturea dala-ta, urhotzaurepela‑hortik Urepelherri-izena‑, ur beroa‑hortik Urberuagaauzoa, ur termalakaitik ezaguna ­dala. Eta surtan berotan ipini ezkero, ur irakina.
Uraren kolore eta garbitasunaz, esaten da ur garbia, edo gardena, eta kontrakoa adierazoteko, ur lohia, urzikina, ur arrea eta beste.

(…) Urak banandu egiten ditu lurrak eta gizarteak sarritan. Halan sortuak dira: Uraz urrutia (Bilbo) edoUraz arantze (Gorliz). Edo uraz beste aldean, edo uraz handik, edo uraz haraindi.

GEHIAGO HEMEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario